Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

KORRIKA euskal Wikipedian Medikuntzako EHUn

2017-04-05

Leioako Medikuntza Fakultatean martxoaren 7.8 eta 9an eta martxoaren 14,15 eta 16an bi ikastaro trinko eman ziren Wikipedian nola editatu azaltzen zituztenak. Ikastaroen helburua izan zen euskarazko Wikipedian medikuntzaren alorrean egon zitezkeen hutsuneak betetzeko trebakuntza eskaintzea. Horretarako, ikasleak binaka elkartuta Wikipedia nola editatu, irudiak nola igo, barne loturak nola egin, kanpo erreferentziak, wikidata,… lasterka ikasi zituzten. Ez hori bakarrik  EHU-Mediku...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren XXVII. Biltzarra gertu dago

2017-03-23

Datorren astean, ostiral eta larunbatean (martxoaren 31 eta apirilaren 1ean), Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bere XXVII. Biltzarra ospatuko du Iruñeko NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan. Bertan, aniztasuna osasunaren alorrean onartu eta landu beharra dagoela adieraziko da eta horren aurrean osasun-langileok zer jokabide izan behar dugun aztertu eta gogoeta bideratzeko saiakera egingo da. Biltzarrean eztabaidarako tokia egongo da eta horretarako hiru mahai-inguru antola...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

2017 Osatzen-en XVII. Jardunaldiak

2017-03-15

Datorren azaroaren 17 eta 18 an, urtero bezala, lehen mailako arretaren gainean hausnartzeko, partekatzeko eta ikasteko aukera egongo da, Osatzen izeneko jardunaldietan. Orain arte jardunaldiei buruzko informazioa jaso ez baduzue, beharrezkoa da aipatzea autofinatzaturiko jardunaldiak direla, zientifikoak eta independenteak. Osasunarekin eta osasun sintemarekin konprometituak eta gaur egun lehen mailako arretan dauden erronkei erantzuteko gogoarekin. Jardunaldi hauek antolatzeko atarian, b...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskara menperatzen duten sanitarioen kopurua hirukoiztu da

2017-03-10

Deia egunkarian argitaratutako albiste baten bitartez jakin ahal izan dugu, 2006. urtean Osakidetzako langileen %11,2k bakarrik egiaztatu zezakeela euren lanpostuan beharrezko zen hizkuntz eskakizuna. Gaur egun, ordea, kopuru hori hirukoiztu egin da eta guztira 8.998 profesionalek egiaztatu dezakete euren hizkuntz eskakizuna; hau da, Osakidetzako langileen %34k. Azpimarratu behar da, azkenengo urteetan pixkanaka-pixkanaka Osakidetzak euskalduntzeari eskainitako ditu kopurua handitzen joan de...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun Biltzarrean izena emateko epea zabalik

2017-03-08

Aniztasunari buruzko Osasun Biltzarrean izena emateko epea zabalik dago!! Data: 2017ko martxoaren 31an eta apirilaren 1ean Lekua: Iruñean, NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan (Nafarroako Ospitalegune ondoan). Helburuak: Osasun langileek euren egunerokotasunean bizi duten aniztasuna islatzea eta horren aurrean, osasun eta zenbait arlotako langileok nola jokatu ahal dugun aztertu, gogoeta egin eta jarraibideak eskaintzea bilatuko da. Mahai-inguruak: Sexu-nortasunak:...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Medikuntza humanistago baten beharrean

2017-02-23

Berrian argitaratutako albiste baten bitartez jakin izan dugu, Jordi Montero neurologoak min kronikoari buruzko liburua berrriki idatzi duela. Liburuan ongi defendatu duen moduan, gaixoek berdin-berdin sentitzen dutenez kexatzen utzi behar zaie. Baina liburu hau ez da ezerezetik sortzen, Montero medikuak minaren inguruan ikerketa eta artikulu  asko egin ditu. Hala ere, azkenengo liburu honen bitartez, beste ikuspegi bat eman nahi izan dio lanari: kontu mediko bat edonork uler dezakeen m...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasungintza Euskalduntzeko aldekotasunak eta erresistentziak

2017-02-23

Osasun arloa euskalduntzeko erronkei heldu die Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko Iñaki Peñak Info 7 Irratian. Bere esanetan, gauzatzen den lan erronka ez da makala, lankideen artean erresistentziak egon badaudelako, bai eta administrazioak ere urratsak kostata egiten dituelako. Hala ere, azpimarratu egiten du positiboa dela euskalduntzearen alde jende finak egiten duen lana eta baieztapen horretan Iruñean egingo den 27. Osasun Biltzarra aipatu du. Horrez gain, nabarm...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OSAGAIZ, osasun arloko zientzia aldizkarian artikuluak martxoaren 15erako

2017-02-22

Dagoeneko, Osagaiz aldizkariaren lehen aleako artikuluak bidaltzeko epea irekita dago 2017ko martxoaren 15ra arte. Artikuluak info@osagaiz.eus helbidera bidali ditzakezue edo www.osagaiz.eus webgunearen bitartez plataformara sartu. Oraindik aldizkaria ezagutzen ez baduzue, aldizkari honek  osasun arloan egiten diren ikerketetarako erakusleihoa  eta Euskal Herrian une honetan dauden lanen eta profesionalen arteko bilgunea izan nahi du. Baita osasun alorreko terminologia garatzeko e...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

CSNk Garoña zabaltzeko baimena eman du

2017-02-20

Egunkari guztietako albistea dugu aste honetan: CSNk, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak baimena eman du Garoña zentralaren bizitza luzatzeko. Herritarren segurtasuna arriskuan jarriko duen erabaki horren aurka argudio asko eman dituzte ekologistek: a) Hildakoak. Txernobil eta Fukushimako istripu larrietan 200.000-800.000 pertsona bitartean hil dira (Greenpeaceren 2006ko txostena). Beraz, arriskutsu baino arriskutsuagoa den energia baten aurrean gaude. Greanpeace Greapeace txosten...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bertso-saio klinikoa Araban

2017-02-15

Datorren otsailaren 23an, eguerdiko 15:30tan, bertso-saio klinikoa andolatu dute Arabako ESIko kideek. Bertso-saio klinikoak kantu giroan Erdizka tabernan izango dira. Giro oso atsegina ziurtatuta egongo da eta horregatik bertan parte-hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu... Izena emateko epea otsailaren 19ra arte zabalik egongo da eta hurrengo helbidera mezu bat bidali behar duzue:  euskara.arabaesi@osakidetza.eus Bertso-saioei buruz gehiago jakin nahi baduzue erantsitako kartelean i...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako erabiltzaileek hizkuntz hautua lehenetsi dezakete

2017-02-13

Osakidetzaren euskararen erabilera normaltzeko bigarren planarekin batera, osasun arreta euskaraz emateko bidean, Lagundu egiguzu hobetzen: aukeratu zure hizkuntza kanpaina aurkeztu egin da, Berria egunkarian argitaratutako albistean irakurri ahal izan dugun moduan. Hizkuntz hautu hau, Osakidetzako erabiltzaileek osasun sistemarekin duten harremanetara mugatzen da. Eta aukera hau  gauzatzeko, paziente bakoitzak dagokion zentroan adierazi beharko du, kontsulta batera joaten denean edo os...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Genero identitatearen koloreak, arbelera

2017-02-03

Berrian aurkeztutako albiste baten bitartez jakin izan dugu, transexualitate kasuak ematen direnean genero nortasunaren pluraltasunari erantzuteko, adingabe guztien eskubideak bermatzeko eta jazarpen-kasuak eragozteko xedez,  Hezkuntzako Protokoloa aurkeztu duela Nafarroako Gobernuak. Protokoloak lau atal ditu: transexualitate egoerak identifikatzea eta komunikatzea, ikastetxean hartu beharreko antolaketa-neurriak, prestakuntzako plan integrala, eta balizko diskriminazio-diskriminazio e...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Umeak pediatra barik hazten Lekeition

2017-01-27

Bizkaiko Hitzan argitaratutako albiste bati esker, Lekeitioko herrian ematen den egoera baten berri izan dugu. Izan ere, nahiz eta teorikoki Osasun zentro bakoitzari peditra bat egokitu 0-14 urte bitartean dauden 900 umeko, Lekeitiokoan familia medikuek 1.400 bat ume artatzen dituzte. Hori dela eta, bertako gurasoak sinadurak biltzen hasi dira pediatra eske. Euren seme-alabak pediatra batek artatzea nahi dutelako, udaletara joko dute orain. Hala ere, dirudienez, Lekeitioko osasun-etxea ez da...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osagaiz aldizkari zientifikoaren proiektua aurrera doa

2017-01-27

OEEren eta UEUren artean egingo den aldizkari zientifikoa aurrera doa apurka-apurka. Abenduan Erredakzio Taldea batzartu zen lehendabiziko aldiz eta aldizkariaren atal nagusiak zehaztu ziren, baita aldizkari berriak eramango duen "Osagaiz" izena ere. Horrez gain, Angel Alayok aldizkariaren logoa prestatu zuen. Orain urtarrilean, aldizkaria egiteko erabiliko den aplikazioa nola erabiltzen den ikastaroa egin da: OJS-Open Journal System. Aplikazio horren bidez aldizkaria egiteko proze...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Atzera bueltarik gabeko pausuen momentua

2017-01-26

Info7 irratian OEEko Lehendakaria den Karlos Ibargureni egindako elkarrizketa batean, gogorarazi egin du Osakidetzako bigarren Euskara Planak hiru urte egin dituela. Eta baita OEEko kideen artean kezka dagoela bigarren plan horren inguruan; izan ere, aurten ebaluazioa egin beharra dago eta emaitzek lidergotza eza erakutsi dezakete. Karlosek adierazi duen moduan, OEE prest dago laguntza eskaintzeko Osakidetzari, bere goi mailako karguen eta kargu ertainen lidergotzarekin Euskara Plana berpizt...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bizitzari duintasunez amaiera emateko eskubidea

2017-01-03

Azken egunetan, Larraitz Chamorroren eskutik, hedabideetara zabaldu egin da hiltzeko laguntza eskatzen duten pazienteen aldarria. Larraitz, Gipuzkoarra da eta AEA alboko esklerosi amiotrofikoa du. Heriotza duinaren alde lan egiten duen DMD elkartearen babesarekin, senitartekoekin atxikita, sedazio aringarria  nahi duela aipatu du, gaitzaren sintomak ezin dituelako jasan. Kasu honen bitartez, heriotza duinaren inguruan egin diren legeek oraindik gaixoaren hitza taxuz ez dutela errespetat...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberriren 54. alea

2016-12-27

Azken hilabete honetako albisteekin abenduko OEEberri zabaldu zaie bazkide eta kontaktuei: Mintzanet Osakidetzan Datorren  otsailean Osakidetzak Mintzanet programa abian jarri nahi du. Horretarako, Osakidetzako bi lagun harremanetan jarri behar dira, euskara hobetu nahi duena (bidelaria), eta euskaraz ondo moldatzen dena (bidelaguna). Laguntzeko prest egonez gero, Euskara Zerbitzura jo: eguzkine.gezuragabarrena@osakidetza.eus. 945 006 314. OEEren Osasun Biltzarrean komunikazioa...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Mintzanet Osakidetzan

2016-12-21

Datorren urte hasierari begira, Osakidetzan, Mintzanet programa garatu nahi da. Hau da, urtarrila-otsaila aldera,  interneten bidez euskaraz hitz egiteko aukera eskaini da. Horretarako, Osakidetzako bi lagun harremanetan jarri behar dira, euskara hobetu nahi duena (bidelaria), eta euskaraz ondo moldatzen dena (bidelaguna). Bi lagunek lanorduetatik kanpo Skype bidez hiru hilabetean zehar astero ordubetez (12 ordu guztira) aritzeko konpromisoa hartuko dute. Hori egiteko, interneterako k...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

CAF-Elhuyar sariak otsailaren 17 arte irekita

2016-12-14

Dagoeneko martxan dira CAF-Elhuyar sariak. Sariketaren helburuak zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira. Sariketaren kategoriei dagokionez, aurten sari berri bat gehitu dute, lehen sektoreari lotutako lanentzat bideratua. Sariketak hiru kategoria ezberdin ditu: Dibulgazio-artikulu originalak, Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak eta Zientzia Gizartean sorkuntza beka. Lanak 2017ko otsailaren 17ra arte aurkez daitezke. Sar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Polioaren gaineko zalantzak argitzeko nahian

2016-12-12

Polioaren bigarren esnaldia dela eta, Adolfo Lopez de Muniainek hitzaldi bat egin zuen polioak jotako pazienteak eskatuta. Bertan gaixotasun horren gainean existitzen dauden zalantzak argitzeko ahalegina egin zuen. Aipatutako ideien artean, garai batean poliomielitisa izan zuten denek etorkizunean ez daukatela zertan izan behar defendatu zuen. Bere ustetan  sindromea duten pertsonen pronostikoa ez da txarra. Gehienetan jardun profesionaleko azken aroan gertatzen da, eta atseden handiago...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 23 24 25 26 27 >>  Amaiera

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan