Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasunari buruzko gai ugari jorratuko dituzte EHUko Uda Ikastaroetan

2024-04-29

Apirilaren 23an aurkeztu zen Uda Ikastaroen 43. edizioa Bilbon, BBVA Fundazioaren egoitzan. Eva Ferreira EHUko errektoreak, Laura Poderoso BBVA Fundazioaren zuzendariordeak eta Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak aurtengo edizioari buruzko zertzeladak azaldu zituzten. Ekainaren erdialdean hasi eta irailaren amaiera ia 200 jarduera programatu dira. Bada, osasunari dagokionez, askotariko gaiak izango dira solasgai: osasun mentala ikuspegi soziokultural eta feministatik landuko da; klima-aldaketak laneko osasunean duen eragina sakon aztertuko da, laneko arriskuen prebentzioaren esparruan sor daitezkeen arrisku berriak behar bezala ebaluatu eta kudeatu ahal izateko; osasunaren alorreko finantza erabakiak hartzen laguntzeko ebaluazio ekonomikoa hizpide izango da; haur elebidunek beraien garapenean dituzten hizkuntza-nahasmenduak xehetuko dira; eta, beste askoren artean, adineko pertsonen hauskortasunaren eta mendekotasunaren prebentziora bideratutako Adinberriren Berrikuntzako Agenda Estrategikoa eragileekin eta herritarrekin partekatuko da. Ziklo paralelo gisa, psikologia alorreko ikastaro andana izango da.

Aurtengo EHUko Udako Ikastaroen berri hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan