Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak

2024-02-06

Osakidetzako euskara-aldizkariaren urtarrileko berriak irakurgai daude jada. Batetik, Denok Osasunaren Alde GKEaren eskutik, Ibon Enciso Baztan sendagileak udan Bolivian egindako egonaldiari buruzko albistea irakur daiteke. Bestalde, Ane Negueruela Nøgen musika taldeko abeslaria elkarrizketatu dute. Izan ere, abestiei ahotsa jartzeaz gain, mediku dihardu Mendaroko Ospitalean. Horretaz gain, Sergei Uriarte fisioterapeutari ere egindiote elkarrizketa. Lehen Mailako Arretan aritzen da lanean, Salburuko anbulatorioan. Fisioterapeuten lanaz berba egin du. Bitartean, Ajuriagerrako Osasun Mentaleko Zentroko Adikzioen zerbitzuan (Bilbon) lantzen duten metadonaren programaren eta opioideetara izaten den mendekotasuna artatzeko egitasmoaren nondik norakoak aletu dituzte Idoia Larrañaga psikiatrak eta Mikel Palacios psikologoek.

Osatuberrira joateko sakatu hemen.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan