Berriak
Europan herritar asko gara gure hizkuntzan osasun-zerbitzuetan artatzen ez gaituztenak
2018-01-26
http://www.vocaleurope.eu/language-barriers-right-health-european-union/
Artikulu honetan OEEren kidea den Xabier Zarandonak, baita Iñigo Jacak ere, biak ICECen kideek, azaltzen dute estatuek tokian tokiko hizkuntzatan artatzen ez duten osasun-langileak jartzean, herritar horiek desabantaila nabarmenean uzten dituztela.
Horretarako Estatu Batuetan ingelesa menperatzen ez duten pazieengan gertatzen den estatistika bat aipatu dute non komunikazio-arazoek osasun-arretan kalte handia da...
Gehiago irakurri
Osasun arloa eta zapatariak: onenaren herrialdean
2018-01-24
Iñigo Jaca Arrizabalaga eta Xabier Zarandona Zubero Argia aldizkarian
Aski da ETBko albistegiak ikus-entzutea gure irudimenean hau sar dadin, alegia, Gasteizko gure gobernuak kudeatzen duen edozerk, emaitza bakarra duela: emaitzarik onena. Zalantzarik gabe sinetsarazi nahi digute Euskadin politikariek printzipio perfekzionista bat dutela, eta horretarako, herrialdeko hedabiderik onenen indarra erabiltzen dute, onena garela guri sinetsarazteko.
http://www.argia.eus/albistea/osasun-ar...
Gehiago irakurri
EAEko Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Euskararen Normalizazio Plana indargabetu du
2018-01-23
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainan aurkeztu zuen helegitea, eta bertan behera utzi ditu euskara planeko bost artikulu, 2013tik indarrean zeudenak.
Euskarak ere kristalezko sabaia daukala ematen du; horrelako erabakiekin zaila izango da euskara normalizatzea.
Hauek dira aldaturiko bost artikuluak:
Prentsaurrekoetako hizkuntza
Araudiaren bosgarren artikuluak, Aldundiak prentsaurrekoak edo ekitaldi publikoak euskara hutsean egitea baimentzen zuen, na...
Gehiago irakurri
Osakidetzan Planak zertarako? Arrasateko Osasun Zentroan eskakizun gutxiago
2018-01-10
Berria egunkarian AED elkartearen Ekintza Taldearen izenean egindako gutuna agertu da. Bertan Debagoieneko euskaldunon kalterako hartutako erabaki bat da plazaratzen da: Osakidetzako Zuzendaritzak, euskara ezagutzaren eskakizuna ezarria zuten eta oraindik titular finkorik ez duten bost medikuntza lanposturi, eskaizun hori kentzea erabaki du.
Erabakia ez dator bat Jon Darpon, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, aipatutako Osasun Sailaren ildo estrategikoekin. Besteak beste, osasun-ar...
Gehiago irakurri
Osagaiz aldizkariaren bigarren alea
2017-12-19
Dagoeneko Osagaiz euskarazko osasun aldizkariaren bigarren alea ikusgai dagoela jakinarazi nahi dizuegu. Jakingo duzuenez, Osagaiz aldizkaria UEUk eta OEEk, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren laguntzarekin, on-line dagoen eta osasun zientziak lantzen dituen aldizkaria da. Helburu nagusia osasun-zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzea eta ikerketa taldeen lanak euskaraz ezagutzera ematea da.
Lehen zenbakia 2017ko ekainean argitaratu zen eta bai lehen...
Gehiago irakurri
Bidegabekeria ez da hautazkoa
2017-12-13
Berria egunkarian Aitor Montesen artikulutik jasotako ideia batzuk aipatuko ditugu. Hasteko, Aitorren esanetan, osasun arretaz jasotzeko hautua eta eskaera aspalditik egin dute erabiltzaileek, langileok eta zenbait gizarte eragilek. Baina, hala ere, osasun arretaz mintzatzen garenean, batzuentzat norberaren hizkuntzan jasotzea eskubide bat da eta beste batzuentzat hautu soila.
Hori horrela izanik, osasun-zerbitzua pazientearen hizkuntzan ukatzeak kalitateari kalte egiten dio, batez ere...
Gehiago irakurri
Su(a)minetik bakera ikuskizunaren estreinaldia
2017-12-11
Ostegun honetan, abenduaren 14ean estreinatuko da Arrasateko Udal Antzokian, 19:00tan Arteman Komunikazioak sortu duen "Su(a)minetik bakera ikuskizuna.
Proiektu honetan OEEko kide den Iñaki Peña murgilduta egon da, eta Debagoienean ziur aski emanaldi bakarra egongo enez, bertara joatera animatzen zaituztegu. Lan honen helburu nagusia, "sumina" eta atzean utzita, bakera arteko bidea egiten laguntzea da.
Inoiz eskua ematea sekula pentsatuko ez zenuen pertsonari e...
Gehiago irakurri
Bizipoza- Keinu bat, opari bikoitza
2017-12-07
Bizipoza izeneko ekimenean boluntario bila dabiltzala jakin dugu. Bertan, arazo ezberdinak dituzten umeen bizitza (minbizia, esklerosia, etab.) alaitzeko jardunaldiak eta ekimenak prestatzen dituzte urtean zehar.
Guztira 33 elkartez osatuta dago taldea, besteak beste, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartea, Euskadiko Tourette Sindromea eta bestelako trastornoen familia elkartea, Gipuzkoako Guraso Bananduen Elkartea, Estatu mailako Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen...
Gehiago irakurri
Osagaiz aldizkariaren bigarren alea
2017-11-28
Abenduan Osagaiz aldizkariaren bigarren alea argitaratuko da, UEUk eta OEEk elkarlanean eginda. Eta dagoeneko hirugarren alerako artikuluak jasotzen hasiak garela.
Lehenengo alea hemen irakurri daiteke: Osagaiz -1
Beraz, euskaraz idatzitako aldizkari zientifiko honetan parte hartu nahi baduzue, animatu eta bidali zuen artikuluak.
Artikuluren bat idatzi eta bidaltzeko interesa badaukazue, irakuri gidalerroak
Informazioa: oee@oeegunea.eus edo info@osagaiz.eus postetan.
...
Gehiago irakurri
Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak
2017-11-21
Azaroaren 22an Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean "Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak" izeneko jardunaldia antolatu dute.
Jardunaldiak goizeko 8:30tan hasiko dira EHUk Donostian duen Carlos Santamaria zentroan. Bi hitzaldi, elkarrizketak eta mahai-inguru bat prestatuta daude eta gaia landuko dituztenen artean: Mikel Zalbide, Iñaki Agirreazkuenaga eta Olatz Altuna egongo dira.
Bertaratzeko in...
Gehiago irakurri
Elinberri Argibide hiria
2017-11-16
Iruñean Elinberri Argibide hiria izeneko euskarazko webgune independiente bat dago. Auzolana dute oinarri eta euren helburua euskarari "lurra" eskaintzea da, hau da, albisteak, ideiak, ekimenak, eskaintzak, literatura... dena collage berezi eta adeitsuan.
Horretarako, alor ezberdinetako gaiak jorratu egiten dituzte euskal argibide bat eskaintzeko.
Jorratzen diren gaien artean Osasungintza ere badago, eta horregatik guk ere gurean horren berri eman nahi dugu....
Gehiago irakurri
Bullying-aren mugak gainditzen
2017-11-13
Datorren Azaroaren 24an, UEUk eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatutako jardunaldi baten berri eman nahi dugu: Bullying-aren mugak gainditzen. Jardunaldi honen helburua zera da, gai horren inguruan aritzen diren agenteak biltzea eta komunitate moduan gai horretan nola eragin daitekeen hausnartzea.
Hala ere, jardunaldia interesa duen edonori zuzenduta dago, familia zein profesionalei: irakasleak, hezitzaileak, gizarte-langileak, pedagogoak, psikologoak...)
Izen ematea azaroaren 17...
Gehiago irakurri
OEEren 2018ko Osasun Biltzarrerako komunikazioak egiteko epea zabalik
2017-10-17
Dagoeneko, datorren urteko Osasun Biltzarraren prestaketa-lanak hasi gara.
Albiste honen bitartez, ahozko komunikazioak eta posterrak bidaltzeko epea zabalik dagoela jakinarazi nahi dugu eta epea 2018ko martxoaren 23an amaituko da.
Biltzarra Arantzazun ospatuko da 2018ko maiatzaren 18 eta 19an. "Komunikazioa-Inkomunikazioa" izango biltzarraren ardatza eta horren inguruan mintzatuko dira egongo diren 4 mahai-inguruak:
- Komunikazio arazoak sortzen dizkiguten gaiak
- Bioetika / ...
Gehiago irakurri
Osasun teknologien jardunaldiak. Inbertsiotik desinbertsiora
2017-10-09
Datorren urriaren 24 eta 25ean Osasun Teknologien bizitza zikloa ardatz izango dituen jardunaldiak burutuko dira Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean.
Osasun teknologien inbertsioa burutzetik desinbertsiora doan prozesu osoaren azterketa egingo da eta horretarako arloan erreferentziazkoak diren hainbat hizlarik hartuko du parte.
Inskripzioa doakoa da eta egitaraua lotura honetan ikusgai duzue: Egitaraua
Interesa badaukazue eta izena eman nahi baduzue joan orrialde honetara: izena e...
Gehiago irakurri
Ez gara akuriak
2017-10-05
Zigor Etxaburuak Kontseiluko blogean idatzitako artikulu bat aipatu behar dugu. Bertan, akuriak ez garela defendatzen da. Hori horrela izanik, eta administrazioaren eta erabiltzailearen arteko harremanean, hizkuntza zubi nagusia izanik, Euskal Autonomi Erkidean, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea aitortua duten arren, zerbitzu publikoetan ez da guztiz bermatzen aukera hori, modu nabarmenean Osakidetzan.
Harago joanez, gurean 160.00...
Gehiago irakurri
Iruñeko Erizaintza Unibertsitatean eskolak euskaraz emateko aukera
2017-10-04
Iruñeko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan eskolak euskaraz eman nahi dituzten irakasleak behar dira. Astean 2-4 ordu emateko eskaintza dago. Jarraian atxikita daude euskaraz emateko dauden gai aukerak, besteak beste: Giza Anatomia, Giza Fisiologia, Biokimika, Psikologia, Elikadura, Farmakologia, Erizaintza Komunitarioa, etab.
Eskolak euskaraz emateko interesik badaukazue, ez galdu aukera eta jarri OEErekin harremanetan:
oee[abildua]oeegunea.eus
944 00 11 33
 ...
Gehiago irakurri
IX. Joanes Etxeberri saria
2017-09-29
Donostia ESIn eta Osakidetzaren Gipuzkoako zerbitzuan euskara erabiltzearen, zabaltzearen eta sustatzearen aldeko ekimen eta lanak aitortzeko asmoz badator, aurten ere, Joanes Etxeberri saria antolatu dute.
Deialdi honetan lanak entregatzeko epea 2018ko udaberrian izango da, hain zuzen ere, 2018ko martxoaren 21ean.
Jakingo duzuenez, sari honetan osasun arloarekin lotutako idazlanak aurkezten dira
Jarraian deialdian parte hartzeko oinarriak ikusgai dituzue.
&n...
Gehiago irakurri
Osakidetza oso urrun euskara planetik
2017-09-21
Osakidetzako bigarren euskara planaren indarraldiaren erdian gaudela, Kontseiluak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ohartarazi dute bertan hutsune handiak daudela. Hori dela eta, Osakidetzan helburu eta epe zehatzak behar direla aipatu dute.
Dagoeneko, 160.000 herritarrek hizkuntza hautatzeko aukeran euskarazkoa galdegin dute eta nahiz eta Planean udalerri euskaldunei arreta berezia jartzea jasota dagoen, z...
Gehiago irakurri
Osakidetzari buruz banakako salaketa gehiago jaso ditu Elebidek
2017-09-18
Berria egunkarian argitaratutako albiste baten bitarten jakin izan dugu, Hizkuntza eskubideetarako Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak, iaz jasotako intzidentzia kopurua jaitsi dela baina faktore berezi bategatik: 2015ean kanpaina batzuk egin ziren eta inoiz baino kexa gehiago jaso ziren. Hori pasatu ondoren, 2016koa datu fidagarriagoak dira nahiz eta kexak jasotzeko kanpaina txikiren bat ere egon den. Urte anitzetako datuak ikusita, eta urtez urte igoera dagoela ikusten da.
Arlo ...
Gehiago irakurri
Eman ta zabal zazu
2017-09-14
Berria egunkarian Aitor Montesek egindako iritzi artikulua gogora ekarri nahi dugu. Bertan modu sakonean Haranburu jaunak egindako kritikari erantzuten dio. Aitorren esanetan, pazientearen hizkuntza ezagutzea, gaitasunik goreneko ahalmena da. Medikuntzaren xedea pazienteak diren heinean, paziente euskaldunak ere gogoan hartu behar dira. Nahiz eta, batzuetan euretaz ahaztu.
Hori horrela izanik, behaketa eragozten aurreiritziak alde batera utzuta, medikuntza fakultateak euskaraz moldatuko dire...
Gehiago irakurri