Berriak
Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
2024-07-01
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoena jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko dituzu, ondoko loturan:
https://labur.eus/vVQvh
Gehiago irakurri
Angel Bidaurrazaga (Medikuntzan doktorea): "Hipokratesetik iatrogenetikaraino"
2024-06-19
Harritu ninduen telefono deiak: Medikuntza fakultateko sailburu ohi batek gonbidapena egin zigun Covid txertoaren kontrako sinatzaile biri, hitzaldi bat emateko UPV/EHUren nagusientzako Esperientzia-geletako ikastaro batean. Lehen aldiz aukera genuen publiko “orokor” bati plandemiaren ikuspegi kritikoa azaltzeko. Nik, behintzat, hitz egiteko aukera bakarrak izan ditut Bizitzak antolatutako ekitaldi bi eta Osaldeko batzar bat.
Konta dezadan gertatutakoa.
Irakurri Angel Bidaurraz...
Gehiago irakurri
Jubilatzen diren OEEko kideek bazkide-kuotaren erdia ordaindu ahal izango dute
2024-06-19
Urtean 30 euro ordaintzen dute OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko bazkideak izan nahi duten osasun-arloko profesionalek. Bada, erretiroa hartzen dutenean ere bazkideak izaten jarraitzeko aukera izango dute, kuotaren erdia (urtean 15 euro) ordainduta.
Horretarako, ondoko helbide elektronikora idatziz jankinaraztea baino ez dago:
oee@oeegunea.eus
Gehiago irakurri
"Dietak eta osasun intestinala" izenburuko hitzaldia ekainaren 12an Hondarribian
2024-06-10
Hondarribiko Udalak antolatutako gorputz-aniztasunaren onarpena eta osasun fisiko eta mentala bermatzeko hitzaldi programaren barruan, asteazken honetan, ekainaren 12an, "Dietak eta osasun intestinala" izenburuko saioa eskainiko du Eli Gallego (Elikaeskola) nutrizionistak, 18:30ean, kultur etxean. Sarrera, doan.
Gehiago irakurri
Elikaduraren eta buru-osasunaren arteko erlazioa hizpide "Elhuyar" aldizkariaren azken zenbakian
2024-06-05
Elhuyar zientzia eta teknologia Elhuyar Fundazioak hiru hilean behin kaleratzen duen euskarazko aldizkariaren 2024ko ekaineko zenbakia (354 zbk.) kalean da jada. Hain zuzen ere, osasungintzaren inguruko gaiak ere jorratzen ditu. Gauzak horrela, elikadura eta buru-osasunaren arteko erlazio nahasiari buruzko erreportajea plazaratu dute.
Besteak beste, Elikaeskolan patologia gastrointestinalak eta elikadura-asaldurak tratatzen espezializatuta daude.
Argazkian, ezkerretik eskuinera, Eli Galleg...
Gehiago irakurri
Begiraleen VIII. Topaketa hizpide Osatuberrin
2024-05-27
Maiatzean, beste albiste bi argitaratu ditu Osakidetzak euskara hutsez plazaratzen duen Osatuberri.eus atari digitalak. Besteak beste, Paziente Bizia programaren barnean, Begiraleen VIII. Topaketa egin zuten Gasteizen urtarrilaren 26an eta horren kronika egin du. Bestalde, Iratxe Sanchez Aguirrebalzategui Lezako Ospitaleko gizarte-langileari buruzko afizioaz hitz egin dute. Izan ere, ardogintzan aritzen da lanetik harago. Amalur upategiaren egunerokoan dihardu bere familiarekin batera, Lantzie...
Gehiago irakurri
Osakidetzako Liburutegi Birtuala eta Lehen Mailako Arretari buruzko lehen jardunaldia hizpide Osatuberrin
2024-05-15
Maiatzean, albiste bi argitaratu ditu Osakidetzak euskara hutsez plazaratzen duen Osatuberri.eus atari digitalak. Besteak beste, Eukene Ansuategi Zengotitabengoa Osakidetzako Liburutegi Birtualeko zerbitzuburuari egin diote elkarrizketa. Horretaz gain, apirilaren 12an Donostian egindako Lehen Mailako Arretari buruzko lehen jardunaldiaren kronika plazaratu dute. Azkenik, Expraik egindako Zaintzane Sasoiren umorezko tirarekin goza daiteke jada.
Gehiago irakurri
OEEren 33. Osasun Biltzarrean komunikazioak aurkezteko epea zabalik
2024-05-09
Urriaren 25ean Osasun Biltzarra egingo dugu Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Zentroan. Aurtengo jardunaldirako aukeratutako gaia "Botiketatik haratago" izango da. Horren harira, jakin ezazu dagoeneko irekita duzula ahozko komunikazioak (hobetsita) eta posterrak aurkezteko epea, abuztuaren 31ra arte.
Biltzarraren gaiarekin (Botiketatik haratago) lotura duten komunikazioak hobesten badira ere, osasun-alorreko zein jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotura duten bestelako gaiak...
Gehiago irakurri
Osasunari buruzko lau jarduera euskaraz, EHUko Uda Ikastaroetan
2024-05-06
Ekainaren erdialdean hasi eta irailaren amaiera ia 200 jarduera programatu dituzte, EHUko Uda IKastaroen barruan. Bada, osasunari dagokionez, askotariko gaiak izango dira solasgai, horietatik batzuk euskaraz:
Uztailak 08-10
"TopaGune ikastaroa: Sexu-heziketa: haurtzaroan eta nerabezaroan laguntzeko gakoak"
Honen berri hemen.
Irailak 13
"Osasuna eta hizkuntza VII: hizkuntza eskakizunez harago"
Honen berri hemen.
Irailak 17
"Adinberri: Berrikuntzarako Agenda...
Gehiago irakurri
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
2024-04-29
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren martxoa-apirileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Deustuko Unibertsitatea garatutako Inspira Steam egitasmoa, adimen artifiziala nola baliatu ikasteko urtarrileko jardunaldiak eta Osakidetzako I. Berdintasunaren aldeko Foro Parte-hartzailea izan dituzte hizpide; baita emergentzia-deien atzean dauden profesionalen nodik norakoak eta Gehiago Gara egitasmoa ere.
"Osatuberri" aldizkariaren...
Gehiago irakurri
Osasunari buruzko gai ugari jorratuko dituzte EHUko Uda Ikastaroetan
2024-04-29
Apirilaren 23an aurkeztu zen Uda Ikastaroen 43. edizioa Bilbon, BBVA Fundazioaren egoitzan. Eva Ferreira EHUko errektoreak, Laura Poderoso BBVA Fundazioaren zuzendariordeak eta Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak aurtengo edizioari buruzko zertzeladak azaldu zituzten. Ekainaren erdialdean hasi eta irailaren amaiera ia 200 jarduera programatu dira. Bada, osasunari dagokionez, askotariko gaiak izango dira solasgai: osasun mentala ikuspegi soziokultural eta feministatik landuko da...
Gehiago irakurri
Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
2024-04-22
Osakidetzako euskara-aldizkariaren martxoko berriak eta apirileko beste hainbat irakurgai daude jada. Horietan,Ginea-Bissaura joateko bigarren deialdia, Deustuko Unibertsitatea garatutako Inspira Steam egitasmoa, adimen artifiziala nola baliatu ikasteko urtarrrileko jardunaldiak eta Osakidetzako I. Berdintasunaren aldeko Foro Parte-hartzailea izan dituzte hizpide; baita emergentzia-deien atzean dauden profesionalen nodik norakoak eta Gehiago Gara egitasmoa ere.
Osatuberrira joateko sakatu he...
Gehiago irakurri
Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
2024-04-10
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin.
Ikastaroa online edo aurrez aurre (COMGIren ekitaldi-aretoan, Donostian) egiteko aukera egongo da, 18:00etatik 19:00etara.
Izena emateko (doan) azken eguna apirilaren 15a izango da.
Informazio gehiago hemen.
Gehiago irakurri
EHUn ere Hezkuntza Euskaraz!
2024-04-03
Leioako EHUko Erizaintza eta Medikuntzako Euskara Taldeak bideo hau kaleratu berri du! Euskal hiztunok EHUn ezin dugu euskaraz ikasi. Nahiz eta irakasgaietan euskaraz matrikulatu, euskaraz ez dakitenen neurrira, gazteleraz ematen dira irakasgai asko! EHUn ere Hezkuntza Euskaraz!
Bideoa ikusi
"Euskararen ARritmia" liburua argitaratu berri du Miren Mujika erizainak
2024-03-25
Zumarragako Ospitalean euskararen eta generoaren analisi bateratua egiten duen "Euskararen ARritmia" liburua argitaratu berri du Miren Mujika Garate erizainak. Ikerketa kualitatiboaz baliatuz, osasun-sisteman emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna aztertzeko urrats bat egin du bere egileak, lan honetan, hizkuntzaren (euskararen) aldagaia txertatuz. Emakume baten diskurtsoa gizonezko batena baino ikusezinagoa da, eta, era berean, hizkuntza minorizatu batean gertatzen bada, euskaraz...
Gehiago irakurri
Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena izan dela nabarmendu dute antolatzaileak
2024-03-25
“Beste behin, euskararen herriak Euskal Herri osoko errepide eta kaleak hartu ditu. Itzela izan da. Argi geratu da hemen badagoela komunitate oso bat, konplexurik gabekoa. Ez du onartzen kontingentzia-planik euskararen normalizaziorako. Horrez ordez, egiazko trantsizio bat nahi du”, adierazi dute Garazi Arrularen mezutik zenbait adierazpen hartuz.
Irakurri gehiago hemen.
Gehiago irakurri
Euskal Konfederazioak babesa adierazi dio Gorka Roca Torre euskaltzaleari
2024-03-22
Gorka Roca Torre Herribiltzako kidea Baionako auzitegian epaituko dute martxoaren 26an, kolektiboak Unescoren izenean egindako bi ekintzagatik. 2023ko irailaren 21ean eta 27an margoketak egin zituzten Izpurako (Nafarroa Beherea) eta Donibane Garaziko zenbait osasun-etxetan, "seinaleetan lehentasuna euskarari eman" zieten. Gauzak horrela, Euskal Konfederazioak publikoki babesa adierazi dio, ekintza horiek "bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere".
Gork...
Gehiago irakurri
Euskararen kontrako oldarraldi judiziala salatu eta langileen zein herritarren eskubideak aldarrikatu dituzte Bilboko foru-jauregian
2024-03-11
Joan den asteazkenean ehundik gora lagunek elkarretaratzea egin zuten Bilbon, Auzitegiek euskararen ezagutza eskatzea "diskriminatzailea" dela iritzita, Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze prozesuak baliogabetu dituztela salatzeko. Euskalgintzaren Kontseiluak, ELAk eta LABek deitutako elkarretaratzean, bertaratutakoek euskararen normalizazioa oztopatzen ari den oldarraldi judiziala salatu eta langileen eta herritarren eskubideak aldarrikatu zituz...
Gehiago irakurri
Pediatria-jardunaldiko komunikazioak aurkezteko epea zabalik dago
2024-03-04
Apirilaren 11n, XVI. Pediatria Topaketak egingo dira Iurretan, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta. Besteak beste, OEE Osasuna Euskalduntzeko Elkartea izango da laguntzailea.
Pediatria arloko intereseko ikerketak edo lanak euskaraz aurkeztu beharko dira, ondoko helbide elektronikoetako batera:
idoya.serranopejenaute@osakidetza.eus
oihane.garmendiazabaleta@osakidetza.eus
elene.lejarzegianakabe@osakidetza.eus
Bidaltzeko ep...
Gehiago irakurri
Euskararen aurkako azken sententziak salatzeko elkarretaratzea deitu dute martxoaren 6rako
2024-03-04
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 eta 6 zenbakiko epaitegiek Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze-prozesuak baliogabetu dituzte, euskararen ezagutza eskatzea "diskriminatzailea" dela iritzita. Zehazki, Aldundiaren 2022ko maiatzaren 17ko Akordioa (77 lanposturen egonkortze prozesua) eta 263/2022 Foru Dekretua (150 lanposturen promozioa eta 18 berriren deialdia) baliogabetu dituzte. Sententziak lanpostuen esleipena amaitzear zegoenean heldu dira...
Gehiago irakurri