Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Gaitzei aurre egiteko oso baliagarriak izan daitezke sendabelarrak

2023-02-22

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, landare bat sendabelarra izateko, organo batean edo gehiagotan eragin terapeutikoa duten osagaiak eduki behar ditu edo, bestela, sintesi kimiko-farmazeutikorako baliagarriak diren osagaiak. Erakunde horrek, bestalde, sendabelarren erabilpena biziki aholkatzen die munduko herrialde guztiei. Ardura horren adierazgarriak dira argitaratzen dituen sendabelarren gaineko dokumentu piloa (gomendio-arauak, kalitate-kontrola, kontserbazio-jarraibideak, segurtasun eta eraginkortasunaren inguruko ikerketak zein balorazioak, sendabelar askoren monografiak eta abar).

Landareak betidanik erabili izan dira sendatzeko. Oro har, duela gutxi arte landareak bakarrik erabiltzen ziren gaitzei aurre egiteko. Fitoterapia sendabiderik garrantzitsuena izan da denboraren hasieratik. Baliabide naturalak erabiltzen ditu gaitzak sendatzeko.

Herrialde aberatsetan konposatu sintetikoak garatu ahala sendabelarrek galdu zuten indarra. Hala ere, azken urte hauetan, zenbait gaitzi aurre egiteko, berriro ere, sendabelarrak erabiltzen hasi dira. Egunez egun, gero eta gehiago, gainera. Egun, jende askok zenbait gaitzi aurre egiteko sendabelarrak erabiltzen ditu.

Sendabelarretara itzultzea lagundu du jakiteak zenbait gaitz sendatu ahal direla medikamentu sintetikoak hartu gabe. Halaber, gaur egungo sendabelarren ezagutza kimikoa, farmakologikoa eta klinikoa, baita sendabelarrak hartzeko modu berriak eta horien kalitate-kontrol zorrotzagoak ere.

Nahiz, oro har, sendabelarren albo-ondorioak medikamentu sintetikoenak baino arinagoak izan, horrek ez du esan nahi kalte egiten ahal ez dutenik. Sendabelarrak ondo hartu behar dira eta hartzeko bideak ere ongi aukeratu, gaitzen sintomak aztertu ondoren. Sendabelarrak ez dira behar baino gehiago goratu behar, ezta horien ahalmenak gutxietsi ere. Gaitz bati aurre egiteko eraginkorrak direla frogatu duten sendabelarrak hartu behar dira, beste edozein medikamentu bezalaxe.

Sendabelar asko mendetan zehar erabili izan dira. Gaur egun, horietako asko erabiltzen dira. Era berean, oraingo medikamentu anitzen konposizioan jatorri begetala duten osagai asko izaten dira. Zalantzarik gabe, sendabelarrek zerbitzu bikaina eskaintzen diote gizarteari.

 

Iturria: ELINBERRI.
Egilea: Pello iturria Sarasibar.
Osorik irakurtzeko: http://www.elinberri.eus/2017/09/30/sendabelarrak/

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan