Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Paziente baten historia medikoan mezuak idatzita "hertsatu" egin dutela salatu du Aitor Montes medikuak

2023-04-28

Salaketa jarri du Aitor Montes medikuak Bergarako ertzain etxean (Gipuzkoa). Osakidetzako sendagilea familia medikua da Aramaion (Araba) eta ezaguna euskararen erabilera sustatzeko egiten dituen ahaleginengatik. Salaketan azaldu du berak artatzen duen paziente baten historia medikoaren "erabilera okerra" egin duela Osakidetzako beste mediku batek. Montesek salatu duenez, "hainbat aldiz" erabili du salatu duen medikuak paziente horren historia medikoa, ingelesezko mezuak idatzi ditu bertan; pazientearen osasun egoerarekin loturarik ez duten oharrak omen dira, propio idatzita ei daude euskararen erabilerarekin ados ez dagoela adierazteko.

Iturria: Berria.eus
Egilea: Arantxa Iraola
Osorik irakurtzeko sakatu hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko. “Familia ...
Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan