Berriak
Osasuna ideologien guda zelai
2016-12-09
Angel Bidaurrazaga, EHUko irakasle eta OEEko kidea, Osatuberrin artikulu interesgarri bat plazaratu du gaur egun Osasun politiken gainean dauden tirabirei buruz. Bere esanetan, gaur egungo osasun-politika biomedikoaren aurrean, gizarte ekosozialista baten aldeko pentsalari batzuek beste eredu bat proposatzen dute, postmedikuntza deiturikoa. Baina ez hori bakarrik. Horrez gain neoliberalismotik sortutako osasun politikaren ildo nagusiak zalantzan jartzen dituzte.
Bere esanetan, biomedik...
Gehiago irakurri
Itxialdia Arrotxapeko Osasun Zentroan
2016-12-07
Berria egunkarian aipatutako albiste baten bitartez jakin ahal izan dugu, hainbat euskaltzalek Iruñeko Arrotxapea auzoko Osasun Etxean itxialdia egin zutela. Helburua euskarazko zerbitzua exijitzeko zen eta azkenean egoera konpontzeko ahaleginean Osasunbideko buruak auzia Nafarroako Gobernura eramateko konpromisoa hartu du.
Izan ere, aspalditik datorren gorabehera honen inguruan hau ez da izan antolatu den lehen protesta ekintza. Apirilean hasi ziren euren kexak Osasunbideko arduradun...
Gehiago irakurri
"Euskaraz lan egiteko eskubidea dugu"
2016-12-05
Azaroaren 17an Karlos Ibarguren Olalde, OEEko elkarteburuak Info7 irratian mintzatu zen. Bertan Osakidetzaren bigarren euskara plana izan zuen mintzagai eta adierazi zuenez euskara lan hizkuntza bilakatzeko helburua betetzeko bidean, zenbait oztopo aurkitzen dira.
Eta horiek gainditzeko, Lakuako Gobernuari Euskaraz lan egiteko eskubidea betetzen duen lidergo politikoa izan behar dugula eskatu dio. Hori delako euskararen erabilera eta normalizazioa ziurtatzeko bermerik onena.
&n...
Gehiago irakurri
Euskararen Nazioarteko Eguna
2016-12-02
Abenduaren 3an, larunbata, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Aurten, ekitaldi asko ostiralera aurreratu dira eta dagoeneko, hainbat udalerritako eskoletan ikasleek Euskararen Eguna ospatzen ari dira. Horrez gain, OEEko kideok aukera paregabea dugu euskararen garrantzia egun honetan pixkat gehiago nabarmentzeko eta gure hizkuntzarekin dugun konpromisoa areagotzeko.
Horrez gain, herri-erakundeek eta euskararen arloko erakundeek zein bestelako enpresa, eragile, elkarte eta norba...
Gehiago irakurri
Euskararen Nazioarteko Eguna Donostiako Ospitalean
2016-11-24
Datorren abenduaren 2an Donostia Unibertsitate Ospitalean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Jarduerak, ekitaldi aretoan goizeko 13:00tik aurrera izango dira.
Lehengo eta behin, ekitaldiaren aurkezpena izango da Idoia Gurrutxaga, Donostialdia ESIko zuzendari medikuaren, eskutik. Bigarrenik, Egiako Osasun Zentroak prestatutako hitzaldia izango da. Hirugarrenik, kanpaina eta sail desberdinei buruzko datuak plazaratzen dituzten inkesten berri emango da.
Eta azkenik, VIII. Joanes Etxebe...
Gehiago irakurri
Karlos Ibargurenek Oarsoarrak euskararen saria jasoko du
2016-11-24
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko elkarteburuak, Karlos Ibargurenek, 2016ko Oarsoarrak euskararen saria abenduaren bian jasoko du, iluntzeko 19:00tan Errenteriako Xenpelar etxean egingo den ekitaldian.
Medikuntza arloan zein euskara bultzatzen Ibilbide handiko medikua dugu Karlos Ibarguren; izan ere, Osakidetzan lan egiteaz gain, medikuntza intentsiboan espezialista eta medikuntzan doktorea da. Ez hori bakarrik euskaraz egindako tesi onenaren Koldo Mitxelena saria eskuratu zuen eta Felix Z...
Gehiago irakurri
Anestesiako eskuliburua
2016-11-21
Anestesiologiari buruzko liburu interesgarria argitaratu da. Beraren bitartez ikasleek anestesiologiaren oinarriak ezagutzea eta, batez ere, espezialitate horretan euren lehen pausuak eman nahi dituztenentzat funtsezko tresna izan nahi du.
Horretarako, 18 gai jorratu dira. Kirurgiari zuzendutako anestesiatik hasita, min kronikora arte, tartean politraumaren maneiua alde batera utzi gabe.
Hortaz, aurkeztutako testu zabal honetan gai guzti horien eta gehiagoren inguruko zalantzak argitu ahal...
Gehiago irakurri
Hizkuntz Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
2016-11-15
Europan, hizkuntz berdintasuna eta hizkuntza gutxituen garapenerako tresna eraginkor bat izateko asmoarekin, Hizkuntz Eskubideak Bermatzeko Protokoloa martxan jarriko da. Gizarte eragileen proposamenak eta Europa osoko 15 adituk osatutako Batzorde Zientifiko baten aholkuak aintzat hartu dira. Hortik abiatuta hizkuntz gutxituen garapena bermatu nahi da, hainbat ekintza bilduz.
Protokoloaren eratze-prozesuak fase ezberdinak izan ditu, 2016ko lehen sehileko gizarte eragileek eta hizkuntze...
Gehiago irakurri
Lau medikutik batek ez daki euskaraz Uemako herrietan
2016-11-14
Berria egunkariaren bitartez Ueman dauden herrietan lan egiten duten familia medikuen eta pediatren euskara ezagutzaren inguruko ikerketa baten berri izan dugu. Eta plazaratutako datuen arabera, osaun-zentroetan euskararen ezagutzari dagokionez, biztanleriaren batez besteko ezagutzaren azpitik dago.
Zehazki, familia-medikuen %23k ez dakite euskaraz, eta pediatren %36k. Azpimarratu behar da herri batzuetan egoera nahiko txarra dela eta mediku eta pediatra guztiak erdaldun elebakarrak di...
Gehiago irakurri
Mendizaletasunaren egoera hobetzeko neurriak hartu beharrean
2016-11-11
Mendizaletasunak bizi duen egoera aldatzeko asmoarekin, eta Gipuzkoako Mendi Federazioak bultzatuta, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko irakasle den Luix Mari Zulaikak, "mendizaletasuna sustatzen aurren artean" egitasmoa argitaratu egin du. Beraren esanetan mendizaletasuna ere gizartea aldatuz doan neurrian aldatzen da. Horregatik, sortu dute egitasmo hau, galera handia izango litzatekeelako euskaldunok naturarekin eta amal lurrarekin dugun lotura atzean uztea.
...
Gehiago irakurri
Polioaren bigarren esnaldia
2016-11-09
Berrian argitaratutako artikulu batean adierazi den moduan, gaur egungo medikuentzat poliomielitisa desagertutako eritasuna da. Baina baieztapen hori ez da guztiz egia; izan ere, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan gaixorik egon ziren andre-gizonak gero eta nabariago somatzen dituzte gaixotasunaren sintomak.
Hori dela eta, laguntza eskatzen ari dira; baina, profesional askorentzat gaixotasun ezezaguna da eta pazienteak gaitzaren osteko sindormeengatik izututa bizi dira.
 ...
Gehiago irakurri
Enpresarean: euskaraz lan egiten duten enpresen azoka
2016-10-31
Ostegunean, Hernanin, enpresarean azoka ospatuko da. Horren helburua euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen saretze eta elkarlana sustatzea da eta baita elkar ezagutzea.
Mota askotako enpresek parte hartu ohi dute: aholkularitzak, internet zerbitzuak, zenbait erakunde publiko eta pribatu (garapen agentziak…), etab.
Aurtengo azokan, ekintzailetasuna eta enpresen finantzazioan zentratuko da eta 2.000 euroko beka bat eskainiko da.
Azpimarratu daiteke, azoka honetan ...
Gehiago irakurri
OEEren XXVII. Biltzarra
2016-10-27
Martxoak 1 eta apirilak 1 bitartean, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bere XXVII. Biltzarra ospatuko du Iruñeko NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan. Biltzarrak osasunaren munduan ere aniztasuna onartu eta landu behar dela proposatuko da. Horretarako, osasun-langileok nola jokatu dezakegun aztertu eta horren inguruan gogoeta egitea izango da biltzar honen helburua. Azken batean, herritarrei arreta onena eman ahal izateko.
Bi egunetan zehar eztabaidarako hiru mahai-inguru e...
Gehiago irakurri
Agote Sariaren deialdia zabaldu da
2016-10-24
OEEk Agote Saria, osasunarekin lotutako ikasgai ezberdinen euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko sortu zuen. Sari hau antolatzeko LKSren eta Mondragon Healthen babes ekonomikoa jaso du OEEk eta hiruron arteko lankidetza da, beraz, antolatu dugun sariketa.
Ekimen hau 2 urterik behin antolatzen du OEEk, osasunarekin lotutako hainbat ikasgaietan euskarazko testuen sormena eta argitalpena bultzatzeko.
Testuek euskaraz idatziak izan behar dute eta 2016ko abenduaren 31 ba...
Gehiago irakurri
"Kanpainak eta plan estrategikoak paper bustia dira gaixoekin euskaraz ari ez bagara"
2016-10-19
OEEko kide den Iñaki Peñak, Info7 Irratian egindako elkarrizketa batean, Osasungintzan diagnostikoak eta tratamenduak egiteko dauden bideei egin heldu die.
Arlo horretan komunikazioa tresna garrantzitsuena bilakatzen da, hizkuntzak gaiarekin lotura zuzena duelako. Medikuntzaren arloan ingelesa da hizkuntza nagusia, baina, baita ere, frantsesa eta gaztelania gure lurraldearen kasuan. Osakidetzaren eremuan, euskara ere ikusgarria da eta badaude euskaraz diharduten profesion...
Gehiago irakurri
Kalitate Ziurtagiria lortu daiteke bete beharrekoa bete gabe???
2016-10-14
Gero eta "kalitate" ziurtagiri gehiago daude: ISO, EFQM... Ziurtagiri horietako gehienek garrantzia handia ematen diote bezeroen arretari eta bitxia da, Euskal Herrian ziurtagiri horiek dituzten enpresa gehienek gaztelera edo frantses hutsean eskaintzen dizuten haien zerbitzuak. Nola da posible?
Kolonizatutako herria garela adierazten du horrek zeren eta Espainiar estatuan soilik ingeselezko arreta eskaintzen duen enpresa bati kalitate ziurtagiria emango liokete??? Ezta pentsatu er...
Gehiago irakurri
Osakidetzak Euskara Planaren gaineko ebazpena errekurritu nahi
2016-10-13
Diario de Noticias taldeko egunkarietan argitaratutako albiste batean irakurri ahal izan dugun moduan, Osakidetzak eta CCOO sindikatuak iritzi kontrajarriak erakutsi zituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) Euskara Planeko II. puntuaren gainean egindako ebazpenean.
Sindikatuaren esanetan, EAEAN-k Planeko atal hori baliogabetzeak esan nahi du, Plana ezarri zenean plaza jakin batean euskara beharrizan moduan ezarrita ez bazegoen, plaza hori libre egotea plana ind...
Gehiago irakurri
EHUn Medikuntza arloko plaza elebidunak
2016-10-11
Medikuntza arloko zenbait lanpostu zabaldu ditu EHUk eta gehienak elebidunak dira. Jarraian deialdien zehaztasunak.
Deialdi Irekiak
2016_10_06_Lehiaketa Ikerlarien Kontratuak Adjudikatzeko upv-ehu-blank
Eskabideen aurkezpena - Iragarkia
16/10/09
2016_10_06 Lehiaketa Doktore Ikerlarien Kontratuak adjudikatzeko (Ikertzailea)
Eskabideen aurkezpena - Iragarkia
16/10/06
Irakasle Laguntzaileen Deialdia 2016/10/04 (Irakasle laguntzailea)
Eskabidee...
Gehiago irakurri
Hizkuntza kontzientzia medikuntzan
2016-10-10
Gara egunkarian Aitor Montes familia medikuak argitaratutako artikuluan, medikuntzan hizkuntza kontzientzia ezartzeari buruzko beharraz aritu egin da. Bertan osasun-jarduerak dituen bi zutoinetatik abiatu da: ebidentzian oinarritutako medikuntza eta eredu biopsikosozialak abiarazitako pazientean zentraturiko arreta.
Bigarren zutoin hori oinarri hartuta, eremu elebidun batean osasun-laguntza pazienteak lehenetsi duen hizkuntzan eskaini behar da nahitaez. Hori lortzeko, osasun langileen ...
Gehiago irakurri
Osasun Etxeak eta Biok Euskaraz
2016-10-05
Berrian argitaratutako gutun batean irakurri ahal izan dugunez, Errotxapeko osasun zentroan arazoak izan ohi dituzte mediku euskaldun bat aurkitzeko. Egoera horri erantzuna emateko, apirilaren 27 an Osasun Etxeak eta Biok Euskaraz herri ekimena jarri zuten martxan. Dagoeneko, 50 lagun inguru bildu dira eta euren kexak Osasunbideari helazarazi dizkiote, bertan mediku eta pediatra euskaldunak exijitzen dituzte.
Gorabehera ezberdinekin, Nafarroako Gobernuari bilera eskaera egin beha...
Gehiago irakurri