Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasunaldian entzule gisa parte hartzeko aukera egongo da

2025-02-26

Osagaiz aldizkariak apirilaren 10ean egingo du Osasunaldiaren 4. edizioa, UEUrekin eta UPV/EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzarekin zein Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateekin elkarlanean. Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi-hiru ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, odontologia, fisioterapia eta psikologia. Hain zuzen ere, apirilaren 1era arte egongo da lan horiek aurkezteko aukera, emandako jarraibideak betez.

Horretaz gain, Osasunaldian entzule gisa parte hartzeko aukera egongo da, ondoko helbide elektronikora idatzita: oee@oeegunea.eus

Jardunaldia aurrez aurre egingo da Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Leioako Egoitzan (Gradu Aretoan), Donostiako Medikuntzako eta Erizaintzako Irakasgunean (Gradu Aretoan), eta Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan (10-Gela-Areto Nagusian). Eta online.

 

.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berezia kalean: Pediatria Topaketak
Osagaizen ale berria argitaratu da. Ale hau ez da ohikoa, berezia baizik, apirilean egin ziren Pediatria Topaketen XVII. jardunaldien hitzaldi eta komunikazioak jasotzen dituelako. Hona hemen argitaratutako artikuluak eta egileak. Sarrera XVII....
Nola aldatzen da gure hizkuntza zahartzen goazela?
Euskaraz hitz egiteak eta hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ba ote du eraginik zahartzaroan? Eman izena EHUk antolatutako ikerktea honetan.  60 urtetik gorako euskaldunak bilatzen ari dira, ama hizkuntza euskara edo gaztelania izanik. Proba ko...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan