Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Txagorritxun euskaraz lan egin nahi, baina ezin

2018-03-08

Otsailaren 14an agerturiko albistea dugu. Araba Unibertsitate Ospitaleko Barne Mediku Egoiliarrek sinadura bilketa bati ekin zioten, eta Dozentzia eta Gerentzia sailei helarazitako gutun batean azaldu zuten zergatik: defektuz lan-tresna guztiak gaztelaniaz, euskarazko materiala sortzeko baliabiderik ez, Euskara Zerbitzuko egitasmoak zokoratzea, etab. Kexa adierazpenen ostean, Osakidetzaren Euskara Plana betetzeko eskaera dago, besteak beste. Azken finean, euskaraz ikasi eta lan egiteko eskub...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako EPEak: Gutuna Alfonso Alonsori

2018-03-06

Pello Igeregik Alfonso Alonsori idatzi zion Deia egunkarian. Izan ere, Alfonso Alonsok "kezka" handia erakutsi zuen Osakidetzako EPEetako hizkuntz eskakizunen inguruan. Ironia handiz hasi da Igeregi esanez datu asaldagarri eta kezkagarri batzuen ondorioz seguru Alonso eskandalizatuko dela eta zerbait egingo duela: - Medikuntza Nobela lortu izan dutenetatik soilik 118 pertsonak egin ahalko zuketen lan Osakidetzan, ez baitute espainierazko nahikoa ezagutzarik. Osakidetzak espainieraz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Iraultza osasun arloan robotei esker

2018-03-06

Osasunean gero eta adimen artifizialdun gailu gehiago ari dira erabiltzen, hala nola pilula elektronikoak, partxeak eta nanorobotak. Zientzia fikziozkoak iruditu lezaketen arren, adimen artifiziala eta robotika errealitate bihurtzen ari dira, besteak beste ebakuntza-geletan eta farmakoen alorrean. Hain zuzen ere, berrikuntzarik handiena pilula robotikoak dira. Australiako saiakuntza batekoak 2,6 cm luze dira osorik (diametroa 1cm luze da): ohiko pilula bat baino pittin bat handiagoak baino e...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ingurune elebidunean komunikazioa hobetzeko gaztelera hutsezko ikastaroa?

2018-03-05

OEEn gutun hau jaso dugu. Osakidetzak komunikazioa hobetzeko ikastaro bat antolatu du eta eduki guztia ikusita, eta erabiliko den hizkuntza, euskararen arrastorik ez dago. Hori dela eta salaketa gutun hau zabaltzen ari da: Azpian daukazun mezua Arrasateko Lehen Mailako Arreta Unitateko osasun-langileok (erizain zein medikuok) jaso dugun mezua da. Osakidetzako prestakuntza planaren barruan, `Komunikazio eraginkorra´ izenburua duen ikastaro bat eskaintzen zaigu. Konturatzen ba...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Negoziazioak EHU eta Eusko Jaurlaritzaren artean: medikuntza-ikasketetan plaza gehiago, euskaldunek lehentasuna lortu lezakete

2018-03-02

El Correo egunkariko albistea da, otsailaren 24koa: Medikuntza graduan plaza gehiago eskainiko da datorren ikasturtean EHUn, eta oraindik aztertzeke dago ea lehentasuna emango zaien euskaldunei, helburua delako bi hizkuntzetan artatu dezaketen profesionalak trebatzea. Euskal Herriko Unibertsitatea eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila EHUn plaza gehiago eskaintzea negoziatzen ari dira, Medikuntza Ikasketak egin nahi dituzten ikasleak gero eta gehiago direlako, eta mediku-beharra aurreikusten ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hizkuntz Eskubideen Behatokia: Euskaraz bizitzea gure eskubidea delako

2018-02-26

Euskaraz bizitzea oinarrizko eskubidea da. Eta hain zuzen, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren blogean esan denez , euskaraz bizi nahi duen herritarrak kontziente izan behar du euskaraz hitz egitea bere eskubidea dela, ez dela ideia abstraktu hutsa, eta kontziente izatea lehen urratsa izango dela egoera aldatzeko. Geure burua ahaldunduz, egunero eremu publikoan zein pribatuan gertatzen diren urraketak irauli ditzakegu. Hedabide eta sareek azpimarratu dute azken asteotan euskaldunoi euskaraz b...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Gogoratu: martxoak 23, komunikazioak eta posterrak aurkezteko azken eguna

2018-02-22

Gero eta gutxiago geratzen da aurtengo OEEren biltzarrerako! Gogoratu martxoaren 23a izango dela komunikazioak eta posterrak aurkezteko azken eguna, epea zabalik mantenduko baita egun horretara arte. Biltzarra bera Arantzazun izango da maiatzaren 18an eta 19an. Guztira lau mahai-inguru antolatu ditugu, hainbat tailer interesgarri eta, gainera, dakizuenez kredituak lortzeko aukera dago. Gaia oso mamitsua da: komunikazioa/ inkomunikazioa. Horren barruan, besteak beste landuko dira: - Komu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Frankismo garaian ere, osasuna euskaraz

2018-02-19

Harri bitxi anonimo batean topatu dugu Frankismo garaian, 1958an hain zuzen, euskaraz ikasteko liburutxo bat inprimatu zela Zarautzen. Bertan, irudietan ikus daitekeen bezala, osasun arloari eskainitako orrialde oso bat dago. Ohiko esamolde jatorrak dira, erdialdeko euskalkian: buruko minaz, gibelaz, urdailaz, besoko minaz, eta abarrez ari da, egunerokoan erabiltzeko hitzak, azken batean. Ikusten denez, duela berrogeita hamar urteko erronkak jarraitzen du, baina ibili gara zertxobait, ezta? ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Kanada, eredu. Aitor Montesen iritzia Argian

2018-02-16

Aitor Montes medikuak Kanada frankofonora egindako bidaia baten berri ematen du Argiako artikulu batean, bertako osasun arloko hizkuntza egoera Euskal Herrikoarekin alderatzeko. Funtsean, periferian ere, non hiztunen ehunekoa oso txikia den, egoera soziolinguistikoa eta legala eredu izan daiteke guretzat. Izan ere, hizkuntz eskubideak bete egiten dira, eta gaixoek arreta frantsesez jaso dezakete. Quebecen, EAEn bezala, frantsesa hizkuntza ofiziala da, eta biztanleriaren gehiengoak frantsesez...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako euskara plana: aurrera pausuak, baina oraindik gabeziak

2018-02-08

Astelehenean EAEko osasun sailburu Jon Darpon Sierrak Osakidetzako Euskara Planaren ebaluazioa aurkeztu zuen Legebiltzarrean, planaren (2013-2019) indarraldi erdia bete denean. Berrian argitaratu denaren arabera, osasun-zerbitzua euskaraz eskatzea gaixoen gain gelditzen da, ez da hasieratik eskaintzen, eta eguneroko jarduerak, barne zein kanpo harremanak, oraindik gazteleraz egiten dira, alde handiarekin. Datuek argitara ematen dute planak aurrera pausua ekarri duela egiturazko arloetan, batez...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Debagoienan ekografia agiriak euskaraz

2018-02-05

Debagoienan aukera ederra dago ekografia agiriak euskaraz eskatzeko. Aitor Montes Lasartek txio batean dioen bezala, Debagoienako ESIko Euskara Planaren ebaluazio partzialean jasota ageri da erradiologiako proba osagarriekin, hau da, ekografiekin zerikusia duten zirkuitu osoa euskaraz egin daitekeela, betiere eskaera euskaraz egiten bada. "Ekografiak euskaraz eskaintzen dira. Eskaera euskaraz egiten bada, euskaraz erantzuten da". Ez dago aitzakiarik: medikua bazara, eskatu ekografi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Historia klinikoak euskaraz eska ditzagun proposatu dute

2018-02-01

Aitor Montes medikuak proposamena egin die bai osasun arloko profesionalei, bai herritarrei, jarrera aktibo baten bidez elkarlanean Osakidetza bultzarazteko. Euskadi Irratiko faktoria saioan, Aitor Montesek euskaldunon jarrera aktiboaren garrantzia azpimarratu du, eta Kanadako eredua aipatu du adibide gisa. Osakidetzako euskara planaz, esan du sortzetik akastuna dela, ez baititu nazioarteko irizpideak jasotzen, batik bat, erabiltzailearen hizkuntza erabiltzearen garrantzia, paziente eta prof...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskaraz bada, ikusiko zaigu irribarrea

2018-01-31

“Irribarre egitea ez da ezer kostatzen”, horixe da haurren ahoko osasuna zaintzeko kanpaina berriaren leloa, EAEko Osasun sailak eta Osakidetzak abiarazia. Euskararen Gizarte Erakundeen Behatokiaren blogean esan denez, euskaldunok gogoz egiten dugu irribarre osasun zerbitzuetan euskaraz egiten digutenean, baina, tamalez, urruti gaude oraindik bertan euskaraz soilik egiteko aukera eskuratzetik. Bada garaia euskararen normalizazioa azkartzeko erabaki irmoa hartzeko, 2003an onartu zen...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskaraz lan egitea arriskutsua al da? Aitor Montes Lasarte medikuaren iritzia

2018-01-29

Aitor Montes Garan: Medikua naiz, eta medikuntza guk euskaldunduko dugu. Horretarako laguntza beharko dugu, konplizitateak: lankideak erakarri, euskaldunak adoretu, kudeatzaileak konbentzitu. Euskara bion hizkuntza da, paziente eta profesionalarena, bertokoa eta horrezaz gain, ofiziala. Erantzukizuna, egotekotan, erdaldunena da. Ez gaitezen akerraren adarrak bezain gogorrak izan, ez diezaiogun lankideari errua bota: arazoaren muina erakundearen egitura, antolakuntza eta Artikulu osoa, h...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Europan herritar asko gara gure hizkuntzan osasun-zerbitzuetan artatzen ez gaituztenak

2018-01-26

http://www.vocaleurope.eu/language-barriers-right-health-european-union/ Artikulu honetan OEEren kidea den Xabier Zarandonak, baita Iñigo Jacak ere, biak ICECen kideek, azaltzen dute estatuek tokian tokiko hizkuntzatan artatzen ez duten osasun-langileak jartzean, herritar horiek desabantaila nabarmenean uzten dituztela. Horretarako Estatu Batuetan ingelesa menperatzen ez duten pazieengan gertatzen den estatistika bat aipatu dute non komunikazio-arazoek osasun-arretan kalte handia da...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun arloa eta zapatariak: onenaren herrialdean

2018-01-24

Iñigo Jaca Arrizabalaga eta Xabier Zarandona Zubero Argia aldizkarian Aski da ETBko albistegiak ikus-entzutea gure irudimenean hau sar dadin, alegia, Gasteizko gure gobernuak kudeatzen duen edozerk, emaitza bakarra duela: emaitzarik onena. Zalantzarik gabe sinetsarazi nahi digute Euskadin politikariek printzipio perfekzionista bat dutela, eta horretarako, herrialdeko hedabiderik onenen indarra erabiltzen dute, onena garela guri sinetsarazteko. http://www.argia.eus/albistea/osasun-ar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

EAEko Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Euskararen Normalizazio Plana indargabetu du

2018-01-23

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainan aurkeztu zuen helegitea, eta bertan behera utzi ditu euskara planeko bost artikulu, 2013tik indarrean zeudenak. Euskarak ere kristalezko sabaia daukala ematen du; horrelako erabakiekin zaila izango da euskara normalizatzea. Hauek dira aldaturiko bost artikuluak: Prentsaurrekoetako hizkuntza Araudiaren bosgarren artikuluak, Aldundiak prentsaurrekoak edo ekitaldi publikoak euskara hutsean egitea baimentzen zuen, na...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzan Planak zertarako? Arrasateko Osasun Zentroan eskakizun gutxiago

2018-01-10

Berria egunkarian AED elkartearen Ekintza Taldearen izenean egindako gutuna agertu da. Bertan Debagoieneko euskaldunon kalterako hartutako erabaki bat da plazaratzen da: Osakidetzako Zuzendaritzak, euskara ezagutzaren eskakizuna ezarria zuten eta oraindik titular finkorik ez duten bost medikuntza lanposturi, eskaizun hori kentzea erabaki du. Erabakia ez dator bat Jon Darpon, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, aipatutako Osasun Sailaren ildo  estrategikoekin. Besteak beste, osasun-ar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osagaiz aldizkariaren bigarren alea

2017-12-19

Dagoeneko Osagaiz euskarazko osasun aldizkariaren bigarren alea ikusgai dagoela jakinarazi nahi dizuegu. Jakingo duzuenez, Osagaiz aldizkaria UEUk eta OEEk, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren laguntzarekin,   on-line dagoen eta  osasun zientziak lantzen dituen aldizkaria da. Helburu nagusia  osasun-zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzea eta ikerketa taldeen lanak euskaraz ezagutzera ematea da. Lehen zenbakia 2017ko ekainean argitaratu zen eta  bai lehen...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bidegabekeria ez da hautazkoa

2017-12-13

Berria egunkarian Aitor Montesen artikulutik jasotako ideia batzuk aipatuko ditugu. Hasteko, Aitorren esanetan, osasun arretaz jasotzeko hautua eta eskaera aspalditik egin dute erabiltzaileek, langileok eta zenbait gizarte eragilek. Baina, hala ere,  osasun arretaz mintzatzen garenean, batzuentzat norberaren hizkuntzan jasotzea eskubide bat da eta beste batzuentzat hautu soila. Hori horrela izanik, osasun-zerbitzua pazientearen hizkuntzan ukatzeak kalitateari kalte egiten dio, batez ere...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 20 21 22 23 24 >>  Amaiera

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan