Berriak
OSAGAIZ: aurtengo lehenengo alea kalean
2021-07-05
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren ale berria argitaratu da. Bosgarren urtea da eta orain arte 14 ale argitaratu dira, ale arrunten eta ale berezien artean. OEEk eta UEUk egiten dugu elkarlanean, Gipuzkoako Medikuen Elkargoaren laguntzarekin.
Gainerako ale arrunten antzera, oraingoan ere jatorrizko artikuluak, artikulu laburrak, kritikoki aztertutako testu medikoak eta farmaziako gaiak jaso dira, eta bi atal berri ere jarri dira abian azken aleetan: itzulpen-moldaketak eta lan sarituak. ...
Gehiago irakurri
Larunbatean egin zen Makean Iparraldeko OEEren lehen bilera
2021-06-29
Ekainaren 26an egin zen Makean Iparraldeko OEEren lehen bilera. Bertan izandako 10 pertsonek, erakundeak eskatzen duen lan administratiboaz gain, hiru lehentasun finkatu zituzten:
1.- Profesionalen eguneroko lanean erabilgarriak izango diren fitxak eta gainerako dokumentuak sortu edo Iparraldeko errealitatera egokitu
2.- Osasun profesionalek duten euskararen ezagutza maila eta erabilera aztertu
3.- Errotulazioa eta dokumentazio ofiziala elebiduna bihurtu
Baionako ospi...
Gehiago irakurri
Osasun Bakarra. Animalien, gizakien eta ingurunearen osasunaren arteko lotura.
2021-06-28
UEUren ikastaro honetan Osasun Bakarra (One health) kontzeptutik abiatuta programa hau osatu dute uztailaren 13rako, Eibarren.
Data: 2021(e)ko uztailaren 13a
Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
Ordutegia: Asteartea. 9:30-17:30
Osasun Bakarra, ingelesez One Health, kontzeptua 2000. urteko hamarkadaren hasieran erabiltzen hasi zen, eta, hitz gutxitan, ezaguna zen nozio bat laburbildu zuen: gizakien eta animalien osasuna elkarren menpekoak dira, eta bat egiten duten ekosistemekin lotuta daude...
Gehiago irakurri
Bizkaiko Farmazialarien Elkargoak antolatutako hitzaldia: COVID-19 txertoak
2021-06-23
Bizkaiko Farmazialarien Elkargoak hitzaldi interesgarria antolatu du euskaraz ekainaren 28rako, 16:00etatik 17:00etara. Hizlaria Sergio Barrondo Lakarra Farmazia Doktorea eta EHUko Farmakologia Departamentuko Irakaslea izango da. Doakoa da baina aldez aurretik izena eman beharra dago.
Aurrez aurre eta online, bi modalitateetan parte hartu daiteke.
Programa
1.- COVID-19aren aurkako txertoak garatzeko estrategiak.
2.- Txertoak onartzerako egin diran entseguak.
3.- Txertaketaren ondorioz s...
Gehiago irakurri
Gogoratu: larunbat honetan Ipar EHko OEEren lehen bilera
2021-06-22
IPAR EUSKAL HERRIKO OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKO Elkartearen (Ipar EHko OEE) lehen biltzar nagusia larunbatean iraganen da, EKAINAREN 26an, 10:00etan, Makeako MINTEGIA gelan.
Osasun arloko langile guziak gomit dira biltzar nagusirat.
Osasun arloko ofizio guzietako zure inguruko jendeari mezu hau igor diezaiokezu.
Aipagaiak hauek izanen dira:
- Elkartearen eta helburuen aurkezpena: OEE (Karlos Ibarguren) eta Ipar EH-ko OEE (Maia LAcroix eta Xan Berterretche)
- Lehen proiektu proposam...
Gehiago irakurri
Jose Begiristain Doktorea Saria
2021-06-18
Jose Beguiristain doktorea Sariaren 35. edizioko deialdia ireki berri da. Euskaraz aurkeztutako gradu-amaierako lanetarako saria da.
Helburua Donostiako Medikuntza Fakultatean euskaraz aurkeztutako gradu amaierako lanak saritzea da. Euskararen kalitatea baino ez da baloratuko eta sarituko. Lanak posta elektronikoz bidali behar dira. 900 euroko saria dago jokoan. Urte amaierara arte dago lanak bidaltzeko epea zabalik.
Animatuko?
Informazio gehiago hemen.
Gehiago irakurri
Osasuna eta euskara lotzen dituzten bi ikastaro ireki dira
2021-06-11
Euskara eta osasunari buruzko bi ikastarotan izena emateko epea hasi da:
a) Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan. Graduondoko aditu titulua (UPV/EHU, UEU):
Osasun-arreta herritarren oinarrizko eskubidea izateaz gain, pertsonen bizitzaren alderdirik intimo, erabakigarri eta garrantzitsuenei lotuta dago. Gizartearen bizitza-kalitatearen etaongizatearen funtsezko oinarrietako bat da. Graduondoko honek hizkuntza, euskara alegia, eta osasun-jarduera uztartuko ditu. Graduondokoaren helburu...
Gehiago irakurri
Gaur eta bihar OSASUNALDIA
2021-06-07
Egunak
2021eko ekainak 7 -8
Ordua
16:00-18:30
Lotura https://eu.bbcollab.com/collab/ui/session/guest/0cc52fd327e34a6dbc721f20d3837618
Informazioa
Osagaiz aldizkaria. info@osagaiz.eus - 944 00 11 33.
Egitarua
Ekainak 8
Izenburua
Egilea
16:00
Loaren kalitate eta kantitateak estresarengan dueneragina
Ane Atutxa
...
Gehiago irakurri
OSASUNALDIA ikusteko aukera ekainaren 7 eta 8an
2021-06-02
Gogoratu datorren astean, ekainaren 7 eta 8an (astelehena eta asteartea) izango dela Osasun-zientzietako gradu-amaierako lanen 1. jardunaldia.
Erizaintza, Medikuntza, Farmazia, Odontologia, Psikologia eta Fisioterapia arloko euskarazko gradu amaierako lanak ezagutzeko aukera izango dugu.
Animatuko zara haien lanaren fruituak entzutera?
Jardunaldiak online izango dira, arratsaldeko ordutegian: 16:00-18:30.
Ekainak 7
...
Gehiago irakurri
Egun gutxi gelditzen da Osasunaldirako lanak bidaltzeko
2021-05-27
Gogoratu astelehenera arte, maiatzak 31, daukagula gradu amaierako lanen laburpenak bidaltzeko epea. Horiekin ondoren OSASUNALDIA egingo dugu ekainaren 7an eta 8an, eta lan horietan oinarriturik Osagaiz aldizkariaren ale bat argitaratuko dugu UEUrekin lankidetzan.
Aurten edo iaz Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Odontologia, Psikologia edo Fisioterapian graduatutakoek hartu dezakezue parte.
Jardunaldiak online izango dira, arratsaldeko ordutegian: 16:00-18:30.
Aprobetxatu! Jarraibideak ...
Gehiago irakurri
Ipar Euskal Herriko OEE jaio da
2021-05-25
IPAR EUSKAL HERRIKO OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKO Elkartearen (Ipar EHko OEE) lehen biltzar nagusia bihar izango da.
EKAINAREN 26an, 10:00etan, Makeako MINTEGIA gelan iraganen da.
Osasun arloko langile guziak gomit dira biltzar nagusirat.
Osasun arloko ofizio guzietako zure inguruko jenderi mezu hau igor diezaiokezu.
Aipagaiak hauek izanen dira:
- Elkartearen eta helburuen aurkezpena: OEE (Karlos Ibarguren) eta Ipar EH-ko OEE (Maia LAcroix eta Xan Berterretche)
- Lehen proiektu prop...
Gehiago irakurri
Aztarnariak inoiz baino beharrezkoago
2021-05-21
Hainbat adituk Covid-19aren Liburu Zuria argitaratu duten garaian, Euskadi Irratiko Faktoria saioan egungo egoeraren aurrean ikuspegi epidemiologikotik egin beharrekoen inguruan hitz egin dute zenbait osasun-langile elkarrizketatuz. Ondorioa argia da: aztarnarien lana behar-beharrezkoa da oraindik ere, kutsatze-kateak eteteko, agerraldiak lokalizatzeko edota non kutsatu garen jakiteko ezinbesteko informazioa lortzen baitute.
Elkarrizketa interesgarria eta beharrezkoa. Animatu entzutera!
Gehiago irakurri
Mikel Asier Garro Beristain gogoan
2021-05-20
Eguneraketa: omenaldiaren bideoa hemen ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=wMIJFW34faw.
Mikel Asier Garro Beristain gogoan.
2021eko maiatzaren 8an hil zen Mikel Asier Garro Beristain irakaslea, 54 urte zituela. 1987. urtean hasi zuen irakasle-ikertzaile ibilbidea Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Irakaskuntza- eta ikerkuntza-lanak bikain egiteaz gain, hainbat aldiz aritu izan zen unibertsitateko kudeaketa-postuetan, Erizaintza II Saileko zuzend...
Gehiago irakurri
Larunbateko elkarretaratzea: euskaraz bizitzearen alde BATUZ, eskubide murrizketarik ez!
2021-05-19
Herenegun iragarri bezala, KONTSEILUAk elkarretaratzea antolatu du larunbaterako Bilbon, goizeko hamaiketan, EAEko justizia auzitegiaren aurrean. Zalantzarik gabe, eta Kontseiluak eta gainerako eragileek prentsaurrekoan ongi esan bezala, oso larria da gertatutakoa eta oso beharrezkoa erantzun sozialak oihartzuna izatea.
Euskaraz bizitzearen alde, denok batuz egingo dugu aurrera, beraz, eskertuko genuke zuen inguruan deialdiaren berri zabalduko bazenute. Mila esker eta animo, e...
Gehiago irakurri
Agerraldia eta elkarretaratzea larunbatean epai bidegabeei erantzuteko
2021-05-17
Hedabideetan ikusiko zenuten EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia atera duela lanpostu guztietan derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna jasota zuen Irungo udaltzainen lan-deialdia baliogabetzeko.
Kontseiluak eta Behatokiak dagoeneko bidali zuten lehen irakurketa hedabideetara. Horretaz gain, zuzendaritza-batzordeak urgentziazko bilera egin du, gaiaren larritasuna kontuan hartuta. Izan ere, justiziaren esku-hartze horrek eragin handia izan dezake etorkizuneko lan-deialdietan, eta herritarren es...
Gehiago irakurri
Ikergazte: izena emateko epea zabalik maiatzaren 28ra arte
2021-05-14
Bi aste daukagu IKERGAZTE kongresuan izena emateko. Ekainaren 9tik 11ra izango da Gasteizen, Berrian irakur daitekeenez.
guztira 163 artikulu zientifiko aurkeztu dituzte. «Inoiz baino artikulu gehiago jaso ditugu», nabarmendu du Latatuk. Partaidetza handia izan da, beraz. «Jendea poztu egin da kongresuarekin aurrera jarraitu dugulako». Horrelako harrera izateak «harritu» ere egin ditu. [...]
asmoa da kongresua ahalik eta diziplinartekoena izatea. «...
Gehiago irakurri
Frantziako hizkuntza gutxituen legea: argi izpi bat euskararentzat? Online hitzaldia
2021-05-07
Kontseiluaren webgunean irakurri genuenez, apirilaren 8an Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu zuen Frantziar Estatuko Asanbleak. UEUk orain horren inguruko hitzaldi interesgarria antolatu du datorren astearterako, maiatzak 11, online, 18:00etan.
Izen-emateak eta informazio guztia, hemen:
Lege honek hizkuntza gutxituen irakaskuntzari koadro sendoago bat emanen dio, baina legea promulgatzeko epea bukatzear zenean, haren kontrako helegitea ezarri dute 60tik gora diputatuk Frantziako Konst...
Gehiago irakurri
Euskaraz arduratzeko errektoreordetza bat eskatu dute NUPeko ikasleek
2021-05-04
Nafarroako Unibertsitate Publikoan Osasun-Zientzietako hainbat gradu eskaintzen dira: Erizaintza, Fisioterapia, Medikuntza eta Psikologia. Hala ere, egungo egoeran ez da posible horietako bat ere euskaraz osorik egitea, eta beste horrenbeste gertatzen da gainerako graduekin ere, Irakasle ikasketak kenduta.
Hori dela eta, hainbat ikaslek egoera salatu dute, esanez eskaintza horrek ez duela egoera soziolinguistikoa islatzen, Berrian irakurri dugunez.
Euskalerria irratiak elkarrizketa egin di...
Gehiago irakurri
Adi! Osasunaldia abian da: Osasun-zientzietako gradu-amaierako lanen 1. jardunaldia
2021-04-30
Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Odontologia, Psikologia edo Fisioterapian graduatuko bazara ikasturte honetan, edo iazkoan graduatu bazinen, adi!
OSAGAIZ aldizkariak beste pauso bat ematea erabaki du eta Osasun Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak. Baita Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala ere. Jardunaldia 2021eko ekainaren 7an eta 8an iza...
Gehiago irakurri
Fisioterapeuten deialdian euskara baloratu gabe Osasunbidean
2021-04-29
Berrian irakurri genuenez, martxoan zehar Osasunbidean egindako fisioterapeuta-lanpostuetarako deialdian euskara ez zen baloratu eremu mistoan eta ez-euskaldunean. Alemana, frantsesa eta ingelesa, ordea, bai.
Hala, deialdi honetan 24 lanpostuetatik lanpostu batean bakarrik baloratuko da euskara, bakarra baitago eremu euskaldunean.
Txibiteren Gobernua da, orain arte, bakarra alemana, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen eremu mistoan.
Nafarroako Kontseiluak ezarri zue...
Gehiago irakurri