Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

"Zorionekoak"

2022-11-17

Aparteko berriarekin hasi dugu azaroko bigarren astea. Are gehiago, inork gutxik espero zezakeen aurkikuntzari zor diogu euskaldunon artean piztu eta zabaldu den zirrara: Aranzadi zientzia elkarteak brontzezko esku bat topatu du Arangureneko Irulegi mendiko (Nafarroa) herriaren indusketetean lanean ari zela.

2018az geroztik, Kristo aurreko I. mendean Irulegiko mendian eraikitako herriaren gaineko indusketan aritu ostean, Burdin Aroko pieza aurkitu dute. Hasiera batean, orain Irulegiko Eskua izenpean ezagun egingo zaigun pieza kasko bateko apaingarri gisa heldu zitzaion Carmen Usúa kultura-ondasunen zaharberritzaileari. Ezagutzen al duzue Asterix? Bada, hasiera-hasieran, bai adituek Asterixek kaskoan dituen hegotxoen tankerako apaindura zela iritzi zioten.

Baina, zer izango eta lanean zeramatzan 30 urtean ikusi gabeko zerbaitekin topo egin zuen: "Betiko moduan garbitzen hasi nintzen, goitik behera eta segmentuka, baina apainduta zegoela ikusi nuenean, garbitzeari utzi nion." Velaza eta Gorrotxategi Filologia Klasikoko doktoreek orain arte ondorioztatutakoaren arabera lehenengo hitza "sorioneku" da. Horrek etxeren bateko atean esekita egongo zelako ustea zabaldu du, gaur egun hain ezaguna zaigun babeserako Eguzkilorearen antzera.

Bestalde, Burdin Aroa urrunegi ikusten duenik egonez gero, uste baino ESKUrago dagoelako froga dugu:

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan