Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

MIR azterketan atzerritarrei gaztelera eskatzen dieten bitartean, Osakidetzak euskara ez dakiten pertsonak kontratatzen jarraitzen du

2024-01-22

Duela bi aste, Osakidetzak jakitera eman zuen hainbat lan-poltsetan euskararen ezagutzarik izan beharko ez duten Europako Batasunetik kanpoko pertsonak kontratatuko dituela. Horren aurrean, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak herritarren oinarrizko eskubide eta osasun sistemaren kalitatean izan ditzakeen kalteez ohartarazi du beste behin. Bitartean, asteburu honetan izan diren MIR azterketak izan ditu hizpide Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria izandakoak, sare sozialetan. Izan ere, proba hori egiteko gazteleraren C1 maila eskatu zaie gaztelania ofiziala ez duten herrialdeetako atzerritarrei. Osakidetzara sartzeko hautaprobetan euskara eskatzearen aurka dauden horiek buruan, zera adierazi du espainol jatorrean Amunarrizek: "¿Qué queremos, buenos médicos o filólogos hispanistas?" (Zer nahi dugu, mediku onak edo filologo hispanistak?).

Irakurri osorik Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egindako salaketa hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan