Berriak
Ikergazte: izena emateko epea zabalik maiatzaren 28ra arte
2021-05-14
Bi aste daukagu IKERGAZTE kongresuan izena emateko. Ekainaren 9tik 11ra izango da Gasteizen, Berrian irakur daitekeenez.
guztira 163 artikulu zientifiko aurkeztu dituzte. «Inoiz baino artikulu gehiago jaso ditugu», nabarmendu du Latatuk. Partaidetza handia izan da, beraz. «Jendea poztu egin da kongresuarekin aurrera jarraitu dugulako». Horrelako harrera izateak «harritu» ere egin ditu. [...]
asmoa da kongresua ahalik eta diziplinartekoena izatea. «...
Gehiago irakurri
Frantziako hizkuntza gutxituen legea: argi izpi bat euskararentzat? Online hitzaldia
2021-05-07
Kontseiluaren webgunean irakurri genuenez, apirilaren 8an Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu zuen Frantziar Estatuko Asanbleak. UEUk orain horren inguruko hitzaldi interesgarria antolatu du datorren astearterako, maiatzak 11, online, 18:00etan.
Izen-emateak eta informazio guztia, hemen:
Lege honek hizkuntza gutxituen irakaskuntzari koadro sendoago bat emanen dio, baina legea promulgatzeko epea bukatzear zenean, haren kontrako helegitea ezarri dute 60tik gora diputatuk Frantziako Konst...
Gehiago irakurri
Euskaraz arduratzeko errektoreordetza bat eskatu dute NUPeko ikasleek
2021-05-04
Nafarroako Unibertsitate Publikoan Osasun-Zientzietako hainbat gradu eskaintzen dira: Erizaintza, Fisioterapia, Medikuntza eta Psikologia. Hala ere, egungo egoeran ez da posible horietako bat ere euskaraz osorik egitea, eta beste horrenbeste gertatzen da gainerako graduekin ere, Irakasle ikasketak kenduta.
Hori dela eta, hainbat ikaslek egoera salatu dute, esanez eskaintza horrek ez duela egoera soziolinguistikoa islatzen, Berrian irakurri dugunez.
Euskalerria irratiak elkarrizketa egin di...
Gehiago irakurri
Adi! Osasunaldia abian da: Osasun-zientzietako gradu-amaierako lanen 1. jardunaldia
2021-04-30
Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Odontologia, Psikologia edo Fisioterapian graduatuko bazara ikasturte honetan, edo iazkoan graduatu bazinen, adi!
OSAGAIZ aldizkariak beste pauso bat ematea erabaki du eta Osasun Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak. Baita Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala ere. Jardunaldia 2021eko ekainaren 7an eta 8an iza...
Gehiago irakurri
Fisioterapeuten deialdian euskara baloratu gabe Osasunbidean
2021-04-29
Berrian irakurri genuenez, martxoan zehar Osasunbidean egindako fisioterapeuta-lanpostuetarako deialdian euskara ez zen baloratu eremu mistoan eta ez-euskaldunean. Alemana, frantsesa eta ingelesa, ordea, bai.
Hala, deialdi honetan 24 lanpostuetatik lanpostu batean bakarrik baloratuko da euskara, bakarra baitago eremu euskaldunean.
Txibiteren Gobernua da, orain arte, bakarra alemana, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen eremu mistoan.
Nafarroako Kontseiluak ezarri zue...
Gehiago irakurri
Jabier Agirre Lasarte OEEkideak Merezimenduzko saria jaso du
2021-04-28
Jabier Agirre Lasarte OEEkideari CAF-Elhuyarren 2021eko Merezimenduzko Saria eman diote eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketa egin diote horretaz mintzatzeko. Zorionak, Jabier!
Jabier Agirre Lasarte sendagileak urte gehiago egin ditu hiztegigintzan bata zuria jantzita baino. UZEIn aritu da 34 urtez lanean eta hainbat hiztegi tekniko eta tematiko osatu ditu, gehienak medikuntzarekin loturikoak. Horrez gain, komunikabideekin ere harreman estua izan du eta maiz ikusi, entzun eta ira...
Gehiago irakurri
Pediatra euskalduna eskatu zuten berriro Aizarnazabal, Getaria, Zestoa eta Zumaiako Udalek
2021-04-26
Pediatra euskalduna bermatzeko eskatu zioten berriro martxo amaieran eta apirilean zehar Aizarnazabal, Getaria, Zestoa eta Zumaiako udalek Osakidetzari, UEMArekin batera:
Bi urte beteko dira laster Aizarnazabal, Getaria, Zestoa eta Zumaiako haurrek pediatra euskalduna ez dutenetik. Lanpostu horrek ezarria du bigarren hizkuntza eskakizuna, eta euskara jakiteko derrigortasuna du 2008ko ekainaren 1etik. Bilerak bilera eta eskaerak eskaera, ordea, Osakidetzak egoera konpontzen ez duela ikusita, ...
Gehiago irakurri
Euskararen erabilera erosoa: Adostasunak lantzen dokumentua aurrera doa
2021-04-22
Euskalgintzaren Kontseiluak sustatutako ekimena aurrera doa. Euskararen erabilera erosoa du helburu, eta, horretarako, hizkuntza politikak modu eraginkorrean nola molda daitezkeen zehazteko prozesu parte-hartzailea abiarazi zuen. Ekainaren 19an izango da lehen mugarria, eta gainerako eragileei gonbita egingo zaie berriro dokumentuarekin bat egin dezaten.
Berriki egin duten Ohiko Batzar Nagusian dokumentuaren lanketan aurrerapausuak egin dituztela jakin dugu: dokumentuaren azken bertsioa onar...
Gehiago irakurri
Osasun langileei zuzendutako ikastaro berria
2021-03-31
UEUk ikastaro berria jarri du martxan ekainean egiteko, Iruñean;
Adi! Osasun arloko ikasleei eta profesionalei zuzendutako ikastaroa dugu aurten:Indarkeria matxisten kasuen arretan eta esku-hartzean begirada feminista.
Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 3a
Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 21a
Informazio gehiagorako egin klik hemen, eta ikastaro berri guztiak begiratzeko, hemen.
Gehiago irakurri
Estatuan berme juridiko gehiago lortzeko urratsak
2021-03-17
Kontseiluko webgunean irakurri dugunez, joan den astean, martxoaren 9an, Madrilgo Diputatuen Kongresuan berezko hizkuntza gutxituen inguruko Legez Besteko Proposamena eztabaidatzeko elkartu ziren, 2020ko abenduan hainbat alderdik euskara, aragoiera, asturiera, galiziera eta katalanaren alde hasitako bideari jarraituz. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseilua tartean ibili da bultzada ematen.
Bilkuraren helburu nagusia hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa egokia eta justua bermatzeko neurriak ...
Gehiago irakurri
UEU deialdiak: IkerGazte eta liburuen sorkuntza sustatzea
2021-03-03
UEUk bi deialdi interesgarri ditu abian: IkerGazte 2021 eta euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzekoa.
IkerGazte2021: Kongresua tesia bukatzen ari diren ikertzaileei edo azken bost urteotan amaitu dutenei zuzenduta dago eta dagoeneko ireki da artikulu zientifikoak bidaltzeko 1. deialdia. Artikuluak bidaltzeko epea 2021eko martxoaren 12ra arte egongo da zabalik.
Nazioarteko Ikerketa Euskaraz Kongresuaren 4. edizioa egingo da Gasteizen 2021eko ekainaren 9tik 11ra. UEUk antolatz...
Gehiago irakurri
Donostialdea ESIko Jose Miguel Rekarte: "lantalde euskaldunen sorreran gehiago inbertitu behar da”
2021-03-01
Donostialdeko barne-buletinean irakurri dugunez, Jose Miguel Rekartek giza baliabideen alorreko azterlana egin du proiektu baterako. Bere ustez, ezinbestekoa da lantalde euskaldunak sortzeko baliabideak jartzea:
Azpimarratu nahi dut langileok baliabide gehiago behar ditugula. Egia da ohiturak aldatzeko lan egin behar dugula, profesionalok aktibatzeko saioak egin behar ditugula eta denok hori guztia barnera dezagun hausnartzeko prozesuak landu behar ditugula; baina horrekin batera tresna gehi...
Gehiago irakurri
Huntza sendabelar gisa
2021-02-22
Elinberrin irakurri dugunez, huntza landarearen fruituak toxikoak dira, baina hainbat modutara ere sendabelar gisa erabil daiteke:
"Fruituak toxikoak dira. Haien ingestioak gonbitoak, beherakoak eta kolikoak eragiten ditu. Nafarroan, landareak hainbat herri-erabilpen baditu; esaterako, hosto lehorrak egosita, kataplasma moduan, zauriak eta erredurak sendatzeko erabiltzen dira. Era berean, egosketaren ura erabiltzen da gaitz horiek tratatzeko; baita adatsari distira emateko eta kolorea ...
Gehiago irakurri
Osatuberriren azken albisteak
2021-02-11
Azken hamabostaldian albiste interesgarriak topatu izan ditugu Osatuberri aldizkarian. Zumarragako zentroak Bai Euskarari ziurtagiria lortu du euskarazko praktika onengatik, dietan kaloriak gutxitzeko zer aldaketa egin dezakegun azaltzeko argibideak eman dizkigute, generoa osasuna azaltzeko aldagaia dela ere azaldu dute Ana Santorcuato Bilbaok eta bere taldeak, eta, azkenik, Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Begoña Ibarrolak erresilientziari buruz hitz egin zigun elkarrizketa batean, egind...
Gehiago irakurri
Adostasunak lantzen
2021-02-10
Aurretik adierazi genizuen bezala, bihar kontseiluak mintegia antolatu du (2021/02/11). Ekimen berria jarri du martxan eta laguntza eskatu digu. Mezu honetan atxikitzen duguna ekimenaren inguruan gure iritzia eta ekarpenak eskatzen dizkigu. Eskertuko genizueke, beraz, azpian azaltzen den loturan izena eman eta mintegian parte hartuko bazenute.
Hau da adierazi digutena:
Mintegiari begira gogoratu otsailaren 11n izango dela online arratsaldeko 18:00etan eta OEEko nahi duenari irekia,...
Gehiago irakurri
Pello Iturria Sarasibarrek irabazi du COFNA saria
2021-02-04
Elinberrin irakurri ahal izan dugun moduan, Pello Iturria Sarasibar farmazialariak jaso du Nafarroako Farmazialarien Elkargoak antolatutako sariketa
"Gure laguntzaile den Pello Iturria Sarasibar-ek COFNA saria jaso du Komunitate-farmaziagintzan sortutako ekimen hoberenari. Aurkeztutako lana, ‘Hogeita bost urtez senadabelarren gaineko osasun heziketa egiten. Komunitateko farmazialari baten esperientzia’ izan da".
Gehiago irakurri
OEEberri eta Osatuberri guztiak gure webgunean
2021-02-01
Gogoratu osasungintzari eta euskarari loturiko albisteak gure webgunean hilabetero biltegiratzen ditugula OEEberri hilabetekarian. Modu finkoan eta hilabetez hilabete eguneratuta topatuko dituzue beti "Albisteak" atalean.
Harpidetu nahi izanez gero, hilean behin epostara iritsiko zaizkizue. Horretarako, OEEren bazkide edo kanpo-erabiltzaile egin zaitezke, hemen. Gero, edozein momentutan ken dezakezu harpidetza.
Webgunean bertan Osakidetzak hamabostero online argitaratzen duen Osa...
Gehiago irakurri
30. Osasun Biltzarra galdu bazenuen, bideoetan garrantzitsuena ikus dezakezu
2021-01-26
Urtero bezala, gure webgunean "Prebentzioa Auzolanean" azaroko Biltzarrararen eduki guztiak daude igota: testuak, Osagaiz aldizkarian argitaratuta, argazkiak eta Biltzar osoa gure Youtubeko kanalean.
Galdu bazenuen, orain duzu aukera laburpena ikusteko!
Gogoratu beste urte batzuetakoa ere ikusgai dagoela OEEgunean, eman begiratu bat!
Gehiago irakurri
Mintzanet
2021-01-21
Mintzanet euskaraz hitz egiteko doako atari bat da. Euskararen normalizazioan auzolanean laguntzeko beste modu bat da. Komunikazioa-Inkomunikazioa gure 2018ko Biltzarrean proeiktuaren berri eman ziguten, eta hortxe jarraitzen dute jo eta ke.
Horri dagokion informazioa topatuko duzue azpian; euskaldunok ikasi nahi dutenei lagundu ahal diegu eta jendea ezagutu, ikasten ari garenok aukera dugu praktikatzeko.
Euskara modu errazean praktikatu nahi duten hiztunentzat Mintzanet da online d...
Gehiago irakurri
Kontseiluaren azken albisteak
2021-01-18
Euskalgintzaren Kontseiluaren azken berriak topatuko dituzue azpian. Denak daude bilduta euren webgunean, eman begiratu bat!
Adostasun sozial eta politikoak eraikitzeko ordua
Donostiako Aquariumean egin da gaur goizean Kontseiluaren Urteko Irakurketa ekitaldia. Bertaratu diren hainbat erakunde, eragile eta bazkideren aurrean, 2020an euskalgintzak eta hizkuntza-politikek eman dutena izan du aztergai Euskalgintzaren Kontseiluak. (...) [Jarraitzen du]
Senatuak murgiltze-er...
Gehiago irakurri