Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Eutanasia eta zainketa aringarriak bizitzaren amaieran

2019-09-02

Berriako "Argia ahitzen denerako" atzoko elkarrizketa interesgarri suerta dakioke osasun-arloko edozein langileri, zainketa aringarriez eta eutanasiaz baitira Alberto Melendez eta Txema Lorente. Bizitzaren amaieran dauden aukerez, medikuen rolaz, zaintzaileen bizipenez, eutanasiaren eta zainketa aringarrien arteko ustezko dikotomiaz... Hain zuzen ere, Melendez zainketa aringarrietan Osakidetzan dabilen medikua da, eta Lorente Alzheimerrak jota zegoen emaztea zaintzen ibilitakoa da ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Aintzat taldea: Euskalgintza zaharra alboratzeko unea da

2019-08-01

Aintzat Osasungintza Euskalduntzeko mugimenduko kide Adrian Zelaiak artikulu bat sinatu berri du Berrian. Euskalgintzaren egoerari buruzko kritika interesgarria ekarri digu: euskalgintzak azken hamarkadetan egindako lanaren fruituak agortu egin direla dio, eta botere harremanetan jarri du fokua. Bere ustez, euskalgintzak egun duen botereguneekiko mendekotasunak ez dio euskarari dagokion lekua hartzen uzten. Horren aurrean, baina, baikor ageri da:  jada kalean, jendartean eta herri mugimen...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Zer dio Hizkuntza Eskubideen Behatokiak Osasun Arloari buruz?

2019-07-23

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak urteko txostena argitaratu zuen duela hilabete eskas. Osasun arloko egoera ez da ona: hizkuntza eskubideen urraketa nabariak egon ziren 2018an ere. Osasungintzan dauden oztopo eta erronken sintesi bikaina da Behatokiak urtero plazaratzen duena. Egoera larri honen aurka tinko egiten du OEEk, herritar eta profesional guztion hizkuntza eskubideak bermatzea bizikidetzaren eta kalitatezko zerbitzuaren sinonimo direlako. Zure laguntza beti izango da eskertzekoa, lagun...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osagaiz zenbaki berria kalean!

2019-07-16

Adi! Osagaiz Osasun Zientzien aldizkariaren ale berria kalean dugu dagoeneko. Aurtengo ale bereziaren ostean, lehenengo ale arrunta dugu honakoa. Beti bezala, UEUrekin elkarlanean argitaratu dugu, eta ohiko ataletan banatuta topatuko duzue: artikuluak, dosi txikitan kritikoki aztertutako testuak (KAT) eta farmazialarien txokoa. Editorialaren lehen hitzak dakarzkizuegu, hona hemen: OSAGAIZ aldizkaria bere hirugarren urtean sartuta dabil eta ari da bidea egiten. Aurtengo lehen zenbakia ale b...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskaraz ez dakien medikua jarri dute hainbat arnasgunetan

2019-07-08

UEMAko webgunetik datorkigu adierazpena: Aizarnazabalgo, Getariako, Zestoako eta Zumaiako udalek zein UEMAk salatu dute Osakidetzak euskaraz ez dakien sendagilea jarri duela lanean lau udalerri horietako osasun etxeetan. Horrekin batera, eskatu dute lanpostu hori mediku euskaldun batekin betetzeko. Osakidetzak ez du hizkuntza baldintzarik ezarri lanpostuan, eta, beraz, arnasgune horietako herritarren hizkuntza eskubideak urratuta ageri dira. Herritarren %80 baino gehiago euskalduna da udal...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Praxi okerra egiten gabiltza

2019-07-04

Gasteizko ospitaleko mediku egoiliar Adrian Zelaiari elkarrizketa egin zioten Anboto aldizkarian. Bertan azaldu zuenez, paziente euskalduna gaztelaniaz artatzea praxi okerra egitea da, bere osasuna kaltetzea. Aintzat elkarteko kide da Zelaia, besteak beste EHUko medikuntzako ikasle-asanbladatik eratorri den elkartekoa. Koordinazio espazio moduan deskribatu du Aintzat: Euskaraz lan egiteko ezintasunak aipatu dituzu. Baina, zein da egoera? Zein pauso eman daiteke hori aldatzen hasteko? Ahoz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberri digitala eskuragarri

2019-06-30

Osatuberri digitala eskuragarri dugu honako webgunean. Hainbat gai interesgarri topatuko dugu: Liburutegi Birtualaren zerbitzuari buruzko informazioa, Nursing Now nazioarteko erizainen kanpaina, tabako kontsumoaren gainbehera, etab.   Osakidetzak duela urte batzuk jarri zuen abian Liburutegi Birtualaren Zerbitzua. Haren bidez, informazio iturri eta baliabide ugari eskaintzen zaizkie profesional eta ikertzaile guztiei, osasun arretan zein ikerketan jardutean ezagutzarik baliagarriena e...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Iñaki Arregi beka uztailaren 24ra arte

2019-06-26

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) Iñaki Arregi beka sortu du, udalerri euskaldunen garapena aztertzeko, ikerketa sustatzeko eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzeko. Eusko Jaurlaritzak babestu du beka, eta bi lan sarituko dira lehen deialdian, bakoitza 5.000 eurorekin. UEMArekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundia,  UEU eta Kontseilua ariko dira elkarlanean beka berri honetan. Uztailaren 24ra arteko epea dago eskaera egiteko epea zabalik. A...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

UEUko Ikastaroak martxan daude!

2019-06-25

UEUko Ikastaroak martxan daude! Aukera mamitsuak eskaini dituzte aurten ere, begiratu bat eman nahi? -Hemen duzu ikastaro eta jardunaldi guztien zerrenda. -Eta BARRE piska bat egin nahi baduzu, ikusi idazkaritzako kideen artean egin duten promozio bideoa. Zabaldu!   Aste honetan, adibidez, Komunikazio Ez Bortitzari buruzko ikastaroa dugu, baita familia-terapiari buruzko behaketa teoriko-praktikoari buruzkoa ere, uztailean: geure eguneroko osasun-jardunean interesgarri su...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun Sailak eta Osakidetzak bat egingo dute 2019ko Araba Euskaraz ospakizunarekin

2019-06-14

Osasun Sailak eta Osakidetzak igande honetan Gasteizen izango den Araba Euskerazen hartuko dute parte. Stand bat jarriko dute Prado parkean 11:00-17:00 bitartean. Hainbat jarduera antolatu dute, eta, era berean, standera hurbiltzen garenok Osakidetzarekin harremanetan jartzeko lehentasunezko hizkuntza nola aukeratu jakin ahalko dugu, eta zuzenean erregistratu ahalko dugu aukeratutako hizkuntza. Non: Gasteizen, Prado parkean. Noiz: igandean, ekainak 16 Ordutegia: 11:00-17:00 Orain...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Medikuntza-ikasleen graduazioa: "Euskal gizarteak euskal medikuak behar ditu"

2019-06-12

Aurtengo EHUko Medikuntza ikasleen graduazioa aldarrikapen ugarirentzako bozgorailua izan da berriro ere. Hizkuntz eskubideei dagokionak garrantzi handia izan du, beste urte batzuetan bezala. Bideoaren lotura, hemen. Joan den asteburutik hasita, ikasle euskaldun batek emandako hitzaldiaren bideoa zabaldu da sare sozialen bitartez, hainbat ikaslek elkarrekin prestaturiko testu batean oinarrituta zegoena. Kritika ez da samurra. Ikasleek bizi dituzten arazoen errotiko planteamendutik abiat...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Epaimahaia elebiduna izatea lortu dute Medikuntza Graduko ikasleek

2019-06-07

Joan den astean gertaturiko hizkuntz eskubideen urraketa publikoki adierazi ostean, Medikuntza Graduko ikasleek euren lanak berdintasun egoeran ebaluatzea lortu dute, ohorezko matrikula lortzeko prozesuan. Argian irakur daiteke albistea osoa, besteak beste: EHUko medikuntzako ikasle talde batek, sare sozialetan eta komunikabideen bidez hizkuntza eskubideen urraketa salatu zuten pasa den astean. Ohorezko matrikularako hautagaien lanak baloratuko zituzten epaimahaiko kide guztiak elebidunak iz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ohorezko matrikula lortzeko lana gazteleraz aurkeztu behar?

2019-05-29

Lanaren diapositibak gazteleraz edo ingelesez jartzea "begirune keinu bat" izango litzatekeela esan diote ikasleetako bati. Jakinarazpenak berak ere, gaztelera hutsean jaso ditu. Berriak eta Naizek eman digute albistea: EHUko Medikuntza Graduko ikasle batzuk ohorezko matrikula lortzeko hautagaiak dira, baina epaimahaikideko bik euskaraz ez dakitenez, egin beharreko aurkezpena gazteleraz edo ingelesez egiteko eskaera egin diete ikasleei, lehenago gomendioa egin eta gero. Hizkuntz Es...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Puntueus: euskararen bizitasun digitalaz

2019-05-24

Puntueus-eko kideek diotenez, euskararen bizitasun digitala bermatu nahi badugu, eskaintza eta eskaria, biak indartu behar ditugu. Har dezagun, ba, erabakia euskaraz nabigatzeko, euskarazko aplikazioak eta webguneak erabiltzeko. Indartsua da, baina indartu dezagun are gehiago euskal komunitate digitala! Interneten ere, gau eta egun euskaraz bizi nahi dugulako. Euskararen bizitasun digital ona adierazteko erabilitako datu horietako batzuk hobeak dira gaur egun. Adibidez, euskarazko Wikipediar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Unibertsitatean euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzeko proben deialdia (2019)

2019-05-17

EHUn euskaraz irakasteko agiriak eskuratzeko frogak egingo dituzte maiatza bukaera eta ekaina hasieran. Izena emateko epea maiatzaren 20an bukatuko da, datorren astelehenean, hain zuzen. Beraz, adi ibili! Info gehiago, hemen. Deialdia, izena emateko inprimakia eta akta albiste honen bukaeran topatuko dituzue. Azterketa-egunak UPV/EHUko Euskara Proben Batzordearen 2018/2019ko Akta arretaz irakurtzea gomendatzen zaie 2019an Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Probetara aurkezteko asmoa ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberri aldizkariaren ale berria

2019-05-14

Osakidetzako langileek OSATUberri aldizkariaren ale berria daukate eskuragarri:   ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Graduondokoa: Euskara komunikazio klinikoan

2019-05-09

EHUk eta UEUk berezko titulu bat jarri dute martxan osasun-arretan hizkuntzak duen tokiaz jabetzeko eta kalitatezko arreta bermatuko duten tresnak eskuratu ahal izateko. "Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan" du izenburu. Informazio gehiagorako, sakatu hemen. Helburuak Graduondoko honen helburua, hauxe litzateke: osasun arloko profesionalak, ebidentzian oinarrituriko gaitasunak erdietsiz, osasun-arretan hizkuntzek duten garrantziaz jabetzea euren ibi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Duolingon euskara-ikastaroa abiatzeko sinadura-bilketa

2019-05-07

Duolingo hizkuntzak ikasteko mugikor-aplikazio eta webgune ospetsuan, euskara-ikastaroa bideratzeko ekimen interesgarria dago. Hiru urtez proposamena foroan eztabaidatu ostean, change.org atarian sinadura-bilketa abiatu dute euskaraz ikasteko interesa dutenek. Jendea badago, eskaera eginda dago, baina Duolingoko arduradunek ez dute oraindik aurrera pausua eman. Lagunduko diegu? Sinatzeko, hemen. Eztabaida eta arduradunentzako gutuna ikusteko, hemen. Gehiago jakiteko.    Gehiago irakurri

Iruzkinak(2)

Lunbalgiak jota? Ez zara bakarra

2019-04-25

Azken 25 urteotan, %55 areagotu da lunbalgiaren intzidentzia mundu osoan. Kausa, ordea, oraindik ez dago erabat argi. OEEkide Angel Bidaurrazagak azalpen argigarria eman zuen Berrian. EHUn aritzen da anatomia irakasle, eta, bere esanetan, bizkarreko mina da gaitzik arruntena lana uzteko orduan. Ana Lersundi traumatologo eta Garikoitz Aristegi fisioterapeutaren ekarpena ere artikuluan jasota topatuko dugu. Halako kaltea eragiten duen gaitza izanda, nolatan ez du zientziak erantzun bat gerri...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak

2019-04-25

Ba al dago hizkuntzari lotutako traumarik? Zer eragin dute traumok? Nola eragiten du hizkuntza gutxitu bateko hiztun izateak? Egoera horretan dagoenari, zerk lagunduko dio? Ainize Madariaga Muthularrek Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak izeneko liburua argitaratu berri du, eta, bere esanetan, “Norberaren hizkuntzan ezin biziak pertsonari identitatea erauzten dio, pertsona bera deseginez”. UEUko buruxkak liburutegi digitalean irakur dezakegu M...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 15 16 17 18 19 >>  Amaiera

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan