Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Kontseiluaren azken albisteak

2021-01-18

Euskalgintzaren Kontseiluaren azken berriak topatuko dituzue azpian. Denak daude bilduta euren webgunean, eman begiratu bat! Adostasun sozial eta politikoak eraikitzeko ordua Donostiako Aquariumean egin da gaur goizean Kontseiluaren Urteko Irakurketa ekitaldia. Bertaratu diren hainbat erakunde, eragile eta bazkideren aurrean, 2020an euskalgintzak eta hizkuntza-politikek eman dutena izan du aztergai Euskalgintzaren Kontseiluak. (...) [Jarraitzen du]   Senatuak murgiltze-er...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberriren azken albisteak eta Itzulbideri kritika

2021-01-15

Osatuberriren abenduko albisteetan eduki interesgarriak topatu genituen. Horien artean izan dira Gabonetan diabetes gaixoentzako elikadura-aholkuak, Osakidetzako 13 langilek koronabirusaren aurka elkarlanean aritzeko Perun izandako egonaldia eta baita pandemia egoerako osasun-mentalaren azterketa bat ere. Albiste zehatz batek, Itzulbideri buruzkoak, kritikak ere jaso ditu. Aurretik aipatu bezala, itzulgailu automatikoa da itzulbide. Helburua historia klinikoaren elebitasuna bultzatzea dela ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren ale berria

2020-12-30

Lau urte betetzen dituen Osagaiz aldizkariak bere aurtengo bigarren ale arrunta argitaratu du: Osagaiz Ale honetan honako gaiak irakurri daitezke: Haurdunaldiari eta edoskitzaroari lotutako bular-patologiaren berrikuspena Terapia antidepresiboaren azken pausoak: oraina eta geroa Ariketa fisikoaren eragina kognizio-galera duten adindu instituzionalizatuen funtzio kognitiboan eta fisikoan: berrikuspen sistematikoa Iktusa jasan duten pazienteet...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Kirurjia orokorreko eskuliburua

2020-12-23

Hona Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratutako Kirurgia Orokorreko eskuliburuari buruzko informazioa.   KIRURGIA OROKORREKO ESKULIBURUA Ed.: Aitor de la Quintana - Aingeru Sarriugarte - Leire Agirre     ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

CAF-Elhuyar sorkuntza-bekak

2020-12-16

2021erako CAF-Elhuyar sarietarako bi sorkuntza-beka emango dituzte. Lanak 2021eko otsailaren 12ra bitartean aurkez daitezke, honako helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus  Informazio gehiagorako, sakatu hemen. Bi sorkuntza-beka Abiatu da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberri: azaroko albisteak

2020-12-09

Albiste interesgarriak egon dira azken hilabetean Osatuberrin. Lorea Larrañaga eta Mikel Baza Oeekide eta Familia Medikuei elkarrizketa egin diete euren ikerketa-proiektuari buruz: biologizismoaren gailentasuna, kontsulta emozionalak, formakuntza falta eta beste hainbat gai izan zuten hizpide. Inma Hernaezek, EHUko Aholab ikerketa taldeko ikertzaileak, Biocrucesekin elkarlanean, proiektu interesgarria antolatu dute, ahotsa galduko dutenek euren ahots sintetiko pertsonalizatua erabil...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskaraldia: Araba ESIko bizipenak

2020-12-01

EITBko bideo batean bildu dizkigute Araba ESIn Euskaraldia dela eta bizitakoak. 130 langiletik gorak eman du izena bertan. Eta zuek? Zer bizipen izan duzue azken bi asteotan? Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin duzue? https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/7665773/bideoa-arabako-esian-130-langiletik-eman-dute-izena-euskaraldian/  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskaraldiaren harira bihar "Emakumeak eta osasuna" ekitaldia eta bertsolariak, parte hartu!

2020-11-30

Euskaraldiaren harira bihar 16:00etan "Emakumeak eta osasuna" ekitaldia antolatu dute Donostiako Medikuntza eta Erizaintza fakultatean. ONLINE ere parte hartu daiteke, animatu!!! Fakultatean egoteko izena eman behar da: https://labur.eus/erizaintza-izena Fakultate kanpotik online ikusteko helbidea: https://labur.eus/erizaintza-euskaraldia      Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Zabalik da EHUren "Hizkuntzen kudeaketa osasun-arretan: euskara komunikazio klinikoan" aditu-tituluan izena emateko epea

2020-11-27

Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan (EHUren Aditu Titulua) graduondokoaren izen ematea irekita dago. Animatu! Noiz: urtarriletik maiatzera, hilean behin, ostiraletan Non: ONLINE Ordutegia: 16:00-20:00 Matrikula-epearen bukaera: 2020ko abenduaren 4a Info osoa eta izen-emateak: hemen.   Helburuak Graduondoko honen helburua, hauxe litzateke: osasun arloko profesionalak, ebidentzian oinarrituriko gaitasunak erdietsiz, osasun-arr...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Gaur Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan graduondokoaren aurkezpena online

2020-11-20

Gaur gurean, osasun-arretan, hizkuntzak nola kudeatu irakasteko graduondokoaren bigarren edizioa aurkeztuko digute publikoki, 16:00etatik aurrera online.     EHUk eta UEUk elkarlanean antolatutako "Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan" graduondoko lanen aurkezpen saioa (azaroak 20)   Lekua: Saioa birtuala izango da ondorengo estekan: https://eu.bbcollab.com/guest/96b89bd99d6f4abb99a060b0dd5a1c68 Saioa publikoa izango da eta guztiok pa...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren 30. Osasun Biltzarra: "Prebentzioa auzolanean"

2020-11-17

OEEren 30. Osasun Biltzar honetan "Prebentzioa auzolanean" izenpeburupean egin diren online saioetan ekarpen interesgarriak entzuteko aukera egon da. Harrera ekitaldian Gotzone Sagardui osasun sailburuak, Jon Zarate EHUko Euskararen Errektoreordeak, Xabier Arauzo Aldundiko Euskara Saileko zuzendariak eta OEEko burua den Karlos Ibargurenek azpimarratu zuten erakunde bakoitzak erronka asko dituela. Horiek gainditzeko, ezinbeestekoa da elkarlana sustatzea osasunaren eta euskararen alo...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskaraldiaren abestia eta bestelako bideoak

2020-11-16

Euskaraldiak badu abestia, ikusi duzu? Aurten gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan euskaraz aritzeko hautua egingo dugu, banaka ahobizi edo belarriprest moduan, eta taldeka, ariguneetan. Eman duzu izena? Hementxe duzu aukera. Eta, entitate handi bateko langilea bazara, gogoratu agian eurek zabaldutako URL lotura bidez eman beharko duzula izena, galdetu zalantza baduzu! Begira zenbat bideotxo jarri duten eskuragarri denontzat: Euskaraldiko bideoak.   Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Biltzarraren gidaliburua

2020-11-13

Azpian gaurko eta biharko Osasun Biltzarrean erabiliko dugun PDF gidaliburua.   LOTURA HEMEN: http://www.oeegunea.eus/includes/elFinder/files/30.OEEren_Osasun-Biltzarra.pdf 

Iruzkinak(0)

Prebentzioa eta Auzolana hizpide OEEren ONLINE Osasun-Biltzarrean

2020-11-12

Dena prest dago bihar OEEren 30. Osasun Biltzarra online egiteko: osasunaren prebentzioan aktore guztion elkarlanak duen garrantziaz arituko gara bihar eta etzi, azaroak 13 eta 14an. Aurten lehen aldiz online egingo da. Pandemia-garai hauek argi eta garbi erakutsi dute auzolanaren ezinbestekotasuna. Auzolana gaixoak eta pertsona zaurgarriak zaintzeko, auzolana gaztetxoenak hezteko baina auzolana ere osasun-profesionalok elkar babestu eta zaintzeko. Horri ekiteko bi mahai-inguru, solasaldi ba...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren Osasun Biltzarra azkenean streaming bidez

2020-11-05

Datorren ostiral eta larunbatean, azaroak 13-14, izango da aurtengo Osasun Biltzarra, azkenean online modalitatean, egoerak hala behartuta. Gogoratu aurtengo gaia Prebentzioa auzolanean dela. Osasungintzan nahiz beste arlo batzuetan prebentzioak zer esan nahi duen hobeto ulertzeko elkartuko gara, izan ere, elkarlana ezinbestekoa da. Guztion artean gai hori ardatz hartuta egoera anitzak ezagutuko ditugu, auzolana osasungintzara ekartzeko, bai teorian, bai praktikan. Programako alda...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Goyheneche ergoterapeutaren ikerketa-lana saritua Belgikan: pazientea ama-hizkuntzan artatzeak dakartzan onurak

2020-11-04

Argian irakurri genuenez, Belgikan saritua izan da pazienteak ama-hizkuntzan artatzeak dakartzan onurak frogatzen dituen ikerketa bat, Maritxu Goyheneche ergoterapeutak eginikoa: "Aitzindaria zela erraten zuten, berdin zitzaien euskarari buruz egin izana. Haiek erraten dute ama hizkuntzak bultzatu behar direla, gure arta egokitu behar dugula ama hizkuntzara. Haiek badituzte hiru hizkuntza ofizial, eta ohartzen dira flandriar bati frantsesez eginez ez dela ongi pasako, arta egokitu beha...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskaraldia: ehundaka arigune jada, eta zuk, eman duzu izena?

2020-10-30

Dakizuenez, aurtengo Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte luzatuko da, eta aurten berritasun bat dauka: ariguneak, euskaraz lasai aritzeko guneak. Ehundaka arigunek eman dute izena jada, eta Euskal Herriko txoko guztietan zehar barreiatuta topatuko ditugu ariketak iraun bitartean: elkarteak, taldeak, erakundeak, enpresak... Euskaraz aritzeko lekua bermatuta izango dugu; eta, aurrekoan baino askoz indartsuago, entitateen parte-hartze aktiboa eta babesa igarriko ditugu, mota et...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberrin albiste berriak

2020-10-29

Albiste berriak daude Osatuberri aldizkarian, urriko bigarren hamabostaldiari dagozkionak. Besteak beste, Gasteizko Erizaintza Eskolak bizi izandakoak kontatu ditu Encarnacion Betolaza Lopez de Gamiz zentroko zuzendariak, eta, halaber, ekainaren 10ean abiatutako Betirako zerbitzuari buruz hitz egin digute Maite Zabala eta Blanca Angulok, Zerbitzuko psikologoak eta kooperatibako zuzendaritzako kideak. «Egun batetik bestera». Halaxe egokitu behar izan zen Gasteizko Erizaintzako Uni...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Ikerketa behar da, ebidentzia", Osasuna eta Hizkuntza bidegurutzean ikastaroko ondorio nagusietako bat

2020-10-27

Berrian irakurri dugunez, "Osasuna eta hizkuntza bidegurutzean" ikastaroak eman zuen zeresana. Horrez gain, irakurri ahal dugunez, ikastaroan Medikuntzako gradu ikasketak euskalduntzeko ikasle mugimenduaren ekarpenari aitorpena egin zitzaion: "gure sua izan dira ikasle horiek: pausoak emateko exijitu digute". «Osasungintza ebidentzian oinarritutakoa da, pertsonetan ardaztua eta egoera administratibora eta ingurunera egokitua; hiru baldintza horiek ez dira normalean ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

30. urteurrena dela eta, bidaliko dizkiguzu argazkiak?

2020-10-23

OEEk aurten 30 urte bete ditu, eta Osasun Biltzarrean ospatu egin nahi dugu. Horretarako, azken urteotako ibilbidea islada dezakeen edozein argazki bidaliko diguzu? Guk gero amaiera-ekitaldian proiektatu egingo ditugu. Bidali zure argazkiak oee@oeegunea.eus helbidera. Edozein zalantza baduzu, deitu Idazkaritzara: 944 00 11 33.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 10 11 12 13 14 >>  Amaiera

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan