Berriak
28. Osasun Biltzarrean Komunikazioa-Inkomunikazioa gaia landu dugu bi egunez Arantzazuko gune zoragarrian
2018-05-21
Ostegunetik atzo arte, gai zentral hau hartuta, ehun bat osasungile komunikatzen ibili gara Arantzazuko paradisuan, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako 28. biltzarrean.
2010ean egin bezala, Arantzazuko bidegurutze geografikoa aukeratu dugu egoitza moduan, eta horrekin ere asmatu dugula dirudi. Egitaraua ondo hornituta, luzaroan pozik egoteko moduan gelditu garela esango nuke.
Urtean behin lankide (eta lagun) batzuk topatzeko, lanean jarraitzeko akuilu moduan, je...
Gehiago irakurri
Beharrezkoa al da genero ikuspegia medikuntzan?
2018-05-14
Berrian, Marga Saenz Herrero psikiatra elkarrizketatu dute medikuntzan genero-ikuspegiak duen garrantziaz. Bere ustez, oinarrietatik hasita birplanteatu behar da medikuntza. Oro har, Saenzek salatu du emakumeak gizonen anatomia kontuan hartuta artatzen direla.
Datu batzuk:
-- Entsegu klinikoetan orain dela 30 urte baino gutxiago hasi ziren emakumeak ere parte hartzen, 1990eko hamarkadan.
-- Emakumezko fibromalgia gaixo asko Osasun Mentaleko sailera bideratzen dira, sarritan aurre-iritzien...
Gehiago irakurri
Bizi-testamentuak osasun-zentroetan egin ahalko dira
2018-05-08
Berriako albiste batean irakurri ahal izan dugun bezala, EAEn bizi-testamentua osasun-zentroetan egin ahal izango da hemendik aurrera. Nahikoa izango da hiru lekuko biltzea sinatzeko momentuan, eta lekukook osasun-langileak berak ere izan daitezke. Prozesua arintzeko helburuarekin hartutako erabakia izan da, baita zerbitzua herritarrei hurreratzeko ere. Izan ere, familia-medikua hurbileko figura izaten da, konfiantzazkoa.
Orain arte Araban soilik egin zitekeen horrelakorik, proiektu pilotu b...
Gehiago irakurri
Erretiroengatiko plazak betetzeko plana
2018-05-04
Lehenago aurreratu ziguten bezala, EHU eta Eusko Jaurlaritza medikuntza-ikasketetako plaza gehiago eskaintzea aztertzen ibili dira. Bada, azkenean 325 plaza eskainiko dira 2018/19 ikasturtean (15 pertsona gehiago sartu ahalko dira graduan, beraz).
Erretiroen igoera aurreikusita, osasun-profesionalen eskaeretako bat zen graduan plaza gehiago eskaintzea. Horrekin batera, baliabide gehiago ere eskatzen dute, irakasle gehiago fakultate nahiz ospitaleetan, eta Galdakaoko Ospitalea ikasketarako ze...
Gehiago irakurri
Begirada bat haurren osasunari eta Lehen Mailako arretari
2018-04-24
Naizen agerturiko albistean, Txabi Txakartegik, ibilbide luzeko pediatrak eta OEEko kideak, haurren osasunari buruz ikusi eta aztertu izan duena partekatu du, bestelako jakinduriarekin batera. Bere esanetan, gurasoengandik ikasten dituzte umeek elikadura-ohiturak.
Txabi Txakartegi Gernika-Lumoko osasun-zentroan ibili da 33 urtez, erretiroa hartu zuen arte. Bereziki kezkatuta daukate gaztetxoen intoxikazio etilikoek --gero eta gehiago dira-- eta teknologia berriek --umeek gero eta denbora lu...
Gehiago irakurri
Mintegia Gasteizen Medikuntzako ikasleentzat
2018-04-20
EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultateak mintegi bat antolatu du Osakidetzarekin elkarlanean, Gasteizko kanpusean, apirilaren 25ean 15:30-17:00 bitartean. Ikasleei irteera profesionalen berri emateko hitzaldi-saioak izango dira. Hona hemen programa:
1.-Unibertsitatetik Gerentziara
Jesus Larrañaga. Gerentea. Arabako ESI. Osakidetza.
2.-Unibertsitatetik ikerketara
Felipe Aizpuru. Epidemiologoa. Osakidetza. EHUko Irakaslea.
3.-Unibertsitatetik mugarik gabeko mundura
Ainhoa Lekuon...
Gehiago irakurri
Badator bertso-saio klinikoa
2018-04-17
Aurten ere, bertso-saio klinikoa egingo da Itxas-Buru sagardotegian (Hernanin) maiatzaren 11n, 18:30ean. Osasun arloko edonork har dezake parte interesa izanez gero, beraz, animatu! EHUko ikasleek, gainera, kreditu bat lor dezakete. Parte-hartzeko oinarriak, beheko pdfan.
Funtsean, norberak izena eman behar du eta, ondoren, taldeak osatuko dira zozketaz. Ikusle gisa ere bertaratzeko aukera dago, izena ematean jakinaraziz gero. Bertsotan ibiltzeaz gain, bapo afaltzeko plana dago, eta finalera...
Gehiago irakurri
Erretiroengatiko plaza berriek hizkuntz eskakizunik ez?
2018-04-09
Momentu honetan, praktikan Osakidetza ez da hizkuntz eskakizunik ezartzen ari erretiroengatik sortzen ari diren lanpostu berrietan Lehen mailako Arretan eta Arreta Espezializatuan, hau da, normalizazio-prozesuko lehen eta bigarren lehentasunezko mailetan. Horrela, EAEko osasun zerbitzuaren euskalduntzea moteltzen eta luzatzen ari da.
2016ko irailean EAEko Auzitegi Nagusiaren 389/2016 epaia agertu zen; horren arabera balio gabe geratzen zen Osakidetzako 2013-2019 Euskara Planaren zati bat, ha...
Gehiago irakurri
Osasun profesionalak neurri eske erasoen igoeragatik
2018-04-06
Berriak dioenez, Hego Euskal Herrian osasun publikoko profesionalek iaz eraso gehiago pairatu zuten, guztira 910, eta egoera hobetzeko neurriak nahi dituzte. Bai Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko, bai Nafarroako Osasun Departamentuko arduradunek datuetan igoera izan dela onartu dute. Nafarroan %2 urritu dira eraso fisikoak, baina ahozkoak %40 ugaritu dira; EAEn, berriz, %31eko igoera jazo da. Langileen esanetan, kezkagarriena da gertatzen diren eraso guztiak ez direla salatzen eta, hortaz, zo...
Gehiago irakurri
Pandemia bati aurre egiteko prest geundeke?
2018-04-03
Anton Erkoreka EHUko medikuntzako irakasle eta Euskal Herriko Medikuntzaren Museoko zuzendariak asko idatzi du orain dela ehun urteko gripe pandemiari buruz, Euskal Herrian gertatu zenaz barne.
1918-19 tartean, I. Mundu Gerra ostean, munduko populazioari eragin zion gripe pandemia larri hartaz ari gara. Guztira 40-50 milioi pertsona hil ziren, batik bat gazteak, eta Erkorekak azaltzen duenez, bi bolada egon zen nagusiki. Bigarrena izan zen latzena orokorrean, baita Euskal Herrian ere. Europa...
Gehiago irakurri
Komunikazioak eta posterrak aurkezteko epea luzatuta apirilaren 3ra arte
2018-03-27
Osasun Biltzarrerako komunikazioak eta posterrak aurkezteko azken eguna apirilaren 3ra arte luzatu dugu. Gogoratu biltzarra Arantzazun izango dela maiatzaren 18 eta 19an, “Komunikazioa-Inkomunikazioa” gaiari buruzkoa. Askotariko gaiak ari dira agertzen, eta mahai-inguru zein hitzaldi mamitsuen artean gaian sakontzeko oso aproposa izan daiteke zeuen ekarpentxoa egitea.
Komunikazioa egiteko
Egitaraua
Animatu! Zabaldu informazioa zure ezagunen artean! Eskerrik asko!!!!
...
Gehiago irakurri
Osakidetzako EPEetan LGTBI kolektiboa patologizatuta
2018-03-23
EPEetako azken gai-zerrendan joera homosexualak patologizatuta ageri izan dira duela oso gutxira arte. Hainbatek kexa adierazi zieten bai EAEko Arartekoari, bai Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen Gehitu elkarteari, eta azken horrek ekitea erabaki zuen, arazoa konpontzeko. Hala, kexua egin zuten Jaurlaritzak sustatzen duen Eraberean zerbitzuaren bidez --diskriminazioa salatzeko zerbitzua da---, baita Osakidetzak duen pazienteak artatzeko zerbitzuareb bitartez ere.
Erantzu...
Gehiago irakurri
Osasungintzarako hiztegi terminologiko berriak
2018-03-20
Otsaila bukaeran Eusko Jaurlaritzak 13 baliabide berri eskaini zituen euskararen normalizazioan aurrera egiteko, tartean osasungintzarako erabilgarri diren hiru hiztegi: Traumatologia, Hiesa eta Mendekotasunari buruzkoak. Sarean eskuragarri daude (gogoratu, control+f sakatuta erraz asko topatu daitezkeela hitzak), eta paperean ere argitaratu dira. Horrez gain, Euskalterm banku terminologikoa elikatzeko erabili dute, beraz, Euskaltermen bertan bilatuta zuzenean topatuko duzue itzulpena. UZEI ar...
Gehiago irakurri
Aldarria Osakidetzak ikastaroa bertan behera utzi dezan
2018-03-14
Osakidetzak plataforma bat jarri du abian osasun-langileen artean ezagutza partekatzeko eta zabaltzeko: jakinsarean. Bertan eskaintzen den ikastaroak komunikazio egokia du helburu, baina hizkuntzaren garrantzia -eta are gutxiago, euskara- ez du aipatzen. Horren harira, Aitor Montes Lasarte medikuak aldarria egin du Argiako blogean, berau bertan behera utzi dezaten eta prestakuntzaren arduradunak bere karguari uko egin diezaion.
Duela gutxi, ‘Komunikazio eraginkorra’ izenbur...
Gehiago irakurri
Osasuna euskalduntzeko bultzada Arabatik
2018-03-12
Argian elkarrizketatu dute Adri medikua, Arabako kanpainaren berri emateko. Egoiliarrek abiatutako sinadura bilketaz gain, beste ekimen batzuk ere jarri dituzte abian lurralde horretan. Medikuak dioenez, Osakidetzak praktikan gaztelaniaz funtzionatzen du. Horretaz eta beste gai batzuez aritzeko, mahaingurua antolatu dute martxoaren 22an 16:00etan Arabako erizaintza eskolan.
Osakidetzan euskararen egoera eskasa dela dio, eta euskaraz ez dakiten profesionalek ematea zerbitzua munduko osasun es...
Gehiago irakurri
Txagorritxun euskaraz lan egin nahi, baina ezin
2018-03-08
Otsailaren 14an agerturiko albistea dugu. Araba Unibertsitate Ospitaleko Barne Mediku Egoiliarrek sinadura bilketa bati ekin zioten, eta Dozentzia eta Gerentzia sailei helarazitako gutun batean azaldu zuten zergatik: defektuz lan-tresna guztiak gaztelaniaz, euskarazko materiala sortzeko baliabiderik ez, Euskara Zerbitzuko egitasmoak zokoratzea, etab. Kexa adierazpenen ostean, Osakidetzaren Euskara Plana betetzeko eskaera dago, besteak beste.
Azken finean, euskaraz ikasi eta lan egiteko eskub...
Gehiago irakurri
Osakidetzako EPEak: Gutuna Alfonso Alonsori
2018-03-06
Pello Igeregik Alfonso Alonsori idatzi zion Deia egunkarian. Izan ere, Alfonso Alonsok "kezka" handia erakutsi zuen Osakidetzako EPEetako hizkuntz eskakizunen inguruan. Ironia handiz hasi da Igeregi esanez datu asaldagarri eta kezkagarri batzuen ondorioz seguru Alonso eskandalizatuko dela eta zerbait egingo duela:
- Medikuntza Nobela lortu izan dutenetatik soilik 118 pertsonak egin ahalko zuketen lan Osakidetzan, ez baitute espainierazko nahikoa ezagutzarik. Osakidetzak espainieraz...
Gehiago irakurri
Iraultza osasun arloan robotei esker
2018-03-06
Osasunean gero eta adimen artifizialdun gailu gehiago ari dira erabiltzen, hala nola pilula elektronikoak, partxeak eta nanorobotak. Zientzia fikziozkoak iruditu lezaketen arren, adimen artifiziala eta robotika errealitate bihurtzen ari dira, besteak beste ebakuntza-geletan eta farmakoen alorrean.
Hain zuzen ere, berrikuntzarik handiena pilula robotikoak dira. Australiako saiakuntza batekoak 2,6 cm luze dira osorik (diametroa 1cm luze da): ohiko pilula bat baino pittin bat handiagoak baino e...
Gehiago irakurri
Ingurune elebidunean komunikazioa hobetzeko gaztelera hutsezko ikastaroa?
2018-03-05
OEEn gutun hau jaso dugu. Osakidetzak komunikazioa hobetzeko ikastaro bat antolatu du eta eduki guztia ikusita, eta erabiliko den hizkuntza, euskararen arrastorik ez dago.
Hori dela eta salaketa gutun hau zabaltzen ari da:
Azpian daukazun mezua Arrasateko Lehen Mailako Arreta Unitateko osasun-langileok (erizain zein medikuok) jaso dugun mezua da.
Osakidetzako prestakuntza planaren barruan, `Komunikazio eraginkorra´ izenburua duen ikastaro bat eskaintzen zaigu.
Konturatzen ba...
Gehiago irakurri
Negoziazioak EHU eta Eusko Jaurlaritzaren artean: medikuntza-ikasketetan plaza gehiago, euskaldunek lehentasuna lortu lezakete
2018-03-02
El Correo egunkariko albistea da, otsailaren 24koa: Medikuntza graduan plaza gehiago eskainiko da datorren ikasturtean EHUn, eta oraindik aztertzeke dago ea lehentasuna emango zaien euskaldunei, helburua delako bi hizkuntzetan artatu dezaketen profesionalak trebatzea.
Euskal Herriko Unibertsitatea eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila EHUn plaza gehiago eskaintzea negoziatzen ari dira, Medikuntza Ikasketak egin nahi dituzten ikasleak gero eta gehiago direlako, eta mediku-beharra aurreikusten ...
Gehiago irakurri