Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzaren Euskara ikasteko eta erabiltzeko hamaika arrazoi ekitaldia

2022-09-29

Eguna: 2022ko urriaren 7a, ostirala

Ordua: 9:30-12:30

Tokia: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Areto Nagusia (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz)

Izen-ematea: ainara.ibanezlusarreta@osakidetza.eus

Nondik norako nagusiak

Euskara, osasuna, osasun alorreko zerbitzuak eta ikus-entzunezkoak bateratu ditu Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboak. Horren emaitza da urriaren 7an Gasteizen estreinatzekoa den dokumentala. Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari jarraituta, luzemetraia Osakidetzan Euskara ikasteko eta erabiltzeko hamaika arrazoi izeneko ekitaldiaren barruan proiektatuko da.

Bideoa euskararen erabileraren aldeko profesionalen hainbat testigantzek osatzen dute, hots, euskara ikasteko eta egunero lanean erabiltzeko ahalegina egiten dutenen esperientziek. Material horrek ez du egoera prisma bakar batetik aztertzen, ez bada hiru kolektiboren ikuspuntutik. Horrenbestez, Osakidetzak honako hiru kolektibo horien aitortza publikoa egin nahi du: euskara ikasi eta pazienteekin euskaraz komunikatzen hasitako langileena, hizkuntza-ohiturak aldatu eta eusakaz diharduten profesional-taldeena, eta beren hizkuntzan artatzearen esangura biziki azpimarratzen duten erabiltzaile euskaldunena.

Ekitaldian, dokumentala ikusteaz gain, Euskaraldiaren inguruan hitz egingo da. Hori Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren eta Euskaltzaleen Topagunearen ordezkarien esku egongo da. Gogora ekartzekoa da Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra egongo dela martxan.

Animatu eta mezu baten bidez bertaratuko zaretela jakinarazi!  ainara.ibanezlusarreta@osakidetza.eus

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan