Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Erizaintzaren Egunean mahai-ingurua egingo dute Donostiako Ospitalean

2023-05-08

Maiatzaren 12an, ostiralean, Erizaintzaren Eguna izango da. Hori dela eta, "Erizaintza etengabeko eboluzioan" izenburuko mahai-ingurua antolatu du Donostiako ESIko Langileen Euskara Batzordeak, SATSE sindikatuak lagunduta. Eskaraz izango den saio horretan,  erizaintzari eta azken hamarkadetan zehar izan duen garapenari buruz hitz egingo dute hainbat belaunalditako erizainekin. Erizain horiek azalduko dute zein aldaketa izan diren tresnerian, funtzioetan, genero-kuspegian, etab. Eta beraien bizipenak eta espektatibak adieraziko dituzte.

  • Non: Arantzazu eraikineko ekitaldi aretoan, Donostiako Unibertsitate Ospitalean.
  • Noiz: maiatzaren 12an, eguerdiko 12:30ean.
  • Parte-hartzaileak:

. Amalia González Ceberio, erizaina
. Itsaso Munarriz Aramendi, erizaina
. Susana Echevarria Etxeberria, erizaina
. Nahia Lertxundi Segurado, erizaintzako ikaslea
. Julen Jiménez Etxebeste, erizaintzako ikaslea

  • Moderatzailea:

. Irene Gil Legarra, Euskara Arloa

Argazki-erakusketa

Aste osoan zehar erizaintzaren etengabeko eboluzioaren lekuko diren argazkiak ikusgai Amara, Ama-Haurren eta Gipuzkoa eraikinetako sarrera nagusietan.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan