Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Martxoaren 19ra arte egongo da Osasun Biltzarrerako komunikazioak aurkezteko epea

2023-02-23

Komunikazioetarako sariak: 400 eta 200 eurokoak

OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako atalak antolatu dute aurtengo Osasun Biltzarra.32. ekitaldia hau Donostian izango da eta osasunaren sustapena denon ardura izan behar dela aldarrikatuko eta landuko da.

Bertan aurkezten diren bi komunikazio onenen egileek 400 eta 200 euroko sari bana jasotzeko aukera izango dute, Gipuzkoako Erizaintza Elkargoak egindako ekarpenari esker. Gauzak horrela, komunikazioak aurkezteko epea luzatzea erabaki dugu eta martxoaren 19ra arte egongo da horretarako aukera. Biltzarrera gonbidatuta zaudeten guztion ekarpenak pozik eta gogoz hartuko ditugu.

Gai irekiak

Komunikazioetarako gaia edozein izan daiteke, sustapenarekin loturarik izan gabe ere.

Egitaraua: hemen.

Izena emateko: hemen. Adi!: tailerretan pertsona kopuru mugatua denez izen-emate ordena errespetatuko da

Komunikazioak egiteko: hemen.

Argibideetarako: 944 00 11 33  oee@oeegunea.eus

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan