Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzaren ikastaroa EHUren Udako ikastaroetan

2023-08-17

Aurkezpena

"Ekaina eta Iraila artean “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa egingo da UPV/EHUko Uda Ikastaroen XLII. edizioaren barruan.

Osakidetzak diruz lagunduko du ziklo hori, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Gaiak zabalak eta askotarikoak izango dira, profesional sanitarioen prestakuntzari eta eguneratzeari begira, eta 18 ikastaro antolatuko dira.

Izena emateko epea zabalik

Osakidetzako profesionalentzako DIRULAGUNTZA

Osakidetzako profesionalek “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza zikloko edozein jardueratan parte hartu nahi izanez gero, % 75eko deskontua izango dute matrikularen zenbatekoan.

Deskonturako eskubidea izateko, Osakidetzako Txartel Profesional Elektronikoaren (TPE) kopia erantsi beharko da UPV/EHUko Uda Ikastaroen online matrikula egitean. TPErik ez baduzu, inprimaki hau inprimatu beharko duzu, zure zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzak zigilatu eta sina dezan. Dokumentu hori bete ondoren, EPTaren kopiaren ordezkoa da.

Egitaraua (sarbidea Osakidetzako langileentzat)

a)       https://www.uik.eus webgunean dago eskuragarri, bilatzailean zikloaren izena jarriz.

b)      Programak PDFn ikusteko aukera ere badago.

Matrikula

Matrikula online egin ahalko da, UPV/EHUko Uda Ikastaroen webgunean: www.uik.eus, ikastaro bakoitzaren fitxan agertzen da matrikula egiteko esteka.

Informazio gehiago

UPV/EHUko Uda Ikastaroen Idazkaritza
@: uik@uik.eus
T: 943 219511

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan