Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Paliatibista izan pandemiaren garaian

2020-03-30

Iñaki Peña Bandrés OEEkideak argitaratutako idatzia zainketa aringarrien leku eta garrantziari buruz, pandemiaren testuinguruan. Egun hauetan artikulu interesgarri bat irakurri dut zainketa aringarrien rolari buruzkoa krisialdi global honetan: “Start thinking about palliative care in time of a pandemic”. Ez dira gutxi osasungile artean, koronabirusaren aurreko munduan, arlo paliatibista ondo ulertu ez eta bigarren mailako esparrutzat jotzen dutenak. Une ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Atsotitzak eguneratzen

2020-03-27

Egun nahasiotan atsotiz eguneratuak ibili dira bolo-bolo sare sozialetan. Ea umore apur bat jartzen diogun kontuari, euskara lagun. Hementxe duzue zerrenda, bota gehiago bururatuz gero, eta zabaldu! Atsotitzak eguneratzen: - Txapela buruan ta maskarila onduan. - Urrutiko intxaurrak 14, leihotik ezin harrapau. -  Etxean otso, kalean... Kale! - Birus urte, krisi urte. - Aze parea doministikua ta kalenturea. - Xoxoak beleari esku beltz. - Negua bero, birusa gero. - Aurrian ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Martxoaren 17an OEEk 30 urte bete ditu

2020-03-20

Hiru hamarkada joan dira, 1990eko martxoaren 17an, eguerdiko 12etan, 20 lagun elkartu zirenetik osasun-alorrean euskara bultzatuko zuen elkarte bat sortzeko: OEE. Egun hartan egon ziren batzuk gaur egun ere kemen osoz jarraitzen dute parte hartzen eta laguntzen: biltzarren antolaketan, Osagaizen eta abarretan. Urteurren oso berezia izan da, koroabirusa dela eta dena hankaz gora jarri zaigulako. Baina hiru hamarkada hauetan lan eskerga egin da: 29 osasun-biltzar, bertso-saio klinikoak, eusk...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Gripeari aurre egiteko gomendioak.... 1918an

2020-03-14

1918ko Osalari Bazkunak (Medikuen Elkargoak) gomendio hauek zabaldu zituen Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren bidez: a) PDF: Gripeari_aurre_egiteko_gomendioak_1918an.pdf (Behean jatorrizko testua idatzita) Gripe hori gogorra izan zen. Hona hemen Wikipedian Euskal Herriko datuak: Euskal Herrian espainiar gripeak hiru agerraldi izan zituen:[18] Lehenbiziko agerraldiak ez zuen eragin handirik izan. Espainiatik heldu zen, eta Bilbo inguruan izan zuen eragina. Iruñean 15 lagun hil z...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bertan behera geratu da: Osasuna Ezkerretik mahai-ingurua

2020-03-12

Azken albistea, martxoaren 12ko EHUren aginduz bertan behera geratu behar izan da. Ez dago hitzaldia.     UEUk Osasuna Ezkerretik mahai-ingurua antolatu du EHUren laguntzarekin batera. Ziklo bat izango da, eta martxoan beste bi topagune ere izango dira, hilaren 12an Osasun hezkuntzari buruz arituko dira, eta 26an genetika eta etikari buruz. Noiz: martxoaren 5ean. Non: Bilboko EHUren esperientzia geletako egoitzan (Banco de España kalea, 2).   Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Laguntzak euskara B2 mailara arte ikasteko

2020-03-09

Euskaltegietan dagoen ikasleen % 70 gutxi gorabehera B2 mailan edo baxuagoan dago. Otsaila erdian aditzera eman zenez, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, zenbait udalekin batera, dirulaguntza berriak emango dituzte B2 mailara arte. Neurri horrek ez du ikasteko aukera guztiz bermatzen, matrikula oraindik ere aldez aurretik ordaindu behar delako, (gero dirua itzultzen da), baina aurrerapausu handia dela esan genezake. Diru itzultzea lortzeko bi baldintza nagusi bete beharko dira: alde batetik, ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Loraldia bueltan da

2020-03-05

Aurten ere LORALDIA izango dugu, seigarren aldiz! Artea, Bertsolaritza, Dantza, Gastronomia, Hitzaldiak, Literatura, Musika, Antzerkia, Zinema… denetarik topatuko dugu Bilbon ospatzen den kultur jaialdi honetan, 12 leku desberdinetan. Aurtengo ekitaldia martxoaren 10ean hasi eta 29an bukatuko da. 29 proposamen artistiko eta kultural anitz izango dira. Horrez gain, edizio honen goiburua “Hamaika desira” izango da. Aurkezpenean adierazi bezala, aurten jaialdiak euskal...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Koronabirusa dela eta 6 lanpostu Osakidetzan

2020-03-02

Covid-19a (Koronabirusa) dela eta Osakidetzak neurri batzuk hartu ditu, horien artean lan-poltsa eskaintza. Osakidetzak 6 hilabeteko 6 lanpostu eskainiko ditu Medikuntzan lizentziatuentzat. Gainera, ez da espezializaziorik behar eta kontratua luza daiteke. Eskaintza interesgarria izan daiteke batez ere MIRean posturik atera ez dutenentzat. Adi lan-poltsei! Lotura:  http://www.ivap.euskadi.eus [Atala: Enplegu Publikoa, Lan-poltsak eratzeko hautaketa-prozesuak]   Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberri: otsaileko bigarrena eta agenda

2020-02-24

Otsaileko Osatuberriren webgunean bi albiste berri daude, bata bestea bezain interesgarria. Lehena Asier Etxenike Ugarte soziologoak erizaintzaren garrantziaz egindako hitzaldia da. Horretan gizarteak erizainei buruz duen irutegi sozialari buruzko gogoeta egiten du. Bigarrena berri on bat da. Barakaldoko San Eloy Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzuak SEMI zigilua jaso du pazienteei egindako arreta dela eta.   Gainera, ez ahaztu Agenda atala kontsultatzeaz otsaileko ekitaldien berri...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

NUPen Euskaraz ikasi ahal izateko aldarria

2020-02-20

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek argi dute: gradu osoak euskaraz ikasi ahal izatea bermatu behar da, eta ez ikasgai gutxi batzuk. Horregatik, aste honetan zehar NUPeko Osasun Fakultateko Euskara Taldea sinadurak biltzen dabil 13:30-16:30 ordutegian. Era berean, Unibertsitate osoko Euskara Taldeak manifestaziora deitu ditu ikasleak apirilaren 2rako. Hementxe Euskalerria Irratian bi laguni egindako elkarrizketa. Diotenez, "33 urteren ondoren euskarak jarraitzen du hirugarren ma...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskal abestiak 24 orduz irratian

2020-02-17

Berria egunkarian, Urtzi Urkizuk interesgarri gerta dakigukeen eta euskal kultura bultzatu nahi duen irratiari buruz dihardu. Jada martxan dagoen irrati saio bati buruz ari da. EITBk aditzera eman duenez EITB Euskal Kantak irrati sintonia sortu dute. Hogeita lau orduz euskal musika jarriko duen irrati sintonia berria da eta askotariko estiloak tartekatuko dira. Momentuz webgunean bakarrik entzun daiteke eta ez du FM sintoniarik izango. Haien hitzetan "euskal musikaren entziklopedia moduko...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberrin bi albiste berri

2020-02-13

Bi argitalpen berri daude Osatuberriren webgunean. Bata txandaka lan egiten duten pertsonen nutrizioari buruzkoa da, eta bestea argazkilaritzan aritua den Osakidetzako langile bati egindako elkarrizketa.   Aipagarria da webgunean otsailean egingo diren ekitaldi asko biltzen dituztela Agenda atalean: hitzaldiak, kontzertuak, jardunaldiak, antzerkiak...   Eman begiratu bat!     ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Berdintasuna eta Osasuna jardunaldia

2020-02-10

Emakumeen nazioarteko eguna gertu dagoela, Osakidetzako hainbat erakundek genero ikuspegia eta osasuna lantzen dituen jardunaldi bat antolatu dute: Berdintasuna eta Osasuna jardunaldia.  Izen-ematea otsailaren 18an amaituko da eta jardunaldia antolatu duten 6 zerbitzu-erakundeetako langileei bideratuta dago. Hau da, Donostialdeko, Bidasoako, Tolosaldeko, Goierri-Urola Garaiko, Debagoieneko eta Debabarrenako ESIetako, eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko langileei. Non: Don...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Felipe Aizpuru OEEkidea zendu da

2020-02-07

Felipe Aizpuru Barandiaran OEEkide estimatua atzo hil zen, otsailak 6. Eskerrik asko euskararen eta osasungintzaren alde eman duzun guztiagatik, lagun!     

Iruzkinak(0)

Kokainaren gorakada

2020-02-03

Badirudi drogen kontsumoak goraka egin duela azken urteotan. Ikertzaile talde batek Europako 37 herrialdeetako urak ikuskatu ditu. Bertan, kokainaren arrastoa handia dela ziurtatu dute. Askotariko drogak ikusi dira, baina kokaina izan da drogen artean ugariena. Informazio gehiago, Aizu! Aldizkariko artikulu honetan. Bertan, datu zehatzagoak agertzen dira, hala nola zeintzuk diren droga gehien kontsumitzen diren herrialdeak eta zein droga kontsumitzen den. Euskal Herritik hurbilen Bartzelonan...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren urteko irakurketa

2020-01-31

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2019 urteko irakurketa argitaratu zuen joan den urte bukaeran. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua euskararen normalizazioan diharduen erakundeen bilgunea da. Euskararen lurralde osoan dihardu lanean bertako erakunde, instituzio, eragile eta agenteen arteko elkarlana eta inplikazioa bultzatuz. Lan mardula bezain interesgarria da, interesa eduki dezakeen inorentzat pdf moduan atxikita topatuko duzue. Euskara arloan egiteke ditugunen erradiogr...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

DSM5 euskaraz eta Psikiatriaren egoera

2020-01-27

Rutgerseko Unibertsitateak eta EHUk elkarlanerako zenbait hitzarmen sinatu ondoren kontaktuan ari dira. Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkarian argitaratutako elkarrizketa honetan, Javier Escobar ikertzailea psikiatriari buruz aritu zen, eta, era berean, DSM5 gidaliburua euskaratzeko proiektuari  buruz galdetu zioten. Izan ere, ikertzaile kolonbiar entzutetsu honek DSM5 gidaliburuaren euskarazko itzulpenean parte hartu du. Liburu hori da osasun-mentalaren sintomak detektatzeko nazioa...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Urtarrileko Osatuberri

2020-01-24

Urtarrileko Osatuberri argitaratu da. Hementxe dituzue ikusgai Osakidetzako zenbait osasun-alorreko albiste euskaraz.   Mar Mendibe Bilbao, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIko neurologoari egindako elkarrizketa dago, esklerosi anizkoitzaren prebalentzia eta intzidentziari buruzkoa; Gorlizko ospitaleari buruzko erreportaia; euskara eta osasuna uztartzeko proiektuei buruzko artikulua; eta, azkenik, eskizofrenia dute...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Egunean Behin otsailaren 3an itzuliko da

2020-01-13

Azken aldian, Egunean behin jokoa ohikoa bilakatu da euskaldun askoren artean. Argia aldizkarian Sustatuk argitaratu duen albiste honetan, Egunean Behin jokoari buruzko hainbat datu interesgarri topatuko dugu. Besteak beste, azpimarratzen da 2019ko udaberrian poliki-poliki hasten hasi zen jokoa dela eta lauzpabost hilabetetan ikaragarri handitu zela. Udan 10.000 lagunek osatzen zuten Egunean Behin familia eta abenduan jada 60.000 jokalaritik gora izan dira. Bi hilabeteko deskantsua egiten...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ahozko komunikazioak eta posterrak bidaltzeko epea otsailaren 2ra arte luzatuta

2020-01-10

Epea luzatu dugu! Otsailaren 2ra arteko epea dugu orain OEEren 30. urteurreneko Osasun Biltzarrean geure ekarpen zientifikoa ere egiteko. Animatu!!! Hain zuzen ere, oraingo honetan prebentzioaz arituko gara batez ere, gurean hain berezkoa izan den eta den auzolanaren ikuspegitik. Denok elkarrekin nola eraiki, nola egin ekarpentxoak inurrien modura helburuak lortzeko asmoz. Zer da, bada, komunitate zientifikoa, ezpada auzolan erraldoi eta nazioartekoa? Hala ere, prebentzioarekin zuzeneko lotu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 12 13 14 15 16 >>  Amaiera

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan