Berriak
CTAN euskaraz
2019-01-21
EHUko Juan M. Aguirregabiria irakasleari esker, CTAN tipografia programaren euskarazko bertsioa dugu orain. Hementxe duzue lotura. Hala, artikulu zientifikoetako formulak, irudiak, etab. erraz asko txertatu ahal izango ditugu TeX sistemaren bitartez.
Gehiago irakurri
Gaixotasun infekziosoei buruzko hitzaldia Basurtuko Osasun Langileentzat
2019-01-17
Bilbo-Basurtu ESIk hitzaldia antolatu du interesa duen bertoko langile ororentzat, langileok euskaraz hitzaldien baitan. Otsailaren 4ra arte dago zabalik izen ematea Jakinsarean plataforman.
Gaia: Gaixotasun Infekziosoak gaur egun
Hizlaria: Josu Baraia, Gaixotasun Infekziosoetako Zerbitzuko Medikua
Noiz: Otsailaren 13an (asteazkena)
Non: BUOko Kolitza Aretoan
Iraupena: ordubete, 13:30-14:30 bitartean.
Hizlariak bere azalpenak emango ditu irudiez lagundurik, baina entzuleen interakz...
Gehiago irakurri
Abian da CAF-Elhuyar sariketa: otsailak 14 lanak aurkezteko azken eguna
2019-01-15
25. urtez, Elhuyarrek zientzia arloko lehiaketa abiarazi du. Hilabete barru amaituko da lanak aurkezteko epea, beraz, azkar ibili!
Hementxe duzue informazio guztia:
Igo trenera!
...
Gehiago irakurri
EHUko Euskara Plan berria: Medikuntzako graduaren egoera kezkagarriari aurre egitea
2019-01-11
Berria egunkaritik datorkigu albistea. 2022ra arte indarrean izango duen Euskara Plan berriaren harira, Euskal Herriko Unibertsitateak aditzera eman du Medikuntza graduan daudela ikasketak euskaraz egiteko oztoporik handienetakoak, eta arreta berezia eskainiko zaiola datozen urteotan. Horretarako, mediku egoiliarriei irakasteko baimen berezia ematea da proposamena.
Azken hilabeteotan eduki ditugun bi berri pozgarri ere aipatu dute: ikasleen %40 gutxienez euskaraz matrikulatu ahal izatea berm...
Gehiago irakurri
Osagaiz ale berria kalean da
2019-01-07
Abendu bukaeran argitaratu genuen Osagaiz Osasun-Aldizkariaren ale arrunta, urteko azkena. Beti bezala, hainbat alorreko artikulu zientifikoak jaso dira bertan. Hementxe duzue aurkibidea, baita ale osoa ere pdf formatuan.
Oraingoan gaixotasun traumatikoak, sindrome meliodisplasikoa, kolon eta ondesteko minbizia tratatzeko programak, umeen gehiegizko pisurako arrisku-faktoreak, emakumezkoen gernu-inkontinentzia, anatorama programa, ikstusa, aspirina diabetikoetan, sudurreko fluxu altuko kanu...
Gehiago irakurri
Diru-laguntza Pazienteen Osasuna Neurtzeko Galdetegiak euskaratzeko
2019-01-03
Osakidetzak diruz lagunduko ditu pazienteen osasuna neurtzeko galdetegiak euskaratzeko proiektuak.
Beherago atxikita dagoen pdf-an dago informazio guztia.
Kontsulta-gelan gertutasuna, konfiantza giroa, lasaitasuna
2018-12-21
Iruñatik datorikigu albistea, Berriaren eskutik. OEEko kidea den Irune Tubia medikuak eta Aitziber Eugi Erizaintza ikasleak premiazkotzat jo dute osasun arloko langileek euskara erabiltzeko ohitura hartzea, paziente euskaldunen artean gertutasuna sortzeko funtsezkoa baita, eta, beraz, kalitatezko arreta emateko. Hala baieztatzen du 9 urtez Nafarroako hainbat osasun-zentrotan lan egindako Tubiak.
Esate baterako, adineko jende askok senideren batek lagunduta joan behar izaten dute medik...
Gehiago irakurri
Ez da Eusko Legebiltzarraren ikerketarik egongo LEPetako iruzur-zantzuak argitzeko
2018-12-18
Iruzur-zantzuak salatu zirenetik hona Osakidetzak aurrera eramandakoak nahikoa begitandu zaizkie hainbat legebiltzarkideri, tartean Osakidetzako zuzendari ohi Maria Jesus Mujikak dimititzea. Beraz, azkenean, ez da Osakidetzatik kanpoko ikerketarik abiaraziko EPEetako irregularitateak argitzeko.
Osakidetzako aurtengo Lan Eskaintza Publikoan (LEP) egon diren iruzur-zantzuak ikusita, eta hainbat sindikatuk bideratutako salaketak zirela medio, susmopean jarritako hogei bat espezialitateetatik Os...
Gehiago irakurri
OEE berri baten alde
2018-12-06
Aitor Montes Lasarte
Familia medikua Aramaion
OEE berri baten alde
Oraingoan gure ezintasuna zuritzeko beste aitzakia bat topatu dugu; zuzendari eta zerbitzu buruak omen dira gakoa, gure oztoporik handiena. Ez ba; gakoa gu gara. Guk daukagu giltza.
2018/12/05 (Naiz-en eta Gara-n argitaratua)
Osasun sistema bat errotik aldatzea ez da nolanahikoa. Ezinbestekoa da aliantzak osatzea, laguntza eskatzen jakitea, behar den tokian eta u...
Gehiago irakurri
Osagaiz zenbaki berria eskuragarri!
2018-12-04
Adi, Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria kalean da: Osasuna eta Hizkuntza: erronkak eta aukerak
Osagaiz.eus webgunean topatuko duzue oso-osorik ikusteko eta azken ikerketen berri izateko. Aurtengo hirugarren ale berezia dugu, OEEren jardunaldikoen eta Osasun-Zientzietako ikertzaileen III.Topaketei zegokionaren ostean.
Oraingoan, EHUko udako ikastaroen baitan egindako topaketetan plazaratutako askotariko gai mamitsu eta interesgarriak bildu ditugu. Jardunaldiok Osakidetzak eta EHUk antolat...
Gehiago irakurri
Euskaraldiaren 12. egunean, partekatu zure osasun-zentroko bizipena!
2018-12-04
Euskaraldiarekin batera anbulatorio eta ospitale ezberdinetan egin diren ekimenak zerrendatu nahi ditugu. Badakigu urgentziatako zerbitzuetan alta txostenak euskaraz egin direla, baita historia klinikoetako ebolutiboak eta saio klinikoak ere.
Kontatu zure zentroko esperientzia, zein arazo izan dituzun eta zein babes. Zer helbururekin? Bada, informazioa partekatzea eta ideien trukaketa egitea. Animatu!
Oso erraza da, bidali e-posta bat gure helbidera oee@oeegunea.eus...
Gehiago irakurri
Euskaraldia dela eta profesionalek urrats tinkoak
2018-11-29
Euskaraldia aukera paregabea izaten ari da osasun-arloko euskararen normalizazioan ekintzak bideratzeko. Berrian azaldu dute dena. Izan ere, Osakidetzako mediku egoiliar talde bat duela aste batzuk proposaturikoa gauzatzen ari da, euskara Osakidetzaren erdigunean jartzeko helburuaz. Hala, gaixoei eman beharreko txosten klinikoak euskaraz idazten hasi dira, nahiz eta Osakidetzak baldintza zehatz batzuk ezarri dituen: zentro batzuetan baino ezin dute egin, eta larritasun maila txikiko kasuetan s...
Gehiago irakurri
IV Aitormen Jardunaldia: Jardunbide egokiak euskararen sustapenean Osakidetzan
2018-11-28
IV Aitormen Jardunaldia: Jardunbide egokiak euskararen sustapenean Osakidetzan
Osakidetzan euskararen normalizazioan eta hizkuntzaren erabileraren sustapenean nabarmendu diren pertsona, egitasmo edo taldeen aitormena.
Abenduaren 12an, goizeko 10:00etan, Gasteizen, Zuzendaritza Nagusiko areto nagusian.
Izena emateko epea: abenduaren 4ra arte.
Egitaraua ikusteko eta izen-ematea egiteko SAKATU HEMEN.
Informazio gehiago: http://www.euskadi.eus/ivgarren-aitormen-jardunaldia/...
Gehiago irakurri
Gaur OEEko lehendakari Karlos Ibarguren Olaldek hitzaldia
2018-11-28
Gaur hitzaldia emango du OEEko lehendakari Karlos Ibarguren Olaldek. FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkartea ere bertan izango da. Animatu!
Hitzaldiaren izenburua: "Farmazialaria auzoa babesten".
Lekua: Bizkaiako farmazialarien elkargoa.
Ordua: 14:00
Gehiago irakurri
Arretaren normalizazioari erasotzen dion birusa
2018-11-27
"Zeren zain gaude, beraz? Hiru osagai aktibatuz, urte gutxian arreta normalizatua eskaintzeko moduan egon gaitezkeela esango nuke."
Hala dio Karlos Ibarguren Olalde OEEko lehendakariak. Hiru osagai aktibatzeak zer-nolako ondorioak izan litzakeen azaldu du Berriako iritzi-artikulu honetan:
1.- Lidergoa.
2.- Euskaraz lan egiteko guneak sortu.
3.- Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko gaitasunik ez duten profesionalekiko kontratazio-politika.
Hiru urrats egiteko mome...
Gehiago irakurri
Hiru egun Euskaraldirako!!!
2018-11-20
Izena ematea, inkesta betetzea, txapa jasotzea... denok gabiltza motorrak berotzen, ezta? Ez da ezer geratzen Euskaraldiaren aire freskoari hasiera emateko! Gogoz al zaude?
Aukera ezinhobea izango da, pazientea bazara, osasun-arloko langileei euskaraz egiteko, ezezagunei, ezagunei, lagunei, familiari... Eta, noski, osasungintzako langilea edo ikaslea bazara, jarri erronka zeure buruari, eta egin bat euskaraldiarekin, nahi duzun rola hartuta. Oraindik garaiz zabiltza izena emateko. Animatu e...
Gehiago irakurri
Medikua, eta eutanasiaren aldeko aktibista
2018-11-09
Berriaren eskutik jakin dugu Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteak antolatutako jardunaldiak egin zirela joan den ostiralean Bilboko Bidebarrieta liburutegian, Norbere bizitzaren jabe izateko eskubidea izenburupean. Horien harira, Fernando Marin medikua elkarrizketatu zuten, eta hark gaiarekiko bere iritzia eman zuen osasungintzaren ikuspegitik. Zainketa aringarrietan dihardu Marinek Madrilen, eta ezaguna da eutanasia arautzeko eskaerengatik. Madrilen bertan, heriotza duinaren aldeko DMD el...
Gehiago irakurri
Euskaraldian Osakidetzako altak euskaraz
2018-11-06
Euskaraldian proposamen asko sortzen ari dira herriz herri eta arloz arlo. Ospitale askotan, mediku egoiliarrek bultzada berria eman nahi dute, eta Euskaraldia aprobetxatuz, erronka berria agertu da: Osakidetzako erabiltzaileentzat Osakidetzak berak alta txostenak euskaraz bideratzea. Horietako asko oso estandarrak dira eta erraza litzateke euskaraz edo bietan ere eskaintzea.
Horretarako herritarrei eskaera hori egin dezatela proposatu da, Behatokira eta Elebidera gutun bana bidalita.
Nora...
Gehiago irakurri
Osagaiz zenbaki berria argitaratu da
2018-11-02
Dakizuenez, 2010ean eta 2014an egin bezala, aurten ere Osasun-Zientzietako Euskal Ikertzaileen topaketa egin da UEUren egoitza akademikoa den Markeskoan, Eibarren, urriaren 25ean. Bertan ikerketa-talde bakoitzak bere ikerketa-lerroak eta lanak aurkeztu ditu, eta osasun-arloko ikertzaile euskaldunek elkar ezagutzeko parada eduki dute.
Bada, galdu bazenuen, ez etsi, bertan esan zirenak biltzeko Osagaiz ale berria argitaratu baita, aurtengo bigarren ale berezia, maiatzeko Osasun Biltzarrekoa et...
Gehiago irakurri
Osakidetzan Euskarazko arreta bermatzea: profesionalen ikuspegia
2018-10-29
UEMAko datuek esandakoa langileek ere argi asko ikusten dute. Hilabete hasieran Aitziber Olabarrieta Kareaga Osakidetzako Erizainak iritzi-artikulu bat sinatu zuen Naizen Osakidetzako euskarazko arreta bermatu dadin hainbat proposamen interesgarri eginez. Euskarazko formakuntzaren garrantzi erabakigarria aipatu zuen, baita arduradunen izendapenetan elebidunak lehenestea ere.
"Osakidetzan aritzen garen euskaldunok ikusten dugu batetik, Hizkuntza Eskakizuna izateak ez duela bermatzen eusk...
Gehiago irakurri