Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Osagaiz: urteko azken alea eta saria

2022-01-03

Osagaiz aldizkariak hainbat berri izan ditu azken hilabetean. Hasteko, urtearen amaierarekin batera, aldizkariaren ale arrunteko 5. bolumenaren 2. zenbakia argitaratu da. Bertan, hainbat gai jorratu dira: COVID-19 gaixotasunaren txertaketaren nondik-norakoak edota  osasuna eta hizkuntza gaia landu zuen EHUko laugarren uda ikastaroaren inguruko informazioa. Gainontzeko aleen antzera, aldizkariaren helburua osasun arloko euskal komunitate zientifikoaren aurkikuntzak zein lanak zabaltzea du ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun arloko zenbait argitalpen

2021-12-31

UEUn osasun-arloko hainbat argitalpen dituzte eskuragarri, tartean berriki agertutako "Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak" gidaliburua, eta baita beste batzuk ere: Giza histologia medikoa eta Giza histologia orokorra, Iktusa, Ikergazte topaketen ingurukoak... Eman begiratu bat! UEUren argitalpen berrien jarraipena egiteko webdendan duzue aukera ederra http://www.ueu.eus/denda Osasun arloko beste liburu batzuk dendan. Horrez gain liburutegi di...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskaraldiaren aurkezpena ikuspegi zientifiko batetik ikusia

2021-12-30

Elinberrin argitaratutako artikulu interesgarrian, Ines Castiella Imazek Iruñea inguruan zientziaren ikuspegitik euskaraz bizitakoak eta Euskaraldiaren aurtengo aurkezpena harilkartu ditu. Iruñeko planetariotik abiatuta, bere esperientziak kontatu ditu: ETBko meteorologia saioak eskatutako argazkia; “Zientzia kalean” egitasmoa, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean egindakoa; NUPen ‘Zientzia puntu-puntuan...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Elkarrizketa Maialen Berridiri

2021-12-22

Maialen Berridi Agirreri elkarrizketa interesgarria egin zioten Naiz-en. Familia-mediku honek gizatasuna funtsezko osagarri gisa hartzen du, izan ere, osasun munduan, oro har, gehiago saritzen omen da asko jakitea, eta ez, ordea, gizatasuna. Horrek arazo larria dakar, medikua gaixoarengandik urruntzea, alegia. "XX. mendeko azken hamarkadetatik hona bizitzen ari garen medikuntzaren aro modernoak balioen, lehentasunen eta ikuspuntuen aldaketa eragin du". Gertaturiko aldaketa horren a...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren 31. Osasun Biltzarra 2022ko martxoaren 25-26an Atarrabian

2021-12-16

OEEren 31. Osasun Biltzarra 2022ko martxoak 25-26 Atarrabiako Kultur Etxea Programa hemen deskargatu: OEE_31_Jardunaldiak_Programa.pdf Komunikazioak aurkezteko epea (LUZATU DUGU): 2022/02/15 (barne). Komunikazioak egiteko jarraibideak hemen. Izena emateko, egin klik hemen.                           Ostirala, martxoak 25 9:00-9:15 Dokumentazio banaketa 9:15-9:45 Ongietorria eta Aurke...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Pediatra euskalduna hasi da lanean azkenik Zestoan, Aizarnazabalen eta Getarian

2021-12-09

UEMAko webgunetik hartutako abenduaren 1eko albistea: "2019ko ekainaz gerotik pediatra euskaldunik gabe egon ondoren, pediatra euskalduna hasi da lanean Zestoako, Aizarnazabalgo eta Getariako haurrei zerbitzua emaneko. Herri horietarako pediatra bakarra dago, eta herriko haur guztiak berak artatzen ditu. Duela hilabete batzuk, 2021eko udaberrian, herri horietako udalek mozioak onartu zituzten, pediatra euskalduna eskatzeko, eta hilabete batzuen buruan lortu da helburua. Lanpostuak, be...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen egunerako jarduerak

2021-12-02

Hainbat ESItan Euskararen egunerako jarduera andana antolatu dute. Azpian Basurtuko eta Donostiako ospitaleek antolaturikoak. Begiratu lantokiko zer jardueratan parte hartu dezakezuen!   Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Antsoainen pediatra euskaldunik gabe geratu dira

2021-12-01

Duela egun batzuk Antsoain Nafarroako herriko pediatraren egoerari buruzko albistea agertu zen Berrian. Antsoainen pediatriako osasun-zerbitzua euskaraz jaso ahal izan da orain arte. Denbora luzez herriari euskarazko eta kalitatezko osasun-zerbitzua eman dion doktorea izan dute, baina plaza ez zen berea. Orain beste doktore bat dago, lekualdaketa bat dela medio. Doktore horrek ez dauka nahikoa ezagutzarik euskarazko zerbitzuak emateko. Antsoaingo biztanleek hainbat bide erabili dute arazoari...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Liburu aurkezpenak online, Donostian eta Durangon: "Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak"

2021-11-25

Berriki Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak liburua argitaratu du UEUk, Bizkaiko eta Gipuzkoako Medikuen Elkargoen laguntzarekin. Orain egileak, Maialen Berridik, liburua aurkeztuko du bi egun ezberdinetan: -Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan abenduaren 1ean, 17:30ean. ZOOM bidez eskainiko da. -Durangoko azokan abenduaren 4an, 11:00etan, Musika eskolan.   Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak liburu aurkezpena Parte hartuko dute: Maialen Berridik...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bilera irekia: Osakidetzako Euskara Planaren balantzea

2021-11-22

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko kideok bazkideentzako bilera irekia antolatu dugu azaroaren 30erako, datorren astearterako, 18:00etatik 19:00etara, Osakidetzaren Euskara Planaren ziklo berria hastear baitago, eta aurten atera direlako aurreko zikloaren ebaluazio-emaitzak. Hemen kontsultatu daitezke gai horren inguruan erakunde bakoitzak egindakoak eta gaiaren inguruan argitaratutako hainbat albiste: http://www.oeegunea.eus/info/ikusi/normalizazioa/219k. Albisteari atxikita Osakidetzak a...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Zonifikazioaren aurkako adierazpena

2021-11-19

Nafarroako Cortes udalerrian zonifikazioaren aurkako eta euskaren aldeko adierazpena aurkeztu dute azaroaren 13an. Hordago! da ekimenaren izena eta Nafarroako erdialdeko eta Erriberako talde batek eraman du aurrera, hauen helburua Erriberak eta Errialdeak jasaten duen bereizkeriarekin amaitzea da. Izan ere, talde honetako partaideek aldarrikatzen duten moduan "Euskara Nafarroako berezko hizkuntza da". Adierazpenean argi utzi dute euren xedea Nafarroako hizkuntza zonifikazioa bertan b...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Gidaliburu berria osasun-langileentzat

2021-11-15

Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak Maialen Berridik, OEEk antolaturiko azken Agote sariaren irabazleak, argitaratu berri duen liburu bat da.Tituluan argi aurkezten den moduan, mediku batek bere lana profesionaltasun osoz egiten duela bermatzeko beharrezko dituen oinarrizko gaitasunen ingurukoa da. Medikuntzako langileek eguneroko lanean izaten dituzten erronkak aurkezten dira liburuan, eta erronka berauei aurre egiteko zein balio pertsonal eta profesional beharrezkoak diren. Desber...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen telefonoa

2021-10-27

Gogoratu hizkuntza-eskubideen urraketen bat jasanez gero, Euskararen telefonoa tresna erabil dezakezula. Behatokiak eskaintzen duen doako zerbitzua da. Gure eguneroko bizimoduan osasun-zentro batera goazenean, edo establezimendu batera, etab., jasotako hizkuntza arretari buruzko kexak eta zorionak adierazteko balio digu, baita kontsultak egiteko ere. Ematen ditugun datu guztiak konfidentzialtasunez gordeko dira eta, beraz, anonimotasuna bermatuta dago. Urtero Behatokiak txostena argitaratzen...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Nafarroako unibertsitateko manifestazio-deialdia

2021-10-22

NUPeko (Nafarroako Unibertsitate Publikoko) euskara taldeak azaroaren 6an Iruñean manifestazio bat antolatu du. Unibertsitatea euskaraz izateko eskubidea aldarrikatuko du NUPek manifestazioan, "Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain" lemapean. Manifestazioa 12:00etan izango da Iruñeko Baratxurien Plazan. Osasun-arloan euskararen erabilera bermatzeko ezinbestekoa da unibertsitatean ikasleek euskaraz ikasteko duten eskubidea bermatzea, zehazki, NUPeko...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberriren azken albisteak (iraila-urria)

2021-10-15

Azken asteotan, Osatuberriren webgunean hurrengo albiste interesgarriak aurkitu ditugu: emakumeak osasungintzan izandako papera eta horren bilakaera, sasoi txarretan eta bilera sozialetan erretzearen arriskuak, euskara lantzeko podcastak eta esne moten inguruko zenbait argibide. Lehenengo albistean nabarmentzekoa da benetan emakumeak historikoki osasungintzan izandako papera. Horren atzean egondako aitzindariek (batik bat, Marie Curie eta Maria Montessori) emakumeen aldeko eskubideengatik bo...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako 2013-2019 Euskara Planaren balantzea

2021-10-08

Osakidetzako 2013-2019 epealdiko Euskara Planaren balantzearen berri eman zen duela gutxi. Helburu batzuetan aurrera egin den arren, hutsuneak ere aipagarriak dira. "herritar euskaldun gehien artatzen duten erakundeek (Gipuzkoakoek eta Bizkaiko ekialdekoak) garapen-mailarik altuena lortu dute. Horrek adierazten du gizarte-presioak gehi euskara ohiko hizkuntza duten profesional multzo handia edukitzeak erraztu eta azkartu egiten dutela euskararen normalizazioa. Dena den, egoera sozioling...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osagaiz aldizkariaren aurtengo 1. ale berezia kalean da

2021-09-30

Osagaiz aldizkariaren aurtengo 1. ale berezia argitaratu berri dugu osagaiz.eus webgunean. Eman begiratu bat! Euskal Herriko fakultateetan urtetik urtera gero eta gradu-amaierako lan gehiago euskaraz egiten direla kontuan hartuz OSAGAIZ aldizkariak beste pauso bat ematea erabaki du eta Osasun Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia antolatu du, “OSASUNALDIA”. Lankide izan ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza, Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakulta...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Julian Bereziartua Barrenetxea joan zaigu

2021-09-23

Julian, 1935. urtean jaio zen Azpeitian eta orain egun batzuk hil zen, irailaren 17an zehazkiago esateko Donostian, 85 urterekin. Julianek Zaragozan egin zituen Unibertsitateko ikasketak, eta bertan graduatu zen. Ondoren kirurgian espezializatu zen  Valladolideko Unibertsitatean. Urte luzez jardun zuen lanean, hasieran barneko mediku  moduan Zaragozako eta  Gipuzkoako ospitale probintzialetan, eta jarraian Donostiako Arantzazuko Ama ospitalean. Kirurgia burua izan zen Osakid...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

EHU ikastaroa: Bizitzaren amaieran arreta

2021-09-15

Data: 2021(e)ko urriaren 2a Tokia: Iruñea - UEUren egoitza Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueuren-iruneko-bulegoa/ Ordutegia: Larunbata. 09:00-14:00/15:30-18:30 Izaera: Presentziala Ordu kopurua: 8.00 ordu Matrikula-prezioak: Orokorra: 56,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 50,40 €. Bazkideak: 42,00 € Matrikula...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Elkarrizketa interesgarria egin diote Ainitze Labaka Etxeberriari osasun-arreta eta generoari buruz

2021-08-10

Medikuen ahotsa aldizkarian Ainitze Labaka Etxeberria erizain eta doktorea elkarrizketatu dute. Udako ikastaroa antolatu zuen uztailean: "Berdin artatzen al ditugu pazienteak emakumezko ala gizonezko izan?" Berak dioenez: "Emakumearen osasun-gaixotasun prozesua ez da konplikatuagoa, zientziarentzat ezezagunagoa baizik". Batetik, berdin artatu behar diren kasu batzuetan ez dugu egiten. Urrutira joan gabe, Euskadin miokardioko infartu akutua diagnostikatu eta kateterismoa e...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 7 8 9 10 11 >>  Amaiera

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan