Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetza euskalduntzearen kontrako plataforma sortu dute osasun-arloko hainbat langilek

2024-07-22

"Unidas por una exención lingüística real" izeneko plataformak joan den ostiralean, uztailaren 19an, egin zuen aurkezpen publikoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Bilboko egoitzaren aurrean elkarretaratzea eginez. Bere kideen esanetan, "profila eskatzeak esperientzia handiko profesionalak diskriminatzen ditu, eta horrek zerbitzuaren kalitateari eragiten dio". "El Correo" egunkariak aurreratu duenez, osasun-arloko "400 langilek" osatzen dute plataforma; "gehienbat erizaintzako laguntzaileek, zeladoreek eta bestelako beharginek" eta "dagoeneko bi mila sinadura" batu dituzte.

OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak zer erantzun eman aztertzen ari da jada.

"Hercules" Madril aldeko egunkari digitalak ere eman zuen honen berri (gazteleraz):

https://labur.eus/HzbMs

Argazkia "El Correo" egunkariarena da.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan