Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Kalean dira "Osatuberri" aldizkariko otsaileko irakurgaiak

2024-02-12

Osakidetzako euskara-aldizkariaren otsaileko hainbat albiste irakurgai daude jada. Batetik, Jose Antonio Guerrero Molina elkarrizketatu dute. Bera aditua da belauneko kirurgian, eta robota erabiltzen du belauneko protesiak jartzeko, duela lau urtetik. Orain arte, 200 ebakuntza baino gehiago egin ditu Gurutzetako Ospitalean kirurgia robotikoa erabiliz, eta emaitzak oso positiboak izan direla nabarmendu du. Bestalde, "Osatuberri" aldizkariak jakinarazi duenez, Basurtuko Ospitaleko Erradioterapia Onkologikoaren Zerbitzuak tratamendu berritzaile bat abiatu du bularreko minbizia sendatzeko bidean. Arnas-hartze sakonean oinarrituta dago, eta, Javier Fuertes zerbitzuko buruaren esanetan, erradioterapiak bihotzean izan ditzakeen albo-ondorioak gutxitzea du xede.

Osatuberrira joateko sakatu hemen.

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan