Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Osasun arloa euskalduntzeko aurrerapausuak emateko garaia da

2018-09-27

Atzoko Berrian Angel Bidaurrazaga Vandierdonck OEEkide eta EHUko Medikuntzako irakasleak (eta OEEko kidea) sinatutako iritzi artikulua irakurri ahal izan genuen, berriki izan diren Osasuna eta Hizkuntza jardunaldietan esandakoak gogoan. Osasungintza momentu kritiko batean dagoela dio: orain dela 30 urte balio zutenek jada ez dute balio... gauza asko eguneratu beharrean gaude. "Beste arlo askotan bezala, Osasungintzan euskalduntzea bidegurutze batera heldu da, zirt edo zart egiteko unera...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Iktusari buruzko liburua argitaratuta, OEEren Agote Sariaren irabazle izandakoa

2018-09-25

Aurrera goaz osasun arloko euskarazko argitalpengintzan! UEUk, EHUrekin koedizioan, 2014an Agote Sariaren irabazle izan zen lana argitaratu du: "Iktusa. Aro Berri bat". Egileak Maite Martinez Zabaleta eta Amaia Muñoz Lopetegi dira. Hona webgunean eskuragarri daukagun laburpena: Iktusa, haren prebalentzia eta ondorioak direla-eta, garrantzi handia duen gaixotasuna da, ez soilik osasungintzan, baita gizartean ere. Orain ez urte asko gaitz trataezina zen arren, aurrerapen izu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasuna eta Hizkuntza Jardunaldiak: elkarrizketak eskuragarri

2018-09-18

Bilbo Hiria irratiak saio berezia eskaini zien joan den astean EHUn egin ziren Osasuna eta Hizkuntza jardunaldiei. Zuzeneko jarraipen batean, osasun-arloan hizkuntzak sortzen dituen erronkei buruzko jardunaldiotako parte-hartzaileak elkarrizketatu zituen. Euren webgunean dauzkagu eskuragarri bi egunetako elkarrizketak, hemen, lehenengo egunekoak; hemen, berriz, bigarrenekoak. Gaiak anitzak izan dira. Lehen egunean, euskararen egoera Osakidetzan eta Osasunbidean eta erabilera handitzeko prakt...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren zehaztapenak Berrian

2018-09-18

Aitor Montesek Berriari bidalitako gutuna irakurrita, OEEk zehaztapen hauek egin ditu gaia argitzearren. Baliabideak eta gaitasunak izeneko Aitor Montesen artikulua agertu berri da BERRIAn. Bertan, Osakidetzak historia klinikoa ez duela euskaraz eduki nahi zioen eta OEEk historia klinikoetan itzulpenaren aldeko hautua egin duela, estrategia desegokia hartuz. Aitorrekin ados gaude, herritar guztiek euskaraz egiteko duten eskubidea bermatzeko, Osakidetzako langile guztiak euskaldunak izan b...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Urriaren 25ean OSASUN-ZIENTZIETAKO III TOPAKETAK. Komunikazio- eta izen-emate deialdiak zabalik.

2018-09-11

UEUren Osasun sailak osasun-zientzietako ikertzaileen III. Topaketak antolatu ditu, OEE laguntzaile delarik. Noiz: urriaren 25ean Non: Eibarren, Markeskoan. Helburuak: ikertzaile euskaldunen arteko harremanak sendotzea eta ikerketa-lerroen jarraipena egitea. Edizio honetan: "oinarrizko ikerketaz gain ikerketa klinikoari ere tokia egin nahi diogu, alor horretan egiten den lana zabaldu eta trinkotzeko asmoarekin". Animatu parte hartzera, eta, zergatik ez, komunikazio bat bida...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Iruñean ikastaroa: Gaixotasun aurreratu eta terminalean zainketa eta laguntzea

2018-08-31

Irailaren 12 eta 13an, lehenengo aldiz, Nafarroako udako ikastoretan euskarazko ikastaro hau izango dugu. Aurkezpena Zainketa Aringarrietan espezializatuak diren profesionalek eskeiniko duten ikastaro honetan, gaixotasun aurreratu edota terminala duen pertsona baten zaintza eta laguntzeari buruz jardungo dugu. Osasun profesionalen azalpenetatik abiatuta, elkarrizketa eta erreflexiorako gunea sortzea da helburu, partaidek beraien iritzi eta bizipenak kontatzeko espazioa eraikiz. Kurtsoa gai...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Diziplina Anitzeko Arreta Unitate berria Nafarroako Ospitale Gunean

2018-07-30

Diario de Navarrak jakinarazi duenez [gaztelaniaz], Nafarroako Ospitale Gunean Diziplina Anitzeko Arreta Unitate berria abiarazi dute minbizi ginekologikoa duten emakumeentzat. Urtean 175 minbizi kasu artatzea dago aurreikusita, eta 5 zerbitzu-guneren lana koordinatuko du. Antolaketa eredu berri hau beste patologia zerbitzu batzuetara ere zabalduko da udazkenean zehar, guztiak akutuak eta konplexuak, besteak beste, kolon eta ondesteko, biriketako edota bularreko minbizi zerbitzura; AEAra (albo...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Elkarrizketa Berrian Joxerra Furundarena OEEkideari Osagaiz-i buruz

2018-07-26

Duela pare bat egun Berriako Edu Lartzangurenek elkarrizketa egin zion Joxerra Furundarena OEEkide eta Osagaiz aldizkariko zuzendariari. Izan ere, OEEk eta UEUk sorturiko aldizkariak urtebete egin berri du, eta lehen urrats hauetako nondik-norakoen berri eman zuen Furundarenak. Dakizuenez, aldizkariaren ale guztiak sarean daude eskuragarri, baita liburutegi askotan ere. Euskarazko 'The Lancet'? Baina zer asmo du Osagaiz-ek: euskarazko The Lancet bat izatea? Noski, nazioarteko medik...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ezagutzen duzu Osatuberri Osakidetzako aldizkaria?

2018-07-19

Aspaldi, Osakidetzak Osatuberri ekimena jarri zuen abian. Hasieran, paperezko argitalpena baino ez zenari geroago buletin digitala ere batu zitzaion. Funtsean, osasunari buruzko albisteak dira, euskaraz. Oso eduki interesgarriak jorratu ohi dituzte: elkarrizketak, eguneroko gaiak, ikastaroei buruzko informazioa, denbora-pasak, komiki umoretsuak... Animatu eta bota begiradatxo bat! Biak ala biak kontsultatu eta deskargatu daitezke geure webgunean, albisteak > osatuberri atalean. "OSAT...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hurrengo Osasun-Biltzarraren antolakuntzan parte hartu nahi?

2018-07-16

Datorren urtean ere, ohiturari eutsiz, Osasun-Biltzarra antolatuko dugu. 2019an Araban egitea egokitzen zaigu eta bihar bertan hasiko gara antolatzen. “Bere jardunbidetik ikasten duen osasun sistema” gaia pentsatu da: hari horri tiraka hasiko dugu aurtengo bidea. Horretarako, denon elkarlana eta konpromisoa ezinbestekoa izango dira. Bazatoz lehen bilerara? Antolatzaile eskarmentudunak eta berriak, denok gara ongi-etorriak. Bertaratzekotan bazaude bidali mezu bat, mesedez. Eguna...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Eduki kulturalak topatzeko bilatzaile berria: Liburubila

2018-07-16

Eusko Jaurlaritzak Interneten eduki kulturalak aurkitzeko bilatzailea abiarazi du: Liburubila (www.liburubila.euskadi.eus). Bertan, interesatzen zaigun liburua EAEko zein liburutegitan dagoen kontsulta dezakegu (guztira 845.000 liburu dago erregistratuta), eta 16.250 liburu digitaletan (e-book) sar gaitezke musu-truk. Horrez gain, 70.000 audiorako sarbidea ere badago, gehienak diskoenak, baita 1.600 filmerako ere. Irudiak, digitalizatutako dokumentuak, egunkariak, aldizkariak eta liburutegi ze...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Heldu da EPEetako salaketen erantzuna Osakidetzatik

2018-07-12

Salatutako 12en artean 3 espezialitate errepikatzea erabaki dute. Aditu independente batek egindako azterketaren emaitzak datorren astean aurkeztuko dituzte, hilaren 19an, Osakidetzak, Osasun Sailak eta IVAPek. Hasierakoez gain, ESK sindikatuak beste hautagai batzuen salaketak jaso eta publiko egin ditu, asko anonimoak badira ere. Berriaren arabera, hainbaten artean beldurra da nagusi. Auzia salatu duen medikuak — Manoel Martinezek— artikulu horretan adierazi du giroa gaiztotu eg...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osagaiz osasun-zientzien aldizkaria: aurtengo lehen ale arrunta kalean da!

2018-07-03

Kalean da jada Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren 2018ko lehen ale arrunta. Biltzarraren ale berezia eta gero, orain ohiko egiturari jarraitu diogu, eta hainbat eduki interesgarri topatu ahal dugu www.osagaiz.eus webgunean. Esate baterako, depresioaren teoria neuroinflamatorioa; Benlafaxinaren eragina ezegonkortasun sozial kronikoa jasandako sagu emeen sistema serotoninergiko zentralean eta jokabidean; Elgetako farmazian II motako Diabetes Mellitusa (DM2) pairatzeko arriskua antzemateko...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ortutik ahora: elikaduraren garrantzia osasunean

2018-07-02

Aspalditik dakigu elikadurak zeresan handia duela gure osasunean, izan ere, frogatuta dago kalitatezko produktuak kontsumitzeak gaixotasunak prebenitu ditzakeela eta bizi-kalitate hobea eskaini dezakeela. Horregatik, oso garrantzitsua da jaten dugunarekiko arduratsu jokatzea. Horixe aldarrikatzen dute, adibidez, Ortutik Ahorako nekazariek: "Ortutik Ahorako kideak nekazariak gara, Busturialdean (Bizkaian) kokatutako ekoizle txikiak. Gure ortu ekologikoak 0,6 hektarea ditu; futbol zelai b...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Atxikimendu-kanpaina: Bizitza bukaera duina eskubidea da

2018-06-28

Duela gutxi jakin izan dugu gaixo dauden presoak eta 70 urtetik gorakoak hurbilduko dituela Espainiako Gobernuak, legeari jarraikiz. Lehen urrats txalogarri horrez gain, beste asko behar dira oraindik aspalditik. Testuinguru honetan kokatzen da Osabideak abian duen atxikimendu-kanpaina. Osabidea da askatasuna ukatuta duten pertsonen osasun eskubideen aldeko sendagileen eta legelarien Euskal Herriko elkartea. Kanpaina horretan 3/2017 espetxe instrukzioa indargabetzeko eskatzen zaie Espetxe Er...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Umetoki lepoko minbizia atzemateko baheketak ezarriko ditu Osakidetzak

2018-06-21

Berrian irakurri dugunez, Osakidetzak programa pilotu berria abiaraziko du datorren astetik aurrera, umetoki lepoko minbizia detektatzeko. Era gradualean zabaldu nahi da, Debabarrenetik hasita ekainaren 28an, urte amaierarako Arabara iritsita, eta EAEko osasun-sistema osora orokortuta datorren urterako. 2023rako, berriz, baheketa-prozedura sistematizatu eta erabat txertatua egotea espero da, 25-65 urte arteko emakume guztientzat eskuragarri. Helburua, beraz, minbizi mota hori atzemateko baheke...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

UEU-EHU-Osakidetza jardunaldiak: posterrak bidaltzeko epea zabalik

2018-06-21

Aipatu genizuenez, EHUk eta Osakidetzak jardunaldi bat antolatu dute osasuna eta hizkuntzari buruz irailaren 13 eta 14rako, Udako Ikastaroen programazioaren barruan, Bilbon. Jardunaldi profesional horien bigarren edizioa izango da. OEEtik jardunaldietan parte hartzera animatzen zaituztegu. Hemen kontsulta dezakezue egitaraua. Aurten, gainera, posterrak aurkezteko aukera egongo da, eta orain dago zabalik epea. Biltzarrean ikasi / irakatsitakoak partekatzeko lekua izan daiteke, ezta? Hona heme...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasungarri eta errentagarri

2018-06-19

BC3 Klima Aldaketarako Euskal Zentroaren ikerketa baten arabera, klima aldaketaren aurkako neurriekin dirua aurreztuko litzateke osasun-gastuetan: inbertitutako euro bakoitzeko, 1,4 eta 2,4 euro arteko irabazia legoke, Berriako artikulu honen arabera. Klima aldaketari aurre egiteko, berotegi-gasen isurketa murriztu behar dute estatuek. Ikertzaileok berau lortzeko neurriek osasun-arloan zenbat diru aurreztea eragingo luketen kalkulatu dute, estatuok neurriak hartzera bultzatzeko. Guri dagokigun...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bizitza bukatzear denean, zer?

2018-06-12

Bizidun gisa denbora-tarte mugatua daukagu, nahiz eta egungo gure gizartean pentsamendu horiek uxatzeko joera hartu dugun. Bizitza bukatzear denean, ordea, oraindik denbora-tartea ez da amaitu, eta gaixoek zein senideek egoera albait ondoen eramateko gero eta ahots zein aldarrikapen gehiago entzuten ari gara. Hain zuzen, gure 28. Osasun Biltzarrean hizpide izan genuen. Orain, horretaz aritu dira batetik, Secpal-en bilkuran Gasteizen eta, bestetik, Aitor Barrenetxea medikua bere liburu berrian....  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Wikinagusi lantegia

2018-06-08

Adi! Datorren uztailaren 2an Baionako Etxeparen lizeoan tailer berezi bat egongo da doan, batez ere nagusei zuzenduta, UEU eta Euskal Wikipedia elkartearen esku. Ekainaren 25era arteko epea dago izena emateko. Barnetegi digitala: Wikipedia/Wikimedia. Euskaraz aritzeko oinarrizko softwarea ezagutu eta erabili ondoren, Wikipedia/Wikimedia egitasmoak ezagutzeko aukera egongo da. Bukatzeko, ikastaroaren muina ,Wikipedia/Wikimedian aditu moduan parte hartzeko aukerak aurkeztuko dira eta lan hori...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 18 19 20 21 22 >>  Amaiera

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan