Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Pediatria-jardunaldiko komunikazioak aurkezteko epea zabalik dago

2024-03-04

Apirilaren 11n, XVI. Pediatria Topaketak egingo dira Iurretan, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta. Besteak beste, OEE Osasuna Euskalduntzeko Elkartea izango da laguntzailea.

Pediatria arloko intereseko ikerketak edo lanak euskaraz aurkeztu beharko dira, ondoko helbide elektronikoetako batera:

idoya.serranopejenaute@osakidetza.eus
oihane.garmendiazabaleta@osakidetza.eus
elene.lejarzegianakabe@osakidetza.eus

Bidaltzeko epea martxoaren 18ra arte egongo da zabalik. Onartutako ahozko komunikazioak martxoaren 27an jakinaraziko dira.

Bestalde, Osagaiz aldizkarian Pediatria Topaketen ale monografiko bat argitaratzeko asmoa daukagu. Testua bidaltzeko epemuga apirilaren 28a izango da.

Dealdiaren oinarriak hemen.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan