Berriak
Hizkuntza eskubideei buruzko kexa kopurua behera
2017-06-30
Berria egunkarian argitaratutako artikilu baten bitartez, Elebidek aurkeztutako balantzearen berri izan dugu. Bertan jasotako kexa kopurua txikiagoa dela aipatzen da; hala ere, banakako kexu gehiago jaso dituzte. Aurten ere, kexa jasotzailerik handiena Osakidetza da, guztira 402 kexa jaso dira eta horietatik 208k osasun zerbitzuarekin daukate zerikusia.
Osakidetzari dagokioni kexa kopurua aztertuz, 83 kanpaina batzuen bitartez heldu dira, 45 eskari egon dira, besteak beste: ...
Gehiago irakurri
Hizkuntz irizpideak betetzea bermatu behar du osasun sistemak
2017-06-29
EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen, Osasuna eta hizkuntza jardunaldietan, osasun arloko prestakuntzan hizkuntza gutxituak txertatzearen beharraz jardun da. Testuingu horren barruan, Caroline Vezina, Kanadako Frantsesezko Osasun Arretarako Erakundeko programazio zuzendariak hainbat iritzi eta estrategia aipatu ditu.
Besteak beste, nazioarteko sinergiak bilatu behar direla azpimarratu du, eremu elebidunetan zer ekintza egiten ari diren ezagutuz, handik ikasteko. Ez hori bak...
Gehiago irakurri
Osasun Komunitarioari buruzko IV. Laburmetrai Lehiaketa Internazionala
2017-06-26
"Osasun Komunitarioari buruzko IV. Laburmetrai Lehiaketa Internazionala"-ren deialdia dagoeneko zabalik dago. Osatzen jardunaldiekin batera, Gasteizen ospatuko da jaialdia eta bertan ere sari banaketa izango da. Hori dela eta, euskarazko lanak bertan egon daitezen parte-hartzera animatzen zaituztegu.
Aurkeztu beharreko laburmetraiak ondorengo gaien inguruan aritu beharko dira: osasun komunitarioa, egunerokotasuna desmedikalizatzen eta botiken-depreskripziotik giza...
Gehiago irakurri
Osagaiz aldizkariaren aurkezpena
2017-06-23
Joan den ekainaren 16an, UEU Udako Euskal Unibertsitateak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak Osagaiz aldizkaria aurkeztu zuten. Esan beharra dago, osasun zientziekin lotutako gaien euskarazko lehenengo aldizkaria dela eta urtean bitan argitaratuko dela. Gogoratu behar da debalde deskargatu ahal izango dela pdf formatuan, osagaiz.eus webgunean.
&nb...
Gehiago irakurri
UEUk eta OEEk OSAGAIZ aldizkaria sortu dute, osasun-zientziei buruzko edukiak euskaraz sustatzeko asmoz
2017-06-16
UEUk eta OEEk, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren laguntzarekin, OSAGAIZ: osasun-zientziak on-line aldizkaria jarri dute martxan, osasun-zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzeko eta ikerketa taldeen lanak euskaraz ezagutzera emateko helburuarekin. Lehen zenbakia dagoeneko ikusgai dago www.osagaiz.eus helbidean.
Aurkezpenean Iñaki Alegriak, Udako Euskal Unibertsitateko zuzendariak; Karlos Ibargurenek, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakariak; Izaskun Elezgaraik, O...
Gehiago irakurri
EHUn medikuntza euskaraz ikasi daiteke?
2017-06-13
Argia aldizkarian medikuntza euskaraz ikasteko aukerei eta trabei buruz da EHUko Euskararen arloko errektoreordea. Bere esanetan, ez karrera osoa baina badaude atal batzuk zeintzuk euskaraz ikas daitezkeen. Lehen zikloa esaterako euskaraz ikas daiteke, baina ez ordea Bigarren zikloa, ospitaletan dituzten irakasle elebidunen faltagatik. Hala ere, Euskararen II. Plan Gidariaren osteanarduraldi osoko irakasleen %52 gutxienez elebiduna izatea aurreikusten da. Datu horiek 2006. urtekoekin erkatzen ...
Gehiago irakurri
"Big data"-ren erabilera bihotz gutxiegitasunaren bilakaera iragarri ahal izateko
2017-06-08
Berria egunkarian Felipe Aizpuru Barandiarani, Osakidetzako Arabako Ikerketa Unitateko buruari, egindako elkarrizketan jakin ahal izan dugun moduan, gaur egun nahiko hedatuta dago Osasungintzaren etorkizuna datuen kudeaketarekin estuki lotuta egongo delako ideia. Izan ere, adituen esanetan eremu askotako datuak elkarren artean gurutzatuz, oso informazio baliagarria lortu ahal izango da eta.
Horren ildotik, artikuluan Felipe Aizpuru Barandiaranek azaldu du nola Osakidetzak antzemandako ...
Gehiago irakurri
Bidasoa ESIko Pediatria zerbitzuko egoera
2017-06-06
LAB sindikatuaren eskutik jakin ahal izan dugunez, Bidasoa ESIko Pediatria zerbitzuko egoera, euskarari dagokionez,kezkagarria da. Horren berri izateko, legebiltzarrean Osasun Sailak emandako erantzuna aztertu baino ez dago: guztira 13 mediku pediatra lanpostu daude eta horietatik bi pediatrek baino ez dute egiaztatuta lanpostuak ezarrita duen 2. Hizkuntz Eskakizuna, beste bi pediatrek 1. Hizkuntz Eskakizuna dute egiaztatuta eta 9 pediatrek ez dute egiaztaturik inolako Hizkuntz Eskakizunik.
Gehiago irakurri
Ikasle euskaldunek zergatik ez dute euskaraz ikasten jarraitzen?
2017-05-24
Gureberriak komunikabideak argitaratutako bideo bat oinarri hartuta hurrengo galdera plazaratu nahi dugu: Lapurdi, Nafarroa Beherako eta Zuberoako ikasle euskaldunek zergatik ez dute euskaraz ikasten jarraitzen? Galdera honi erantzutea ez da erraza, baina zenbati ikasleren ikuspuntuak jasotzen saiatu dira.
Lehenengo eta behin, orientatzaileek ikasleei Frantziako unibertsitateei buruzko informazioa ematen diete eta horrez gain EHUra joateko bidea ez zaie errazten. EHUra ikasten joatea k...
Gehiago irakurri
Jabier Agirreri elkarrizketa Berria egunkarian
2017-05-22
Igandean, maiatzaren 21ean elkarrizketa egin zioten 1991. urtean OEEren sortzailetako eta hogei urtez lehendakari izandako Jabier Agirreri. Hainbat gai jorratzen dira elkarrizketan; batez ere, kontsulta utzi uzteko bere jarduera berriari: hiztegigintza. Baina, hala ere, berebiziko garrantzia daukate OEE sortu zen testuinguruari egiten dizkion aipamenak. Bere esanetan, mugimendua berez sortu zen. Han hemengo mediku euskaldunak batuz, mugimendu nahiko apala sortu zuten hasieran, iraganean ...
Gehiago irakurri
Euskaraz aritzeko aplikazioak
2017-05-17
Berrian argitaratutako albiste bat oinarri hartuta hurrengoa esan dezakegu, sakeleko telefonoak gure eguneroko bizitzara heldu ziren unetik, erronka berri batean kokatu ginen: lagungarri diren tresnak gailu horietara egokitzea. Hori dela eta, sarean aurki daitezkeen aplikazio guztien artean, euskarak ere badu bere tokia. Euskaraz aurki daitezkeen aplikazioek hartzen dituzten arloei erreparatuz, zerrenda nahiko luzea da, turismo, ekonomia edo sukaldaritzatik hasi eta osasuneraino. Adibide...
Gehiago irakurri
Kantitatea Osakidetzan justiziari gailentzen zaionean
2017-05-12
Berria egunkarian jasotako berri batean, Pello Igeregi, ELAko Osakidetzako arduradunaren iritziaren berri izateko aukera izan dugu. Bertan, zalantzan jarri du Amancio Ortegak emango dituen 14 milioi eurorekin erosiko den makineria benetan beharrezkoa den. Bere esanetan, Osakidetzarentzat teknologia berri horiek minbiziaren aurka borrokatzeko egokiak eta beharrezkoak badira, galdetzen du ea zergatik egon behar garen Amancio Ortegaren karitatearen zain hauek eskuratzeko.
Bere...
Gehiago irakurri
Legedi osasungarriago baten alde
2017-05-09
Berria egunkarian Jon Darponek egindako kolaborazioaren berri izan dugu. Bertan, Euskadik azken hamarkadetan egindako ibilbidearen alderdi esanguratsu batzuk nabarmendu ditu. Besteak beste, tabakoaren aurkako onartutako araudia eta Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko araudia. Araudi horien helburu nagusia, euskal gizarteko pertsonen bizi ohituretan aldaketak sustatzea da, osasun hobea izateko ahaleginean.
Baina ez hori bakarrik, Euskadik eta bertako er...
Gehiago irakurri
Hizkuntz gutxituen inguruko Biltzar batean parte hartzeko gonbidapena
2017-05-05
Ottawa-ko unibertsitateko bi ikertzaileren gonbidapena jaso da, hizkuntz gutxituei buruzko biltzar batean parte hartzeko. Hona hemen jasotako mezua eta, prest egonez gero harremanetan jartzeko e-posta (gwerfyl.w.roberts@bangor.ac.uk). Proposamenak bidaltzeko epea apirilaren amaieran zen baina oraindik proposamenak jasotzen ari dira:
Claire-Jehanne, Katrine and myself have worked on a workshop proposal for the WFOT congress that will take place in May 2018 in Cape Town.
We would li...
Gehiago irakurri
Bizkaiko Farmazialarien Elkargoan Euskarazko Hitzaldia
2017-05-03
Bizkaiko Farmazialarien Elkargoak HIPERLIPOPROTEINEN TRATAMENDUA: AZKENEKO EGUNERAKETAK izenpeko hitzaldia antolatuko du.
Hitzaldia maiatzaren 29an izango da, eguerdiko 14:00tan Bizkaiko Farmazialari Elkargoaren ekitaldi aretoan (Bilbo, Sabino Arana, 6. solairua).
Hizlaria Aitziber Mendiguren izango da, Farmazian Doktorea eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Farmakologia Saileko Irakasle Agregatua.
Beraz, interesa badaukazue bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
&nbs...
Gehiago irakurri
Datorren ikasturterako euskara probak EHUn
2017-04-28
Dagoeneko zabalik daude 2016-2017 ikasturteko EHUn irakasteko gaitasun-agiria eskuratzeko probak. Izena emateko epea 2017ko apirilaren 26tik maiatzaren 10era bitartean zabalik egongo da. Eta azterketen datak hauexek dira: ekainaren 1ean (idatzia) eta 2an (ahozkoa) izango dira.
Horrez gain, EHUko Euskara Proben Batzordearen 2016-2017ko Akta arretaz irakurtzea gomendatzen zaie 2017an Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Probetara aurkezteko asmoa dutenei.
Izan ere, agi...
Gehiago irakurri
Udako ikastaroetan "Osasuna eta Hizkuntza" ikastaroa EHUn
2017-04-26
EHUko ikastaroen barruan "Osasuna eta Hizkuntza" izeneko bat egongo da, osasun alorrean gure hizkuntzaren diagnostiko eta tratamendua egiteko.
Ikastaroa ekainaren 27 eta 28an izan da. Informazioa eta izena emateko:
https://www.uik.eus/eu/osasuna-eta-hizkuntza
EGITARAUA:
2017-06-27
08:45 - 09:00 Dokumentazio banaketa
09:00 - 09:30 Irekiera hitzaldia
9.30 – 11.30: Zati komuna (20 minutuko hitzaldiak): osasuna eta hizkuntza lotzen dituzten ebidentziak:
09:30 - 10:0...
Gehiago irakurri
Lurraldea eta Hizkuntza. Alternatibak
2017-04-25
Datorren apirilaren 29an (larunbata), 9:30-14:00 bitartean Eibarreko UEUren egoitzan (Markeskoan) ALTERNATIBAK saio irekia antolatuko da.
Saioa “Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa“ graduondokoaren baitan kokatzen da eta Begirada osagarrietatik (hirigintza, feminismoa, zientzia, kultura, ekologia) lurraldea eta hizkuntza kudeatzeko proposamenak jarri nahi dira mahai gainean. Hori horrela izanda, euskaraz bizitzeko aukerak, gogoak eta guneak...
Gehiago irakurri
Bertso-saio klinikoa Gipuzkoan
2017-04-20
Datorren maiatzaren 12an, arratsaldeko 18:30tan, bertso-saio klinikoa andolatu dute OEEk, Donostialdea ESIk, EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultutateak eta Zainduk. Bertso-saio klinikoak kantu giroan Hernaniko Itxas-Buru sagardotegian izango dira.
Giro oso atsegina ziurtatuta egongo da eta horregatik osasun arloarekin harremana daugunok bertan parte-hartzeko aukera dugu. Bereziki EHUko ikasleak animatzen ditugu, kreditu bat izango dutelako bertso-saio klinikora joaten badira.
Ize...
Gehiago irakurri
Agote Sariak badu irabazlea
2017-04-10
OEEren 27. Osasun Biltzarraren barruan, 14. Agote Sariaren aurkezpena egin zen. Sari horren helburua osasunarekin lotutako ikasgai ezberdinen euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzea da.
14. edizioaren irabazlea Maialen Berridi Agirre izan da eta honako gaiari buruzko lana egiteko laguntza ekonomikoa izango du: Famili eta komunitate arretako medikuntza gaitasun profesional orokorrak.
Iruñean egin zen aurkezpenean, sari honen babesle ekonomikoak diren LKS eta ...
Gehiago irakurri