Berriak
Hizkuntzalaritza Klinikoko 1. jardunaldia
2020-07-27
Aurten, IKERrek eta UEUk Hizkuntzalaritza Klinikoko 1. jardunaldia antolatu dute. Irailaren 4an iraganen da, Baionan.
Izen emateak irekiak dira. Parte hartzeko eta xehetasun gehiagorentzat: Hizkuntzalaritza Klinikoa
Helburuak:
- Hizkuntza patologien euskarazko manifestaldietaz dakiguna partekatzea.
- Euskaldunengan hizkuntza aztertzeko tresnak zeintzuk diren aurkeztea.
- Bidean dauden ikerketa proiektuen berri ematea.
- Eus...
Gehiago irakurri
EHU eta UEUren euskarazko prestakuntza-eskaintza
2020-07-23
Urtero bezala euskara arloko prestakuntza-eskaintza jarri dure eskuragarri EHUk eta UEUk elkarlanean. Euskarazko berezko tituluak zerrendatuta daude albsitearen azpiko PDFan.
Nabarmentzekoa da oraindik ere gaztelerazko espezializazioa dela nagusi, ikus, adibidez, "Bizi kalitatea eta Osasuna" arloko tituluetan zenbat eskaintzen diren gaztelera hutsean: 12tik 11. Euskaraz eskaintzen den bakar hori bereziki garrantzitsua da, arretan hizkuntzak duen garrantzi zentrala lantzen duelako, ...
Gehiago irakurri
Euskaraldiko ariguneak sortzen zabiltza jada?
2020-07-17
Aurtengo Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, bi aste osoz. Norbanako gisa lehen edizioan bezala parte hartu ahal izango da, eta bi aste horietan euskaraz egiteko ahobizi edo belarriprest rolen artean aukeratu ahal izango da. Izena emateko epea irailean zabalduko da.
Baina, aurten, berritasun bat dago, enteratu zara? Talde gisa parte hartzeko aukera egongo da. Animatuko zara zure osasun-zentroan arigunea sortzera? Irailaren 27an ariguneetan izena emateko epea amaituko...
Gehiago irakurri
Paziente elebidunak euren hizkuntzan artatzea eraginkorragoa da, ikerketa baten arabera
2020-06-30
Leire Erkorekak, Naiara Ozamiz-Etxebarriak, Onintze Ruizek eta Javier Ballesterosek International Journal of Environmental Research and Public Health inpaktu handiko aldizkarian paziente elebidunak ama hizkuntzan artatzearen garrantziaz idatzi dute.
Hemen artikulu osoa (ingelesez).
Arreta psikiatrikoan paziente elebidunengan ama-hizkuntzak duen garrantzia ikertu nahi izan dute, meta analisi eta berrikuspen sistematikoa eskainiz. Emaitzek iradokitzen dute diagnostiko hobea eta zehatzagoa em...
Gehiago irakurri
Osagaiz Osasun Zientzien Aldizkariaren ale berria kalean da
2020-06-26
OSAGAIZ osasun-zientzien aldizkariak zenbaki berria argitaratu du, hementxe duzu ikusgai.
Ale honen editoriala Felipe Aizpuru Barandiaran zenari eskainia da, egindako ekarpen garrantzitsuenen omenez. Artikuluen artean ere eduki mamitsuak:
Zitoeskeletoaren konplexutasuna espermiogenesian
Immunoterapian aurrerapenak melanoma metastasikoaren aurka
Online farmazia-arreta onkologiaren arloan: eredu pilotu berriak garatzen
Parkinson gaixotasunar...
Gehiago irakurri
Osasungintzaren geroa ere, geuretik: euskaratik
2020-06-24
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen lehendakari Karlos Ibargurenek "Geroa, zergatik euskaratik?" galderari erantzun dio berriki, Kontseiluaren proiektuarekin bat eginez.
"Hala saldu diguten arren, ez da osasun-krisi batek ezinbestean sortutako egoera bat. Plangintza faltak, borondate politiko faltak eragindako egoera da hau. Irakurketa autokritikoagoa ere egin dezakegu: asma dezagun geroa geuretik, gehiago eska dezagun euskeraz [Jarraitzen du...]".
Kontseiluak, bere ...
Gehiago irakurri
"Osasuna eta hizkuntza: bidegurutzean" ikastaroa
2020-06-19
"Osasuna eta hizkuntza: bidegurutzean" ikastarora joateko aukera izango dugu urriaren 22 eta 23an, Bilboko Bizkaia aretoan. Guztiz beharrezkoa da gure ingurune elebidunean hizkuntza era egokian kudeatzen dakiten profesionalek egitea lan osasun-sisteman, eta hori lortzeko ezinbestekoa dugu horrelako trebakuntzak jasotzeko aukera izatea.
Helburuak:
-Osasun-jarduera bere testuinguruan kokatzea, gaur egun ardatz dituen paradigmak aztertuz
-Osasun-arreta euskaraz bermatzeak eskatzen ...
Gehiago irakurri
OEEren Osasun Biltzarra azaroan izango da
2020-06-15
Aurtengo maiatzaren 8-9rako aurreikusita zegoen Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen 30. Osasun Biltzarra aurtengo, hau da, 2020ko azaroaren 13-14an egingo da. Dataz gain lekua ere aldatu da eta EHUk Abandoibarran duen egoitzan egingo da (Bizkaia Aretoa).
Era berean, posterrak aurkezteko epea luzatu egin dugu, irailaren 10era arte. Ahozko komunikazioak, ordea, itxita daude.
Gogoratu, aurtengo gaia Prebentzioa auzolanean da.
Egitaraua
Poster...
Gehiago irakurri
Irakasle elkartuen deialdia EHUn
2020-06-11
Irakasle elkartuen deialdia argitaratu du EHUk. Erizaintza nahiz Medikuntza lanpostuak eskatzen dira, baita euskara ere.
Lanpostuen eskaintza xehea, hemen.
Informazio osoa (deialdia, dokumentuen aurkezpena...), hemen.
Ekainaren 26ra arte dago epea zabalik.
Gehiago irakurri
Euskaltermeko hiztegiak
2020-06-04
Euskaltermeko hiztegi berriak jarri dira eskuragarri azken hilabeteotan, UZEIren ekarpenei eta hainbat adituren berrikuspenari esker. Euskalterm hiztegian txertatuta daude, eta Terminologia Batzordeak onartuak.
Hiztegi guztiak PDF formatuan eskuragarri, hemen, Terminologia Batzordeak onartutako hiztegiak atalean.
Osasun-arloan, adibidez, traumatologia hiztegia dugu, baita HIESari buruzkoa ere.
Hauek dira azkenaldian argitaratutako hiztegiak:
Argazkiaren iturria: Andoaingo liburutegi...
Gehiago irakurri
Euskararen aldeko bi albistetxo on
2020-06-02
Nahiz eta oso txikiak izan, eta askoz gehiago behar duen euskarak osasun-alorrean, hiru albiste on izan ditugu azken egunotan euskarari dagokionez. Hizkuntza eskubideen urraketak ikusarazteak dauzkan fruituak direla esan dezakegu.
Lehena, Gurutzetako ospitalean zeuden erdara hutsezko kartel batzuk euskaraz ere jarri dituztela jakin dugu.
Bigarrena, datorren ikasturtean Erizaintzako graduko lehenengo sehilekoa euskaraz egiteko eskaintza zabalduko du NUPek.
Jarrai dezagun euskararen...
Gehiago irakurri
EHUn euskaraz irakasteko agiria lortzeko frogen deialdia
2020-05-28
EHUn euskaraz irakasteko gaitasun-agiria lortzeko frogak ekainaren 29an (idatzia) eta uztailaren 3an (ahozkoa) egingo dira.
Izena emateko epea: maiatzaren 20tik ekainaren 5era.
Informazio guztia lotura honetan klik eginez eskuratzen da: https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/euskara-probak
Eskatutako dokumentazioa helbide honetara bidali behar da: maite.atxikallende@ehu.eus.
Gehiago irakurri
Hizkuntza Eskubideen egoera 2019
2020-05-25
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, urtero bezala, Txostena argitaratu du, 2019. urtean zehar jaso dituen datu guztiak bilduta eta azalduta. Hauek dira osasun-arloko ondorio nagusiak:
> Profesionalen euskalduntzearen beharra
> Zerbitzu zuzenentatik kanpo, urraketek gora
> Profesionalen hizkuntza profilen joera negatiboa
Oso txosten interesgarria da hizkuntza eskubideen egoera nolakoa den ezagutzeko, informazio osoa eta zehatza biltzen baitu lau ataletan: datu orokorrak, xehetas...
Gehiago irakurri
Euskararen lekua
2020-05-22
Alarma-egoerako azken bi hilabeteetan argi asko geratzen ari da euskarari zer leku uzten zaion osasungintzan.
Eragile asko ikusarazten saiatu garen moduan, administrazioek barra-barra bidali dituzte berebiziko garrantzia izan duten dokumentuak eta jakinarazpenak gaztelera hutsean. Gehien behar izan denean, euskara guztiz alboratuta agertu da. Eta jarraitzen du.
Inoren intentzioa ez da hizkuntza-eskubideak urratzea, baina urratzen dira. Beste oinarrizko eskubide bat balitz zein izango li...
Gehiago irakurri
Baraualdia hasi du gaur Aitor Montes medikuak
2020-05-15
Argian irakurri ahal izan dugunez, Aitor Montes mediku eta OEEkideak baraualdia hasi du gaur, bizi dugun alarma-egoeran euskara are azpiratuago ari direlako uzten administrazioak, horrek dakartzan hizkuntza eskubideen urraketekin.
"Zera eskatu zaie agintariei, mesedez, otoi, arren, berandu izan baino lehen: eska diezaietela osasun-langileei, zerbitzu-buruei, zuzendariei, ahal den heinean euskaldunei zerbitzuak euskaraz eskain diezaizkietela. Hori baino ez. Gaixorik eta bakarrik daudenak...
Gehiago irakurri
UEMA: euskara zero fasetik atera beharra dago, egoera oso larria da
2020-05-12
Hauxe da UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bere atzoko adierazpenean deskribatutako egoera: "Gazteleraz sortzen dute, eta gero euskarara itzuli, itzultzen dutenean. Kontseilarien eta osasun arduradunen agerraldiak ere gaztelera hutsean ikustera ohitu gaituzte. Eta dena da horrela. Egoera benetan larria da”.
Hainbat ekimen eredugarri egon da egoera larri honetan euskaraz naturaltasunez aritzeko, baina presazko izaeraren aitzakiapean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gob...
Gehiago irakurri
Testigantza: Osasun elkarrizketak Angel Bidaurrazaga eta Jose Maria Uribarrirekin
2020-05-08
Mungia Zaindu Youtubeko kanalean Angel Bidaurrazaga OEEkidea "Pandemiaren eragina gizartean" bideo-sorta aurkezten ibili da, eta oraingoan "Osasun elkarrizketak" izenekoa topatuko duzue. Jose Mari Uribarri, Lezamako osasun zentroko Lehen Arretako sendagilearekin elkarrizketan aritu da Bidaurrazaga, eta testigantza benetan interesgarriak eskaini dizkigute.
Nola bizi izan ziren hasierako egunak, protokolo aldaketak, froga eta material faltak, kutsatzeko arriskua, urdu...
Gehiago irakurri
Osatuberri
2020-05-07
Aprilean zehar argitaratu diren Osatuberri albiste guztiak hementxe eskuragarri. Maitena Monroy fisioterapeutari egindako elkarrizketa bertan irakurri ahalko duzue, adibidez.
"Lagundu al dizu autodefentsa tailerrak emateko fisioterapeuta izateak?
Bai, zalantza barik. Antonio Damasio neurozientzialariak dio gorputzaren bitartez adierazten dugula dena, orduan honen gaineko ezagutza izateak laguntzen du. Gainera, asko lantzen dugu “genero ezinegona”, hau da, zelan ikus daitezk...
Gehiago irakurri
Felix Zubia OEEkideari elkarrizketa Garan
2020-04-29
Hilabete hasieran Felix Zubia OEEkideak pandemia egoerako bere esperientzia azaldu zien Naizeko kazetariei. Hausnarketa eta etorkizunera begirako galdera ezin interesgarriagoak eskaini zizkigun.
Orokorrean osasun langile guztiak momentu arraro samar batean gaudela uste dut. Orain dela hamabost bat egun geldiezina zen pazienteen iritsiera, etengabean kasuak eta kasuak zetozen, bai larrialdietara, bai ospitaleratzeko geletara eta bai zainketa intentsiboetara. Hori gelditu zaigu eta orain lehen...
Gehiago irakurri
Itxialdian ere euskaraz
2020-04-23
Itxialdian zehar euskaraz aritzeko eta irakurtzeko hainbat proposamenen berri izan dugu egunotan, esate baterako, Etxealditik Euskaraldira eta Berriak bere webgunean euskal kultura sustatzeko egin dituen hainbat ekimen.
Euskaraldiko kideek egin diguten gonbidapenean itxialdian daudenek hizkuntz-ohiturei begiratu bat emateko esan digute, taula erraz baten bidez.
Berriaren ekimenen artean ditugu, adibidez, liburu dendekin elkarlanean egiten ari diren "Irakurri Euskara Itxialdian ere&quo...
Gehiago irakurri