Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada

2024-02-27

Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, martxoaren 14tik 24ra bitartean, Irunetik Baionara, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen Korrikaren 23. edizioari eskaini diote hitzaurrea. "Osatuberri" aldizkariaren 69. zenbakia (pdf) eskuratu hemen.        Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

EHUn euskarak jasaten dituen erasoei aurre egiteko Ibaetan egindako protokoloarekin bat egin du OEEk

2024-02-19

EHUko Ibaetako campusean ikasle euskaltzaleak batzen dituen IEP Euskarari! Ibaetako Euskaltzaleen Plaza taldeko kideek salatu dutenez, "euskaraz ikasten dugula esaten den arren, hezkuntza-prozesu hori ezin izaten dugu inoiz %100ean euskaraz egin, unibertsitateak ez baitu baliabide nahikoa eskaintzen". Horiek horrela, eremu horretan gertatzen diren erasoei aurre egiteko protokolo bat landu dute, "autodefentsa" tresna bat. OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak ere protokolo...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskara lehentasunez erabiltzearen aldeko ekintzak epaituko dituzte martxoaren 26an Baionan

2024-02-13

Herribiltzak jakinarazi duenez, Gorka Roca Torre epaituko dute martxoaren 26an, 13:45ean, Baionan, euskararen aldeko margoketa batzuengatik. 2023ko irailaren 21ean eta 27an margoketak egin zituzten Izpurako (Nafarroa Beherea) eta Donibane Garaziko zenbait osasun-etxetan, "seinaleetan lehentasuna euskarari eman" zieten. Unescoren izenean izenpetu zituzten margoketak, euskara munduko ondare kulturala dela aldarrikatzeko. Bada, epaiketaren egunean, euskaltzale guztiak Baion...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Kalean dira "Osatuberri" aldizkariko otsaileko irakurgaiak

2024-02-12

Osakidetzako euskara-aldizkariaren otsaileko hainbat albiste irakurgai daude jada. Batetik, Jose Antonio Guerrero Molina elkarrizketatu dute. Bera aditua da belauneko kirurgian, eta robota erabiltzen du belauneko protesiak jartzeko, duela lau urtetik. Orain arte, 200 ebakuntza baino gehiago egin ditu Gurutzetako Ospitalean kirurgia robotikoa erabiliz, eta emaitzak oso positiboak izan direla nabarmendu du. Bestalde, "Osatuberri" aldizkariak jakinarazi duenez, Basurtuko Ospitaleko Erra...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak

2024-02-06

Osakidetzako euskara-aldizkariaren urtarrileko berriak irakurgai daude jada. Batetik, Denok Osasunaren Alde GKEaren eskutik, Ibon Enciso Baztan sendagileak udan Bolivian egindako egonaldiari buruzko albistea irakur daiteke. Bestalde, Ane Negueruela Nøgen musika taldeko abeslaria elkarrizketatu dute. Izan ere, abestiei ahotsa jartzeaz gain, mediku dihardu Mendaroko Ospitalean. Horretaz gain, Sergei Uriarte fisioterapeutari ere egindiote elkarrizketa. Lehen Mailako Arretan aritzen da lane...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

MIR azterketan atzerritarrei gaztelera eskatzen dieten bitartean, Osakidetzak euskara ez dakiten pertsonak kontratatzen jarraitzen du

2024-01-22

Duela bi aste, Osakidetzak jakitera eman zuen hainbat lan-poltsetan euskararen ezagutzarik izan beharko ez duten Europako Batasunetik kanpoko pertsonak kontratatuko dituela. Horren aurrean, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak herritarren oinarrizko eskubide eta osasun sistemaren kalitatean izan ditzakeen kalteez ohartarazi du beste behin. Bitartean, asteburu honetan izan diren MIR azterketak izan ditu hizpide Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria izandakoak, sare sozialetan. Izan ere...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Erretiratutako osasun-langileek OEEko bazkide izaten jarrai dezakete

2024-01-19

Erretiroa hartu arren, Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeko bazkide diren osasun-langileek OEEkide izaten jarrai dezakete, OEEko bazkide jubilatu gisa, kuota ordaindu gabe, hau da, ezer ordaindu gabe.   

Iruzkinak(0)

Roberto Manjón OEEkideak irabazi du Euskararen Eguneko lehiaketaren saskia

2024-01-19

Abenduaren 3ko Euskararen Eguna ospatzeko, euskaraz noiz eta nola idatzi den ezagutzeko lehiaketa prestatu genuen OEEkideentzat. Bada, Roberto Manjón Lozoya Bilbo-Basurtuko ESIko itzultzaileak irabazi du Xiberuko Ikastolen aldeko saskia. Zorionak! 

Iruzkinak(0)

Euskara(z) osatzen Osakidetzan

2024-01-08

Betiko galdera entzun beharko dugu, berriz ere? "Zer nahiago duzu: medikuak zu sendatzea ala euskaraz egitea?". Bi nahiak bateraezinak izango balira bezala. Euskaraz artatua izateak osatzea bermatuko ez balu bezala. Euskaraz egiten duten sendagileen maila profesionala oso fidagarria ez balitz bezala. Bikaintasuna soilik erdaraz etorriko balitz bezala. Jose Maria Pastor kazetariak Berria egunkarian idatzitako iritzi-artikulua. Osorik irakurtzeko sakatu hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Debabarreneko ESIko Tokoginekologia Zerbitzuak arreta-ibilbide guztia euskaraz jasotzea ahalbidetu nahi du

2023-12-13

Osakidetzak euskara hutsez argitaratzen duen Osatuberri aldizkariak jakinarazi duenez, Debabarreneko ESIko Tokoginekologia Zerbitzuak arreta-ibilbide guztia euskaraz jasotzea ahalbidetu nahi du. Haurdunaldi-prozesua ama-hizkuntzan egiteak "arreta osoa" eskaintzea eta "gozotasuna" ditu xede, eta beste zerbitzuetara zabaltzea du hurrengo helburua. Albiste osoa irakurri hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Erabileraren Aroari hasiera ematea erabaki du Euskaltzaleen Topaguneak

2023-12-07

Euskaltzaleen Topaguneak azaroaren 18an Arrasaten egin zuen "Batera Jauzi" Kongresuan, datozen 10 urteetan euskararen erabileran jauzi bat emateko behar ditugun baldintzak adostu zituen, ekosistema linguistikoan nahi dugun aldaketa gerta dadin. Hona hemen baldintzak: 1) mugimendu euskaltzale anitz eta sendoa eragin eraldatzailea egitea. 2) harreman eta sare sendoak eratzea. 3) euskaldun eta euskaltzale izateko imajinario eta identitate kolektibo eguneratuak lantzea. 4) eusk...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Aitor Montes medikuak euskaraz lan egiteagatik jasotako jazarpena salatu dute

2023-12-05

Aitor Montes Aramaioko mediku eta OEEkideak urte asko daramatza bere lana euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen eta bere pazienteei osasun-zerbitzu integrala euskaraz bermatzeko ahaleginetan. Ahalegin horrek askotariko jazarpenak jasan behar izatea ekarri dio Montesi: kargu hartzeak, mespretxuak, mehatxuak… Azaroaren bukaeran gertatu zen azkena. Paziente baten larrialdietarako deribazioa euskaraz idazteagatik kontuak eskatzeko deitu zioten Arrasateko larrialdi zerbitzuetatik eta, ger...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskaren Egunaren lehiaketa OEEkideentzat, urtarriilaren 10era arte

2023-11-29

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzeko, euskaraz noiz eta nola idatzi den ezagutzeko lehiaketa prestatu dugu OEEkideentzat. Galdera gehien asmatuko dutenen artean Xiberuko Ikastolen aldeko saski bat zozketatuko da. Urtarrilaren 10era arte egongo da galderak erantzuteko aukera. Aurrera! Lehiaketan parte hartzeko hemen.    Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Oldarraldiari erantzuteko protokoloa aurkeztu du Kontseiluak

2023-11-20

Azkenaldian areagotzen joan dira auzitegietatik euskararen normalizazioaren aurka ateratako sententziak, herritarron hizkuntza-eskubideak murriztea eragiten ari direnak. Atzera egitera behartu nahi gaituen oldarraldi judizial honi erantzun irmoa emateko asmoz, Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Babesteko Protokoloa garatu du. Protokoloaren helburua hizkuntza-eskubideen aurkako erasoen aurrean antolatu eta saretzeko tresna bat eskaintzea da, euskalgintzaren eta hizkuntza-eskubid...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSEk

2023-11-15

Aurten ere euskarazko testu laburren lehiaketa antolatu du Farmazialari Euskaldunen Elkarteak (FEUSE). Gauzak horrela, abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Irabazleak 300 euroko saria eta ziurtagiria jasoko ditu. Horretaz gain, "Farmaberri" aldizkari elektronikoan argitaratuko dute testua. Irakurri lehiaketaren oinarriak: HELBURUA: FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da. SARIAK...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jabier Agirrek jaso du aurtengo Celaya Saria

2023-11-06

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko Gobernu Batzordeak aurtengo Celaya Saria Jabier Agirreri eman dio, osasunaren dibulgazioan eta euskararen indartzean egin duen lan zabal eta bikainarengatik. Agirrek urriaren 21ean jaso zuen errekonozimendua, Donostiako Tabakaleran ospatu zen Sendagilearen Egunean. Bertan, elkargoko ordezkariek bere eguneroko lana balioan jarri zuten, batik bat, elkargoarentzat egindakoa, eta sendagile eta dibulgatzaileak utzitako emaitza garrantzitsuak ezagutzera eman zit...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada

2023-10-30

Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren iraila-urriko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sareak (NLPD) Finlandian egindako osasun- eta gizarte-arloko hizkuntza-aniztasunari buruzko jardunaldien berri irakur daiteke bertan. Horietan, Osakidetzako Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariordeak, Josune Retegi Ormazabalek, eta Lehen Arreta Koordinatzeko zuzendariordeak, Susana Martin Ben...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia eteteko ordua da

2023-10-27

Euskararen aurkako oldarraldia salatzeko asmoz azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu dute euskalgintzako erakundeek. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskalduna jauregitik eta Bilboko udaletxean egingo da amaiera-ekitaldia. Leloa “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” izango da. Azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek. Informazio gehiago hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Elhuyarrek "Erresistente" dokumentala egin du antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa gizarteratzeko

2023-10-20

Elhuyarrek egin eta ekoitzi duen "Erresistente" dokumentalaren helburua da antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa gizarteratzea. Izan ere, superbakterioek osasun-arazo larri bihurtuko dituzte gaixotasun infekziosoak. OME-Osasunaren Mundu Erakundearen aurreikuspenen arabera, 2050ean, superbakterioak mundu osoan egongo dira, eta minbiziak baino heriotza gehiago eragingo dituzte. Euskara da dokumentalaren jatorrizko hizkuntza. Honi buruz gehiago irakurri hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzan euskaldunen pribatutasun-eskubideak sistematikoki urratzen direla salatu dute

2023-10-16

Urriaren 12an, "Berria" egunkariak argitaratu zuen iritzi-artikulu baten bitartez, euskaldunen osasun-datuen pribatutasuna (historia klinikoa) sistematikoki urratzen duen jokabide baten berri eman du Roberto Manjón Lozoya Bilbo-Basurtuko ESIko itzultzaileak. Bere hitzetan, "paziente batek medikuaren txostena erdaraz jasota euskaraz nahi duela esaten badu, (Osakidetzan) ulertzen dute itzulpena eskatu duela, nahiz eta berak itzulpenik aipatu ez; ez dute ulertzen pazienteare...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

 << 1 2 3 4 5 >>  Amaiera

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan