Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren 33. Osasun Biltzarrean komunikazioak aurkezteko epea zabalik

2024-05-09

Urriaren 25ean Osasun Biltzarra egingo dugu Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Zentroan. Aurtengo jardunaldirako aukeratutako gaia "Botiketatik haratago" izango da. Horren harira, jakin ezazu dagoeneko irekita duzula ahozko komunikazioak (hobetsita) eta posterrak aurkezteko epea, abuztuaren 31ra arte.

Biltzarraren gaiarekin (Botiketatik haratago) lotura duten komunikazioak hobesten badira ere, osasun-alorreko zein jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotura duten bestelako gaiak ere onargarriak izan daitezke.

Erantsitako dokumentuan komunikazioak aurkezteko jarraibideak dituzu.

Bitartean, biltzarra prestatzeko lantaldea osatzen ari gara jada. Gauzak horrela, antolaketan parte hartu nahi duzuon guztiok ondoko helbide elektronikora mezua bidaltzea besterik ez duzue: oee@oeegunea.eus

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan