Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Erizainentzako farmakologia euskaraz

2022-12-02

Laura Sáenz del Burgo Martínezen eta Cristina Bruzos Cidónen eskutik datorkigu EHUk zabaldutako "Erizainentzako Farmakologia Orokora eta Klinikoa" liburua. Aurtengoa dugu bigarren edizioa, izan ere, Medikuntza eta Erizaintzako Unibertsitate-Eskolako eta Euskal Herriko Unibertsitateko Erizaintzako Graduko ikasleei zuzendutako eskuliburua 2021ean argitaratu zen lehenengo aldiz.

Ikasleek Farmakologia Klinikoa izeneko enborrezko ikasgaian erabiltzeko sortuta dago. Horretan, botikak ematera bideratutako erizaintza-zerbitzua jorratzen da: helburua da etorkizunean ospitaletan lan egingo duten erizainek eguneroko erabileran medikamentuen kudeaketa egoki eta segurua egitea. 

Aipatzekoa da jakintza eguneratura bideratuta dagoela, bai erizainen lana errazteko bai pazienteekiko tratuan hain garrantzitsua den arreta eraginkorraren nondik norakoen berri zehatza emateko ere.

Informazio gehiago hemen ikusgai.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan