Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzan euskaldunen pribatutasun-eskubideak sistematikoki urratzen direla salatu dute

2023-10-16

Urriaren 12an, "Berria" egunkariak argitaratu zuen iritzi-artikulu baten bitartez, euskaldunen osasun-datuen pribatutasuna (historia klinikoa) sistematikoki urratzen duen jokabide baten berri eman du Roberto Manjón Lozoya Bilbo-Basurtuko ESIko itzultzaileak. Bere hitzetan, "paziente batek medikuaren txostena erdaraz jasota euskaraz nahi duela esaten badu, (Osakidetzan) ulertzen dute itzulpena eskatu duela, nahiz eta berak itzulpenik aipatu ez; ez dute ulertzen pazientearen medikuak txosten hori euskaraz egin ahal eta egin behar duenik". "Horrela, pazienteari baimena eskatu gabe, PEAZek (SAPUk) txostena (datu klinikoak) eskuratuko du bere historia klinikotik, eta itzultzaile bati emango dio txosten hori, hau da, datu klinikoak hirugarren baten eskuan jarriko ditu. Pazientearen datuak eskurik esku", kritikatu du Manjonek.

Legeak agintzen du pertsona baten datu pertsonalak ezagutu eta erabiltzeko, berak aurretik baimena eman behar duela, espresuki eta helburu mugatu baterako. Gainera, osasun-datuak dira babestuenetarikoak. Hala ere, Bilbo-Basurtuko ESIko itzultzaileak adierazi duenez, "joan den astean Bilbon, neuk uko egin behar izan nion paziente euskaldun baten txosten medikoa irakurtzeari, pazientearen baimenik gabe. Esan zidaten Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian gai honetaz arduratzen den juristaren irizpidea dela, praktikan, Osakidetzarena, ez dela baimenik behar SAPUk, itzultzaileak…, osasun-datuak eskuratzeko. Ez nuen amore eman, eta antza denez, Bilboko Pertsonaleko Zuzendariak txosten juridikoa eskatu behar izan du gaia argitzeko". Nolanahi ere, horixe omen da Osakidetzako jokabide arrunta. 

Manjonek iritzi-artikulua idatzi du "euskaldun arduratsuak pribatasunaren urraketa honetaz jakinaren gainean ipintzeko". Bere ustez, "artikuluan argiro azaltzen da jokabide makur horren azpian dagoen arazo sakona, euskaldunenganako mesprezua".

"Berria" egunkariak argitaratutako iritzi-artikulua hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan