Berriak
Euskara eta helduak: zaindu beharreko harremana
2022-09-15
Imanol Larreak, Soziolinguistika Klusterreko Bulego teknikoko zuzendariak, euskararen erabilerarekiko kezka adierazi du Naiz irratirako egindako elkarrizketan. Hizkuntzen Kale erabileraren inguruko ikerketaren emaitzen arabera, euskararen erabilera egonkor mantentzen da. Horren harira, noski, poztasuna adierazi du Larreak. Hala eta guztiz ere, hizkuntzaren biziberritzeak bereziki kezkatzen du: euskara normalizaziotik urrun dago.
Xelebrea bezain harrigarria da gizarteak hautemandako ...
Gehiago irakurri
Osasun-arloko euskarazko prestakuntza UEUren eskutik urrian
2022-09-13
UEU beste bi ikastaro interesgarri eskaintzera doa. Oraingoan, alde batetik menpekotasuna ezagutuaz batera horri aurre egiten; eta bestetik, indarkeria matxisten kasuetako esku hartzea prisma feministatik begiratzen ikasteko aukera eskaintzen du.
Bi ikastaroak urrian izango dira:
"Adikzioak ezagutuz ekin. Osasun Zientzietako ikasle eta profesionalentzat prestakuntza" izenekoa urriaren 1ean eta 8an izango da (larunbatak). Matrikula epea: irailaren 26ra arte.
"Indarkeria mat...
Gehiago irakurri
Osatuberri: uztaileko berrien errepasoa
2022-09-07
Betiko legez, albiste interesgarriak dakarzkigu Osatuberrik. Uztailarekin batera hasi eta hilabetea bukatu arte bitarteko jazoerarik garrantzitsuenak jasotzen ditu webgunearen hasiera orriak. Bertantxe ageri diren izenburuetan sakatu baino ez dago berrian bete-betean murgildu ahal izateko.
OSASUNALDIko Alberto Vegas parte-hartzaileari elkarrizketa. Kirolak eta bizimoduak farmakoen eragina nola baldintza dezaketen ikertu du bere gradu-amaierako lanean.
Osatuberrik 60 ale. Euskarazko komunik...
Gehiago irakurri
Ikastaroa: "Pertsonarengan zentratutako osasungintza. Arreta integrala eta komunikazio klinikoa"
2022-09-05
Gaixotasunaz haraindi, pazientea pertsona gisa eta ez sintoma multzo soil moduan ahal bezain egokien artatzeko gaitasuna izango du mami eta abiaburu UEUk antolaturiko doako euskarazko ikastaroak. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago eta urriaren 24an amaituko da.
Noiz: urriaren 29tik azaroaren 12ra. Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era.
Non: Iruñeako Jaso Ikastolan; bertara heltzeko argibideak hemen.
Nondik norako orokorrak
 ...
Gehiago irakurri
Graduondokoa: "Kudeaketa linguistiko-kulturala pazientean zentraturiko osasun-arretan"
2022-08-17
Graduondoko paregabea antolatu du eskarmentu handiko lantalde batek. Azpian zerrendaturiko edukien bidez, irakasleek azken urteotan jasotako ezagutzak eta ebidentzia zientifikoa transmitituko dute eta, horrela, graduondokoaren ikasleek egungo egoerari erantzun egokia emateko beharrezko prestakuntza jaso ahal izango dute. Egitura modularra eman diote antolatzaileek eta horrek esan nahi du bi zatitan egin daitekeela. Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko tit...
Gehiago irakurri
Osasuna eta Hizkuntza V. edizioa: eskaintza aktiboa
2022-08-05
Osasun-arloko profesionalei bideratutako ikastaroa da "Osasuna eta Hizkuntza V. Eskaintza aktiboa". Osasun-arloan hizkuntzen kudeaketari buruz interesa duzuenontzat egokia da, eta arlo horri lotutako ikerketetan murgildu nahi dutenentzako elkargune ezin hobea izango da; bertoko eta Nazioarteko hizlariak egongo dira, oso aditu interesgarriak. Aurtengo edizioak eskaintza aktiboaren kontzeptuan jarriko du arreta.
Euskal Herrira egokituriko eskaintza aktiboaren definizio zabala landuko...
Gehiago irakurri
Osagaiz ale berria
2022-08-04
OSAGAIZ osasun-zientzien aldizkariak zenbaki berri bat argitaratu du http://www.osagaiz.eus/ webgunean.
Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
bol: 6, zk: 1 (2022)
Editoriala
Editoriala
Jose Ramon Furundarena
PDF
Artikuluak
Gipuzkoako familia-mediku egoiliarrak (BAME) eta lan-munduaren hastapeneko antsietatea
Haizea Garcia, Haritz Esnal Amundarain, Iñ...
Gehiago irakurri
Euskara, beharrezkoa ala osagarria?
2022-07-13
Osasunaren eta osasun langileen gaiak kaleak hartu ditu berriz ere. Hainbat manifestazio izan dira familia medikuen beharrak, eta oinarrizko osasun zerbitzuen urruntze posibleak eraginda. Zurrunbilo horretan, garrantzizkoa da osasuna eta hizkuntzaren aldeko aldarria ere jendearen eguneroko elkarrizketetara hurreratzea. Izan ere, Felix Zubiak joan den otsailean idatzi zuen Berria egunkariko iritzi artikulua jasoz, mediku euskaldunaren estigmatizazioak oraindik dirau.
Artikuluan dioenez, eusk...
Gehiago irakurri
Leire Erkoreka OEEkideari elkarrizketa
2022-07-01
Oraingo honetan Leire Erkoreka (OEEkidea) elkarrizketatu du Osatuberri aldizkariak (ikusi elkarrizketa osoa hemen). Bertan, haren eguneroko jardunaren inguruko hainbat galderari erantzun die, gizartean maiz ikusezin izan daitekeen gai bateri oso loturik baitago Erkoreka. Izan ere, Ginekologiak eta Psikiatriak, elkarlanean, erditze-ondorengo depresioak artatzen dituzte Barrualde eta Galdakaoko ESIan, eta OEEkidea dugu programaren arduradun. Hala, Erkorekak dioenez, erditzeak eragin zuzena dauka...
Gehiago irakurri
Eliteko hizkuntza
2022-06-20
Hilabete batzuk pasa badira ere, Berria egunkarian argitaratu zuen Anjel Lertxundik Ahots sendo bat gaixoaren logelan artikulua. Bertan, medikuntzaren eta euskararen arteko harreman zailaz dirau. Izan ere, medikuntza izan da hainbat hamarkadatan elitearen eta jakintzaren muin eta adibide; ondorioz, gaztelaniarekin oso harreman estua izan du. Diglosi egoeran garrantzi handia dauka hizkuntza bakoitzaren estamentuak, eta Lertxundik aipatzen duenez, ez da iraganeko gauza gaztelaniaren elite mental...
Gehiago irakurri
"Euskararen aldeko aktibazio soziala" ikastaroa
2022-06-15
UIKek eta Topaguneak iaz "Hizkuntza gutxituen aldeko aktibazio soziala" ikastaroa antolatu zuten, eta aurten jarraipena emango diote euskararen kasu konkretuan zentratuta. Joan den urteko hizkuntza gutxituen ikuspegi praktikoak eta marko teorikoa errealitatera eramatea da helburua. Horrela bada, euskararen aktibazio soziala handitzeko ikastaroa ikasleei, profesionalei, eta orokorrean, interesa izan dezakeen edonori zuzenduta dago (Informazio gehiago hemen).
Data: ekainaren 27 eta 2...
Gehiago irakurri
OSASUNALDIA 2022ko egitaraua
2022-06-09
OSASUNALDIA osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia
EGITARAUA
Iritsi da aurtengo Osasunaldia. OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia antolatu du. Jardunaldia 2022ko ekainaren 14an izango da, 16:30etatik 19:00etara. Ekimen honen helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da, eta horretarako, haien aurkezpenaren ondoren, OSAGAIZ aldizkariak ale berezi bat argitaratuko du aurkeztu diren lan guztiekin.
Jar...
Gehiago irakurri
Iparraldea: osasuna eta euskalduna
2022-06-03
Olatz Aramendi emaginari egin dio elkarrizketa ARGIA aldizkariak. Bertan, beste hainbat konturen artean, Iparraldeko osasungintzaren euskalduntzeaz mintzatu dira, Baionakoaz konkretuki. Orokorrean iparraldeko hiru euskal probintzien euskara-erabilera kezkatzekoa da, arrazoi sozialegatik zein politikoengatik. Hala ere, badirudi osasungintzan nolabaiteko oasia aurkitu duela euskarak, eta Baionako ospitalea adibide garbia da Aramendiren hitzetan, "Hala da bai, asko gara, geroz eta gehiago&qu...
Gehiago irakurri
Kale-erabileraren zalantzak
2022-06-01
Joan den astean zehar jaso ditugu Soziolinguistika Klusterrak bost urterik behin biltzen dituen euskararen erabilera datuak (azkenekoak 2016koak ziren). Datu berri horiek UEMAk aurtengo martxoan eginikoei gehitu zaizkie, eta bien azterketa egin eta gero, aurkia eta infrentzua ikus daitezke euskararen kaleko erabileran.
Alde batetik, euskararen erabilera maila egonkortu egin dela ikus daiteke, eta duela bost urteko maila berean mantendu dela, hainbat urtetako jaitsiera etenduz. Kalean z...
Gehiago irakurri
Jose Ramon Furundarenari elkarrizketa
2022-05-30
Iaz baino parte-hartze handiago espero du Jose Ramon Furundarena oeekideak hurrengo Osasunaldian. Osatu/berri aldizkarian, Osagaiz aldizkariaren zuzendariak bigarren urtez jarraian antolatutako Gradu Amaierako Lanen aurkezpenen bilguneaz aritu da. Bertan, Osasunaldia proiektuaren eraketa eta lehen edizioa errepasatzeaz gain, 2022ko edizioan kontuan hartu beharreko datak azaldu dizkigu.
Ekainaren 14an izango da aurten Osasunaldia, eta iaz bezalaxe, modu telematikoan egingo da. Lanak bidaltzek...
Gehiago irakurri
Kaleak berriz beteko dira euskararen alde
2022-05-05
Euskararen eskubideen aldeko bi mobilizazio nagusi hauspotu dira azken asteetan. Batetik, larunbat honetan, maiatzen 7an, Iruñean biltzeko deia egin dute, Nafarroako gobernuak egindako azken lege linguistikoaren harira (informazio gehiago euskalgintzaren Kontseiluaren berrian). Legean, ingelesa menperatzeak izango dituen abantailak agertzen dira, euskararen mesedetan. Maiatzak 3ko elkarketaratzean Paul Bilbaok (Kontseiluko idazkari nagusiak) honakoa adierazi du: «euskara bera eta ...
Gehiago irakurri
Osasun Biltzarra osorik ikusteko aukera
2022-04-29
Hilabete igaro da Atarrabian OEEren 31. Osasun Biltzarra antolatu zenetik, eta dagoeneko badago jardunaldi osoak Youtube bidez ikusteko aukera. Bertan mahai inguruak, ahozko komunikazioen aurkezpenak zein Heriotza duinari buruzko hitzaldia entzun daiteke.
Gainera, mahai inguruetan parte hartu zuen hizlari bakoitzak haren aurkezpenaren laburpentxo bat egin zigun, eta bideo laburrak gehitu ditugu sarean.
Hori dena, eta askoz gehiago OEEren profilean. Emaiozu begiratu bat!
Ahozko...
Gehiago irakurri
OSASUNALDIA osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia
2022-04-28
OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2022ko ekainaren 14tik 16ra bitartean izango da, 16:00etatik 18:30etara. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.
Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan (20/21 eta 21/22) osasun-zientzietako ikaske...
Gehiago irakurri
GuNETuz jaio da: psikologo euskaldunen sarea
2022-04-21
Apirilaren hasieran egin zuten aurkezpena, eta hasieratik garbi adierazi dute haien helburua: "psikologo euskaldunen sarea osatu eta psikologoak haien lana euskaraz egiteko baliabidez hornitzeko bitarteko berria da GuNETuz". UEUko Psikologia sailak eta hainbat arlotako psikologoek sortu dute webgunea, eta bertan hainbat atal aurki ditzakegu (iturria:GuNETuz):
- Foroa: hitz eta pitz aritzeko eta elkar ikusteko aukera.
- Albistegia: berrien bilduma.
- Eskaintzak: ikastaro- eta la...
Gehiago irakurri
Jose Luis de Migueli elkarrizketa, Nafarroako OEEko kidea
2022-04-11
Apirilaren 1ean argitaratu zuen Nafarroako Hitzak OEEko kide den Jose Luis de Migueli egindako elkarrizketa (ikusi elkarrizketa osoa hemen). Bertan, OEEk Atarrabian antolatutako 31. Osasun Biltzarraz dihardute; COVID-19a eta gero zer?. Jardunaldietako gaiaz honakoa dio Jose Luisek:
"Oso inportantea da aurrera begiratzea. Iltzatuta gelditu eta soilik atzera begiratzeak ez luke zentzurik. Edonola ere, kontua da ezin dela deus eman bukatutzat. Pasatu dugu seigarren olatua, baina, nor...
Gehiago irakurri