Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSEk

2023-11-15

Aurten ere euskarazko testu laburren lehiaketa antolatu du Farmazialari Euskaldunen Elkarteak (FEUSE). Gauzak horrela, abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Irabazleak 300 euroko saria eta ziurtagiria jasoko ditu. Horretaz gain, "Farmaberri" aldizkari elektronikoan argitaratuko dute testua.

Irakurri lehiaketaren oinarriak:

HELBURUA:

FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da.

SARIAK:

- Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratzea.

- Bigarren eta hirugarren saria: Sariaren ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratzea.

OINARRIAK:

- Testuaren gaia farmazia edota osasunaren ingurukoa izango da.

- Edozein motatako testuak izan daiteke (iritzizkoak, ikerketa lanak, etab).

- Testuak originalak eta argitaratu gabeak izango dira. Ez dira argitaratutako lanen itzulpenak onartuko.

- Testua word formatuan idatzia izango da eta gehienez 1000 hitz izango ditu. Taula eta irudiak onartuko dira.

AURKEZPENA ETA EPE MUGA:

Lanak 2023ko abenduaren 31a baino lehen bidali behar dira honako helbidera: feuseelkartea@gmail.com.

Testuaz gain, aparteko dokumentu batean egilearen datuak idatziko dira: egilearen izen-deiturak, helbidea, herria, posta-kodea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

EPAIMAHAIA:

FEUSEko batzordeko kideek osatuko dute eta erabakia 2024ko urtarrilaren 31ean emango zaie aditzera parte hartzaileei. Epaimahaiak lanen kalitatea, zuzentasuna, erakargarritasuna eta hizkuntzaren egokitasuna hartuko ditu kontuan.

GAINONTZEKO KLAUSULAK:

Sariketa honetara aurkezteak esan nahi du oinarri hauek guztiak onartzen direla. Antolatzaileek ez dute bere gain hartzen saritutako lanetan adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. FEUSEko batzordeko kideek ezingo dute parte hartu sariketa honetan.

 

Argazkian, FEUSE sarien 2022ko irabazkeak.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gehiegizko medikalizazioaren arazoaz aritu dira OEEren Osasun Biltzarrean
Joan den ostiralean, urriaren 25ean, osasun-arloko hainbat profesionalek parte hartu zuten OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako Osasun Biltzarraren 33. edizioan. Zornotzako Zelaieta aretoan egindako jardunaldian, gehiegizko medikalizazio...
Mati Iturralde (familia-medikua): "Osasun ituna"
Irailaren 5ean egin zen lehendakari berriak proposatu duen osasun-itunaren aldeko mahaia. Lehen bileran eragile ezberdinek parte hartu zuten, baina deigarria izan zen osasun-publikoaren aldeko herritarren plataforma bakar bat ere ez gonbidatzea. Ziurren...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan