Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskarak bide motza du osasun-zentroetan

2024-09-30

Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren Kontseiluak, propio gaiari buruz argitaratu duen mezu batean, adierazi du euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko bideek ere "erdigunean" egon behar dutela prozesu hori taxuz garatze aldera. Izan ere, gaiaren gaineko kezka badago, arazoa orokorra delako, eta Euskal Herri osoan agerikoa: egun, euskarazko artarik ez dute bermatua paziente euskaldunek, eta euskaraz lan egin ezinik ari dira osasun-arloko profesional asko.

Irakurri "Berria" egunkariak plazaratutako artikulua osorik hemen sakatuz.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan