Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna

2025-04-03

Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal izango da online.

Aurten 15 lan aurkeztuko dira, zenbait osasun alorretakoak.Ekitaldia 14:45ean hasiko da.

Jardunaldia aurrez aurre egingo da hiru leku hauetan eta bertako online konexioarekin denek dena ikusiko dute:

  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Leioako Egoitzan (Gradu Aretoan)
  • Donostiako Medikuntzako eta Erizaintzako Irakasgunean (Gradu Aretoan)
  • Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan (10. Gela-Areto Nagusian)

Entzule gisa parte hartzeko aurretik mezu bat bidali behar da oee@oeegunea.eus nola jarraitu nahi den zehaztuta. Leku hauetan zein online ere ikusi ahal izango da ekimena: Osasunaldira sartzeko lotura    Bileraren ID 371 020 914 683   Sartzeko gakoa   JR9yN76u

EGITARAUA

14:45-15:00    

Harrera

15:00-15:15    

Ongietorria. Joxerra Furundarena Salsamendi (Osagaiz aldizkariaren zuzendaria (Donostiako Unibertsitate Ospitaleko medikua eta irakaslea); Irantzu Rico Barrio eta Izaskun Elezgarai Gabantxo (Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak; Leioa) eta Alaitz Yoldi Mitxelena (Gasteizko Erizaintza Eskolako irakaslea)

15:15-15-35   

Izaskun Zeberio Etxetxipia. (Donostia Ospitaleko Hematologoa eta irakaslea).                               

Ikaslea: Oihane Alustiza Calvillo. Minbizi hematologikoaren diagnostikoa jaso duten nerabe eta heldu-gazteen ezaugarri eta beharrak

15:35-15:55     

Lorena Hernando Gorgojo (Gasteizko Erizaintza eskolako irakaslea)

Ikaslea: Jon Argote Anuncibay: Valsalvako maniobraren eta sinu karotideoaren masajearen eraginkortasunaren alderaketa takikardia suprabentrikularren itzulketan

15:55-16:15   

Larraitz Gaztañaga Arantzamendi (Bilbao-Basurtu ESIko Kardiologia zerbitzuko medikua eta irakaslea)

Ikaslea: Maialen Ramos Pérez: Estimulazio fisiologikoaren erantzun ekokardiografikoa OSI bilbao-Basurtuko pazienteetan.

16:15-16:35   

Maider Muñoz Culla (UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea)

Ikaslea: Ander Iriarte Sarria: Esklerosi anizkoitzaren diagnostiko batek eragindako estresaren eta gaixotasunaren garapenaren arteko erlazioa.

16:35-16:55    

Haritz Arrizabalaga Arostegi (Bilbao-Basurtu ESI-Kardiologia zerbitzuko medikua)

Ikaslea: Irama Vega de la Puente: Bihotz gutxiegitasuna tratatzeko teknika kirurgiko berritzaileak

17:00-17:30     — Atsedenaldia-Kafe sesioa—

17:30-17:50    

Aingeru Sarriugarte Lasarte: (Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Kirurgia orokorreko zerbitzuko medikua eta irakaslea)

Ikaslea: Ibabe Villalabeitia Ateka: Obesitate morbidoaren kirurgiaren ikerketa

17:50-18:10    

Jon Zarate Sesma (UPV/EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea).

Ikaslea: Johane Alba Etxezarreta: 3D inprimaketa geriatria arloko ahobidezko dosifikazioa forma solidoetarako (inprimatuak)

18:10-18:30   

Ainhoa Plaza Zabala (UPV/EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea eta Achucarro ikerketa zentruko ikertzailea)

Ikaslea: Unai Idoate Herrera: Glioblastoman proproteina konbertasek duten funtzioaren karakterizazioa eta molekula inhibitzaileak eragile terapeutiko gisa probatzea.

18:30-18:50    

Jon Egaña Huguet (UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea)

Ikaslea: Alaitz Peña Pikaza: Heste lodiko minbizia tratatzeko metodo kirurgikoen berrikuspen bibliografikoa

Ikaslea: Iñigo Irazabal Iraurgi: Odol-hodien aldaeren garrantzia arearen minbiziaren tratamenduan.

18:50-19:00  

Xumai Aizpuru Zinkunegi: Kanpoko drainatze bentrikularraren ondoriozko konplikazio moduan agertzen diren bentrikulitisak (Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatea; Donostiako irakasgunea)

19:00-19:10 

Nora Mujika Ruiz de Aguirre: Loaren kalitatea eta ingurumen-zaratarekin duen harremana Euskal Herriko hiriburuetan (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Leioa)

19:20-19:20 

Maialen Urrutikoetxea Laconcha: Erakunde Sanitario Integratuen (ESIn) araberako desberdintasunak Gurutzetako Ospitalean tronbektomia mekanikoa egindako pazienteen artean (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Gurutzetako Irakasgunea).

19:30-19:30    

Nora Ugalde Aranzabal: Ariketa fisikoa etxez-etxeko arreta jasotzen duten nagusietan (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Leioa)

19:40

Osasunaldiaren itxiera

Informazioa oee@oeegunea.eus 944 00 11 33

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan