Berriak
Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
2025-01-13
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea dira. Artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute. Webgune berrituan aurkituko duzue informazio guztia.
Gehiago irakurri
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
2025-01-08
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu zen.
Hona hemen Osatuberrin Ruben Garciari eskainitako hitzak:
Profesional konprometitua genuen Ruben. Euskadiko LMAko Pediatriako Elkarteko presidentea ez ezik, Euskal Herriko Pediatria Elkarteko kidea ere izan zen, baita “Hijos de E...
Gehiago irakurri
Urtarrilaren 30etik aurrera, "Euskara finduz" ikastaroa hileko azken ostegunetan
2025-01-08
COMGI-Gipuzkoako Medikuen Elkargoak “Euskara finduz” ikastaroa antolatu du. Aurrez aurreko saioak urtarrilaren 30etik azaroaren 27ra bitartean izango dira, hileko azken ostegunetan*, 17:30etik 19:30era, COMGIren Urumea auditorioan (Frantziako pasealekua, 12. Donostia). Horretaz gain, urrutitik egiteko aukera egongo da, Teams bidez. COMGIko elkargokideek dohainik izango dute izen-ematea. Euskararen oinarriak zein hizkuntza-maila finkatu eta ohiko akatsak saihestea izango da ikastaro...
Gehiago irakurri
Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
2024-12-09
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbiba proiektua garatu du bertan, osasun-arloko langileen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Osatuberrira joateko sakatu hemen.
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
2024-12-02
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hitz egiten; egoiliarrek ere poster zientifikoen aurkezpenean lekua izango dute... Halaber, aintzatezpenerako tartetxoa ere izango da: euskara sustatu duten langile-talde batzuen lana azpimarratuko da oroigarri bat emanez.
Euskararen Eguna ospatz...
Gehiago irakurri
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
2024-11-29
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan:
Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea"
Moderatzailea: Itziar Lasa Beitia, familia-medikua
Hizlariak:
- Olatz Perez de Viñaspre Garralda: "Itzulbide: osasun-txostenen itzulpen automatiko neuronala".
https://youtu.be/W5ch4QTIRck
...
Gehiago irakurri
OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
2024-11-19
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak aurkituko dituzue ondoko loturan:
https://youtu.be/5-9n9WMRQFc
Ahozko komunikazioak:
- 01:45:37 "Heriotza eta doluaren prozesuei buruzko trilogia dokumental baten analisia".
- 11' 00" "D bitamina, botiketatik haratago".
- 18' 24" "Loaren kalitatea narriadura kognitiboaren prebentzioan eta tratamenduan aztertu beharr...
Gehiago irakurri
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
2024-11-11
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan:
Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaixotasunak polifarmaziatik kanpo"
Moderatzailea: Maitena Urberuaga Ertze odontologoa eta EHUko irakaslea
Hizlariak:
- Ana Urrutia Beaskoa, LIbera-Caren lotura fisiko eta kimiko kentzeko metodologiaren egilea
https://youtu.b...
Gehiago irakurri
Sarean da Osasun Biltzarrari buruzko Osagaiz aldizkariaren ale berezia
2024-11-06
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean da jada. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenaren ale berezian, urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarrean landutako gaiak aurkituko dituzu, ondoko loturan:
https://labur.eus/Q0exV
Gehiago irakurri
Testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSEk
2024-11-06
Aurten ere euskarazko testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSE-Farmazialari Euskaldunen Elkarteak. Gauzak horrela, abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Irabazleak 300 euroko saria eta ziurtagiria jasoko ditu. Horretaz gain, "Farmaberri" aldizkari elektronikoan argitaratuko dute testua.
Jarraian lehiaketaren oinarriak:
OEEren Osasun Biltzarraren lehen mahai-ingurua ikusgai
2024-11-05
Urriaren 25ean Zornotzako Osasun Biltzarrera joateko aukerarik izan ez zenutenok astero argitaratuko ditugun bideoetan ikusteko aukera izango dituzue jardunaldian egondako solasaldiak. Aste honetan lehenengo mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan:
Lehenengo mahai ingurua: "Min kronikoari aurre egiten"
Moderatzailea: Karmele Benito del Valle Ortiz familia-medikua eta EHUko irakaslea
Hizlariak:
- Amaia Mendi...
Gehiago irakurri
Gehiegizko medikalizazioaren arazoaz aritu dira OEEren Osasun Biltzarrean
2024-10-29
Joan den ostiralean, urriaren 25ean, osasun-arloko hainbat profesionalek parte hartu zuten OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako Osasun Biltzarraren 33. edizioan. Zornotzako Zelaieta aretoan egindako jardunaldian, gehiegizko medikalizazioaren arazoari nola aurre egin hausnartzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. “Botiketatik haratago” lelopean, bi mahai-inguru egin zituzten goizean: bata, min kronikoari buruzkoa. Eta bestea, Bermeoko Sancti Spiritus zaharren egoitz...
Gehiago irakurri
Mati Iturralde (familia-medikua): "Osasun ituna"
2024-10-14
Irailaren 5ean egin zen lehendakari berriak proposatu duen osasun-itunaren aldeko mahaia. Lehen bileran eragile ezberdinek parte hartu zuten, baina deigarria izan zen osasun-publikoaren aldeko herritarren plataforma bakar bat ere ez gonbidatzea. Ziurrenik, alderdiek eta Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuek badute gizarte-ordezkaritzaren kuota legitimoa, eta pentsa liteke elkargo profesionalek, unibertsitateek eta pazienteen elkarteek beren ikuspegi sektoriala eman dezaketela halako foroa...
Gehiago irakurri
Euskarak bide motza du osasun-zentroetan
2024-09-30
Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren Kontseiluak, propio gaiari buruz argitaratu duen mezu batean, adierazi du euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko bideek ere "erdigunean" egon behar dutela prozesu hori taxuz garatze aldera. Izan ere, gaiaren gaineko kezka badago,...
Gehiago irakurri
Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
2024-09-20
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 11n Iurretan egin ziren XVI. Pediatria Topaketetan aurkeztutako lanak irakurtzeko aukera egongo da.
Lotura:
https://labur.eus/IqZRd
Gehiago irakurri
Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
2024-09-17
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errealitate birtuala erabiltzen dute haurrei odola ateratzeko garaian. Horretaz gain, Agurtzane Ormatza Imatz sexologoak orgasmoari buruz egin duen artikulua irakur daiteke. Azkenik, Joseba Beramendi Nazabal "Exprai" ikustratzaileak egin oh...
Gehiago irakurri
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
2024-09-10
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera daukazue jada. Izena emateko argibideak hemen sakatuz aurkituko dituzue. Azkar ibili!
Bitartean, gogoratu irailaren 20a izango dela Osasun Biltzarrerako komunikazioak eta posterrak aurkezteko azken eguna.
Komunikazioa egiteko
Egitaraua
...
Gehiago irakurri
Osasun arloko hizkuntza plangintzaz eztabaidatuko dute UIKek antolatutako ikastaroan
2024-09-09
EHUko UIK-Uda Ikastaroak Fundazioak antolatutako jardueren barruan, "Osasuna eta hizkuntza VII: hizkuntza eskakizunez harago" izeneko ikastaroa egingo dute ostiral honetan, irailaren 13an, 09:00etatik 17:00etara. Euskaraz zein ingelesez (hauek ere euskarazko itzulpena izango dute) izango da, eta online zuzenean aukera egongo da; edo aurrez aurre, Azpeitiako Azoka plazako areto nagusian.
Informazio gehiago eta izena emateko hemen.
Gehiago irakurri
Aitor Montes (familia-medikua): "Osakidetzan xenofobiarik ez!"
2024-08-26
Maiz gertatzen zait: albisteei erreparatu eta urduri jarri. La France revient, diote. Nola Le Penen Frantzia, hala espainiar xenofobia eta supremazismoa; pailazo puzgarriak bezala, behin eta berriro zutitzen dira. La merde revient. Entzun dugunez, Osakidetzako langile talde bat zutitu da, osasun arretaren euskalduntze-prozesua salatzeko, ez euskalduntze berantiarra izateagatik (lehen Euskara Plana erakundea sortu eta hogei urte baino beranduago abiatu baitzen), bidegabea eta baztertzailea izat...
Gehiago irakurri
Komunikazioak eta posterrak aurkezteko epea luzatuta irailaren 20ra arte
2024-08-26
Osasun Biltzarrerako komunikazioak eta posterrak aurkezteko azken eguna irailaren 20ra arte luzatu dugu. Gogoratu biltzarra Zornotzan izango dela urriaren 25ean, “Botiketatik haratago” gaiari buruz. Askotariko gaiak ari dira agertzen, eta mahai-inguru zein hitzaldi mamitsuen artean gaian sakontzeko oso aproposa izan daiteke zeuen ekarpentxoa egitea.
Komunikazioa egiteko
Egitaraua
Animatu! Zabaldu informazioa zure ezagunen artean! Eskerrik asko!
Gehiago irakurri