Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ekainaren 14an banatuko dituzte Bai Euskarari sariak

2023-06-07

Ekainaren 14an izango da Bai Euskarari Sarien ekitaldia, 13:30ean, Donostiako Miramar jauregian. Askotan haizea kontra izanda ere, beraien egunerokoan euskara txertatu eta, gainera, inguruan eragiten duten hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi dituzte Bai Euskarari sarien bidez.

Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari diren hiru entitateri aitorpena egitearekin batera, Bai Euskarari komunitatea osatzen dugunon elkargune ere izan ohi da urteroko zita eta aurten ere ekitaldi berezia izatea espero dute antolatzaileek. Ekitaldiaren ondoren mokadutxoa egongo dugu, ohi bezala.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan