Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan

2025-01-08

"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu zen.

Hona hemen Osatuberrin Ruben Garciari eskainitako hitzak:

Profesional konprometitua genuen Ruben. Euskadiko LMAko Pediatriako Elkarteko presidentea ez ezik, Euskal Herriko Pediatria Elkarteko kidea ere izan zen, baita “Hijos de Eva y Adán” blog solidarioaren argitaratzailea ere. Orobat, euskara maite eta sustatu egiten zuen. Haurrei beti zuzentzen zitzaien euskaraz, zalantza-izpirik gabe; Osakidetzan beti hartzen zuen parte euskararen erabilera zabaltzeko ekimen eta proiektuetan (profesional euskaldunen identifikazio-kanpainetan, Euskaraldian, hizkuntza-kudeaketa egokiak ezagutarazteko jardunaldietan, Itzulbiden…); Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko (OEE) bazkidea ere izan zen, eta Euskal Herriko Unibertsitatean “Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan” izeneko graduondokoa egin zuen, lehen edizioan. Osakidetzako profesionalek lan-esparruko euskararen erabileraz dituzten pertzepzio eta jarrerak aztertu zituen graduondoko amaierako lanean.

Pediatra euskaldun nekagaitza zen Ruben, eta argi zuen pazientearen hizkuntza zein garrantzitsua den kalitatezko osa- sun-asistentzia emateko. Agur eta ohore, lankide.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...
"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan