Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

CAF-Elhuyar sariak

2022-11-11

Dagoeneko zabalik dago Elhuyarrek antolatutako CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea eta partaideek lanak edo proiektuak aurkezteko cafelhuyarsariak.elhuyar.eus webgunera jo eta bertako formularioa bete baino ez dute egin behar izango.

Sariketara aurkeztuko diren lanak euskaraz garatutako zientzia eta teknologiaren alorreko dibulgazio-artikuluak izan beharko dira.

Bi motatako dibulgazio artikuluak aurkez daitezke:

1.- Zientzia- eta teknologia-gai bati buruzko dibulgazio-artikulu orokorrak.

2.- Sariketara aurkezten den egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak (2022ko urtarrilaren 1etik 2022eko abenduaren 31ra bitartean aurkeztutako tesiak bakarrik hartuko dira kontuan).

Informazio gehiago hemen.

Horrez gain, honako ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

- Originalak izatea.

- Sekula argitaratu gabeak izatea.

- Itzulpen edo moldaketak ez izatea.

- Aurretik saritutakoak ez izatea.

- Argazkirik edo ilustraziorik izanez gero, horien jabetza dagokionari behar bezala aitortzea. Era berean, bibliografia jartzea ezinbestekoa izango da.

-Artikuluen egitura eta formatuari dagokionez gehienez 1.000 karaktere izan ditzakete, zuriuneak barne.

Lanak edo proiektuak aurkezteko azken eguna 2023ko otsailaren 6a izango da eta informazio guztia hemen duzue eskuragai.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan