Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara

2025-03-25

"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

 
Ekitaldia apirilaren 1ean, asteartea, izango da, 18:30etik aurrera, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, eta bertan izango dira Garbiñe Garai, Euskararen normalkuntzarako teknikaria Debabarreneko ESIn (Osakidetza), eta Ana Bereziartua, Elgoibarko anbulatorioko erizaina.
 
Garaik eta Bereziartuak, besteak beste, honako gai hauek aletuko dituzte: Osakidetzako euskara plana, Mendaroko ospitaleko eta Elgoibarko anbulatorioko egoera, orain arte izandako lorpenak eta hobetu beharrekoak, euskara plana errealitatean gauzatzeko dauden oztopoak eta euskarazko zerbitzua jaso nahi duten herritarrek bizi dituzten trabak."


https://elgoibar.eus/euskararen-osasuna-osakidetzan-solasaldia-aita-agirre-kulturgunean-garbine-garai-eta-ana-bereziartuaren-eskutik/

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan