Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Atzo Klik egin genuen

2019-04-15

Atzo bukatu zen Korrika. Maialen Lujanbio Zugastik irakurri zuen 21. Korrikako mezua, sekretupean Euskal Herrian zehar ibili dena azken hamaika egunetan. Amaiera ekitaldiko Lujanbioren irakurraldia EITBko webgunean dago entzungai. Hona mezua osorik (iturria: halabedi). “Euskara gaur egun arte, ta Gasteizaino KORRIKA ekarri dugunoi, biba gora, eutsi, goza, Klika. KLIKA! Hizkuntza ez da edukitzekoa. Lizuna egiten zaio barruan gordeta, lika Beraz, KLIKA! instalatu eta elika!...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Komunikazioari buruzko ikastaroa erdara hutsean???

2019-04-12

Nola da posible lurralde elebidun batean emango den komunikazioari buruzko ikastaro batean elebitasunik egongo ez balitz bezala jokatzea? Errealitatea ikusezina ote? Non eta Arrasate bezalako lurralde euskaldun batean... Osakidetzako langileek ikastaro batean parte hartzeko informazioa jaso dute. Ohi bezala, ikastaroa gazteleraz izango da, etengabeko prestakuntza gehiena bezala. Baina txarrena zera da, pazienteekin komunikatzeko gaitasunak lantzeko izango dela ikastaroa, eta ez dagoela errea...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun eskubidea guztiontzat ote?

2019-04-09

Apirilaren 7an Osasun Eskubidearen Nazioarteko Eguna izan zela aprobetxatuta, Sareko bi kidek gaixo dauden presoen egoeraz hausnartu zuten Berriako artikulu honetan, Joseba Azkarraga eta Luis Galdosek. Legeak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen dituzte preso hauek, baina egun, kartzelan dihardute, eta batzuek hiltzeko arrisku handia dute, gainera. Espetxe legediak, bestetik, larriki gaixorik dauden presoen irteerak bideratzeko zenbait aukera barnebiltzen ditu, baina bide horiek blo...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osagaiz zenbaki berria argitaratuta

2019-04-05

Osagaiz Osasun Zientzien aldizkariaren zenbaki berria argitaratu berri dugu UEUrekin elkarlanean. Biltzarrean landutako artikulu zientifikoak daude bertan bilduta, ohi bezala ale berezi bat eskaini baitiogu urteroko topaketa hauei. Osagaiz aurrera doa, duela bi urte hasi ginenetik zortzigarren zenbakia dugu hau, ale bereziak zein arruntak kontuan izanda. Oraingoan gaia osasun sistema eta profesionalon praktika hobetzeko bidea izan da: datu-baseetako informazio erraldoia ezagutza bihurtzea,...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

29. Osasun Biltzarrean Sistemak bere burua hobetzeko dituen bideez hausnartu genuen Europa Jauregian

2019-04-03

Martxo amaieran bukatu genuen ohiko urteroko biltzarra, bi egunez luzatu zena. Aurtengo asistentzia apalagoa izan arren, osasungileok ideiak trukatzen eta elkarrengandik ikasten jardun dugu urtero bezala, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako 29. Biltzarrean. Laster 30 urte beteko dugu, denborak bere bidea egiten du gero! Arabara itzuli gara aurten eta Europa Jauregia izan dugu egoitza osasun-sistemaren ahulguneez eta hobetzekoez mintzatu ahal izateko, lankide, lagun edota ezagutu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Biltzarrari buruzko erreportaia Osatuberri buletinean

2019-04-01

Osakidetzako Osatuberri buletinean OEEren 29. Osasun Biltzarraren kronika egin dute. Hementxe ikusgai. OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 29. biltzarra burutu zuen, martxoaren 22an eta 23an, Gasteizeko Europa jauregian, Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema izenburuaz. Osasun sistema nola bilakatu eraginkorrago izan zen biltzarreko gogoetagai nagusia. Hamaika hitzaldi eta mahai-ingurutan, azalpen eta proposamen interesgarriak entzun ziren, euskaraz, ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Felipe Aizpuru Barandiaran OEEren Biltzarraz

2019-03-26

Felipe Aizpuru Barandiaran osasun-ikertzailea Berrian elkarrizketatu dute aurtengo Osasun Biltzarrari buruzko balorazioa egiteko. Osasun-sistemak gero eta eraginkorragoa izateko zer bide dagoen aztertu genuen ostiral eta larunbatean. Hementxe Aizpuru OEEkideak eta Biltzarraren Batzorde Antolatzaileko kideak esandakoak: depreskripzioa, digitalizazioa...   OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 29. biltzarra egin du asteburuan, Gasteizen. Osasungintza berria? Bere jardunetik ikast...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Biltzarra: nola ikusten dute pazienteek –gizarteak– eskaintzen diegun asistentzia?

2019-03-20

Azkeneko mahai-inguruan pazienteen eta profesionalon arteko hartu-emana jorratuko dugu. Izan ere, gizarteak gero eta ozenago eskatzen du sistemaren hobekuntza. Horretarako, beste hiru adituk hartuko dute hitza larunbat goizean, ahozko komunikazio eta posterren tartearen ostean. Izena emateko   1) Nork definitzen ditu gaixotasunak? Jon Zuazagoitia Nubla Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik etorriko zaigu gaixotasuna  zer den eta zer ez den nola zehazten den azaltzeko, kategoria...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Biltzarra: Uste duzu gure osasun-sistema perfektua dela? Ala badu zer hobetua?

2019-03-18

Zer akats errepikatzen da gehien, zer motatakoek eragin diezaiekete kaltea pazienteei? Adibidez, gaindiagnosia, interbentzioen preskripzio desegokia, profesional edota zentroen artean ikusten diren aldeak… Aurtengo Osasun Biltzarreko bigarren mahai-inguruarekin gatozkizue orain. Beste hiru aditu izango ditugu biltzarraren  bigarren gai nagusi hau jorratzeko: zer akats ikusten dugun errepikatzen direla eta nola lortu “zero kalte” delakoa. Izena emateko 1) Egokia al...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Gai interesgarriak datorren asteko osasun-biltzarrean: Digitalizatutakoak ezagutza bihurtzea...nola?

2019-03-12

Zer ahalegin egiten ari da digitalizatutako informazio erraldoia ezagutza bihurtzeko, eta ezagutza hori erabakiak hartzen diren lekuetara itzultzeko, kontsultetara, ospitaleetara, kudeatzaileen bulegoetara? Aurtengo Osasun Biltzarreko lehen mahai-inguruan hiru aditu izango ditugu biltzarraren lehen gai nagusiari buruz hitz egiteko: ezagutza nola sortzen den joan-etorriko ibilbidean, praktikatik frogetara eta frogetatik praktikara, alegia.   Izena emateko   1) Pazientetatik ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Haurrei iktusa azaltzeko ipuina

2019-03-05

Reyes Barrero Erizainak iktusei buruzko ipuin bat argitaratu du bere kabuz: SuperIktustxoak. Gure garunaren denbora. Iktus unitatean zenbait urtez aritu ondoren, ohartu zen haurrek ez dutela aski informazio. Orain, erizain talde batek eskoletara joan nahi du ikasleekin gaiari buruz hitz egitera. Tabuengatik ez zaie haurrei hitz egiten zenbait gaixotasunez eta heriotzaz? Bai, sobera babestu nahi ditugu haurrak. Uste dugu ez diegula heriotzaz hitz egin behar, eta gaixotasunak oso urruti dau...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Medikuak: korapiloak eta grebak

2019-03-01

Berriatik etorri zitzaigun Itziar Diez de Ultzurrunen iritzi-artikulua otsaileko mediku-grebari buruz. Maiz, eztabaidetan aipatzen ez diren datuek okerreko ondorioetara eta analisi erabat kamutsetara garamatzatela azaldu du. Benetan al dago mediku gutxi? Datuak berrantolatu nahian, handik eta hemendik galdetzen eta irakurtzen hasi nintzen, baita gogoratzen ere eztabaidan sarri agertzen ez zen beste datu funtsezko bat: ezagutzen ditudan mediku batzuek, XX. mendeko 80ko hamarkadako labealdi op...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako Euskara Planaren balorazioa dokumental batean

2019-02-27

Osakidetzak dokumental bat egin du, modu atsegin batean planari esker euskararen normalizazioan lortutakoak ikusteko, baita dauden hutsuneak ezagutzeko ere. Interesgarria da eta ikuspegi osatuago bat izateko ezinbestekoa. Osakidetzaren Euskara Planaren balorazioa: dokumentala    Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Fiskaltzak delitu zantzuak aurkitu ditu Osakidetzako oposizioen auzian

2019-02-20

Salatu du filtrazioak izan zirela gutxienez 11 kategoriatan. Azpimarratu du «irizpide objektiborik» ez zela jarri azterketa prestatu zuten kideak eta epaimahaikoak aukeratzeko. Jon Darpon sailburuari erantzukizun politikoa egozten diote. Berak dio justiziari bere lana egiten uzteko. Informazio guztia, Berrian. Hemen, hemen eta hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Arreta soziosanitarioa ele ofizialetan eskaintzeko estandarren aukera Euskal Herrian

2019-02-15

Iaz, Kanadak arreta soziosanitarioa bi ele ofizialetan eskaintzeko estandar berriak onartu zituen. Estandar eta "planen" artean badago alderik. Euskara Plana, hori baino ez da, plana. Ez da ebidentzian oinarritzen, euskara teknikariek egin dute (arreta edo arlo klinikotik bereiziz), bazterrean dago, eta Osakidetzako euskara zerbitzuak egin du. Estandarrak, administrazioak baimenduta dagoen eta gaitasuna duen erakunde batek egiten ditu (Standards Development Organization batek), a...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

2020an izango da hurrengo Euskaraldia

2019-02-13

Heldu dira Euskaraldiaren datu ofizialak. 225.154 parte-hartzaile egon da guztira, Gipuzkoan eta Bizkaian gehiengoa. Emakumeen parte-hartzea ere nabarmena izan da: guztirakoaren %62,2 osatu dute. Bigarren edizioari dagokionez, ez dute 2019an egingo, baizik eta datorren 2020an. Rolak mantendu egingo dira, baina, oraingoan, herritar moduan parte hartzeaz gain, erakunde publikoak, enpresak eta entitateak ere subjektu izango dira, eta konpromiso aktiboagoa bilatuko dutela jakinarazi dute koord...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Naru intelligence: datu masiboen azterketa, medikuen eskura

2019-02-11

Naiz-etik datorkigu albistea, eta gure aurtengo biltzarrean jorratuko dugun gaiari estuki lotuta dago. Donostiako start-up enpresa bat big data irtenbideen garapenean dihardu, eta aurten medikuei erabakiak hartzen laguntzeko produktu bat merkaturatuko dute: step delakoa, minbizia tratatzeko informazioa biltzeko balio duena. Bi ekintzaileak telekomunikazio ingeniariak dira eta medikuntza arloan egin dute ibilbide profesionala. [...] Sistemak hainbat osagai ditu. Batetik, gaixoak app baten b...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Herritarrak isuna eta ARGIAk salaketa jaso dute

2019-02-06

Joan den astean jakin genuen mozal legea aplikatu zaiola maiatzean ertzain bati euskaraz egiteko eskatu ziolako identifikatu behar izan zuen herritarrari. Isuna ordaintzean datza zigorra. Hizkuntz eskubideen urraketa nabarmena izan zen. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egoera salatu ostean, Ertzaintzak barkamen idatzia helarazi zion Behatokiari. Gaur jakin dugu bi ertzainek ARGIAko kazetari bat salatu dutela gertaeraren berri emateagatik. Ertzainek diote ez zutela euskaraz aritzeko eskatzeag...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Arretaren normalizazioan hizkuntza ezinbestekoa da

2019-02-01

Nafarroan SMN Nafarroako Mediku Sindikatuak grebara deitu ditu herrialdeko medikuak. Herenegun izan zen lehen eguna, eta lanuzteak egingo dituzte otsailaren 7, 14, 21 eta 28an ere. Deialdiaren letra txikiak —euskara eskakizuna lan deialdi publikoetatik kentzeko eskaerak, adibidez— eta greba hauteskundeetatik hain gertu egin izanak mesfidantza eragin dute osasun sektorean, eta hainbat eragilek ez dute protesta babestu, OEEk barne. Izan ere, arretaren normalizazioan hizkuntza ezinbes...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun Biltzarra martxoaren 22-23an Gasteizen

2019-01-30

Zabalik da OEEren 29. Biltzarrean izena emateko epea. Animatuko zara, ezta? Noiz: martxoaren 22 eta 23an Non: Gasteizen, Europa Jauregian Gaia: Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema Izena emateko, sakatu hemen. Egitarau osoa, hemen. Aurtengo gaia Osasun Sisteman dauden punta-puntako berrikuntzei lotuta dago. Guztiz lerrokatuta dago gizarteak gero eta ozenkiago eskatzen duenarekin: osasun-sistema eraginkorra. Horretarako, azken hamarkadan oso tresna indar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 16 17 18 19 20 >>  Amaiera

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan