Berriak
Whatsapparen aplikazioa osasun arloan
2016-10-04
Osatuberri 28. aleko irakurlearen txokoan irakurri ahal izan dugun moduan, Whatsapp-ak aplikazio onuragarriak eskaini ditzake osasun arloko langileei. Gorlizeko Ospitalean lan egiten duen langile baten esanetan kasurako erabilera ezberdinak burutu daitezke.
Alde batetik, harreman pertsonaletan "terapia" modura erabili daiteke, eurek esate baterako Whatsapp talde bat osatu dute minbiziak jota dagoen lagun bati laguntzeko eta duen aldartea hobetzeko; eta bestetik, arlo pr...
Gehiago irakurri
Osasun zerbitzuan euskara normalizatzeko, euskaraz ikasitako profesionalak behar dira
2016-09-21
Info7n OEEren elkarteburua den Karlos Ibarguren Olalderen elkarrizketa jaso dute:
Osasun arloko ikasleek gaztelaniaz edo frantsesez hainbat lezio entzun beharko dituztela gaitzetsi du OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakari Karlos Ibargurenek. Batetik, euskaraz ikasi nahi duten ikasle askok ezin dutelako EHU Euskal Herriko Unibertsitaean sartu eta kanpoan ikasi behar dutelako. Bestetik, EHUn sartzen direnei ere, unibertsitateak ez dielako ikasketa guztiak euskaraz egingo dituzten...
Gehiago irakurri
Medikuntza tradizionala osatzeko asmoz ASYMI sortu dute
2016-09-16
Berrian ASYMI elkarteko Karmelo Bizkarra medikuari elkarrizketa egin diote. Bizkaitar mediku honek 30 urte daramatza medikuntza alternatiboa egiten, Lizarra ondoko Zuhaizpe zentroan.
Berak dioen bezala, elkarte hau sortzea ez da oraingo medikuntzaren kontra joateko izan, orain eskainzen den ereduari beste ikuspegi eta kolore gehiago gehitzeko baizik. Bere ustez, gaur egun ikerketa guztiak "gaixotasunetan" zentratzen dira eta, bere ustean, gorputzak "osatzeko" hau da, &quo...
Gehiago irakurri
Pediatrari ulertu ezinean dagoen umearen amari erantzuna
2016-09-13
Berria egunkarian irakurri ahali zan dugunez, Uribe ESIko zuzendari gerenteak Sopelako umearen amari erantzuna eman dio. Zuzendariak osasun-zentroak duen egoera deskribatu du:
I. Euskara plana martxan jarri zenean, Sopelako Osasun Zentroan zeuden pediatra biak 50 urtetik gorakoak ziren eta hori dela eta hizkuntza-eskakizunetik salbuetsita egoteko eskubidea zeukaten.
Bietako batek erretiroa hartu ostean, lanpostu bateri jarri zioten euskara jakiteko betekizuna, baina aurreko oposizio...
Gehiago irakurri
Gasteizen euskaraz bizitzeko dekalogoa aurkeztu dute
2016-09-12
Gasteizko Alea aldizkarian jasotako albiste baten bitartez honen berri izan dugu:
Gasteizko jaien atarian, Gasteizko hirian bai jaietan eta bai urte osoan euskaraz bizitzeko nahiari erantzuna emateko ahaleginean, euskalgintzako gizarte erakundeen ekimenez, eta beste hainbat eragile eta erakunderen babesarekin, Gasteiz Euskaraz Bizi dekalogoa aurkeztu zuten.
Esan zuten moduan Gasteizen gero eta gehiago dira euskaraz euren bizitzako espazio guztietan (familian, seme-alabekin, lagunarte...
Gehiago irakurri
Berriako Udako seriea: azken hitzaren jabe (III)
2016-09-10
Ana Jesus Mosquera Etxabe eta Juanjo Uria: «Bai, agiri bat sinatu nahi dut»
Mosquerak 11 urte daramatza ELA alboko esklerosi amiotrofikoa diagnostikatuta. Gaixotasunaz, zaintza aringarriez, heriotzaz... hitz egin dio Mosquerak kazetariari.
Udak dena betetzen zuen egun horietako batean egin zen elkarrizketa, Zarautzen (Gipuzkoa), malekoian. Handik egun batzuetara erredakzioan, argi artifizialen abaro hotzean, grabagailua piztuta, harrituta gogoratu zuen kazetariak Ana Jesu...
Gehiago irakurri
Pediatra ulertu ezinean
2016-09-05
Berrian argitaratutako eskutitz batean hurrengo egoeraren berri izan dugu:
Sopelan bizi den ama bat alaba izan eta pediatrarenera joan zenean mediku euskalduna aukeratzea nahi izan zuen. Zoritxarrez, Sopelan dauden hiru pediatretatik inork ez zekien euskaraz mintzatzen. Hori dela eta, amak egoera aldatzeko ibilbide luzea egin zuen: Osakidetzan erreklamazioa jarri, Alangoko (Algorta) pertsonal arduradunarekin hitz egin, sinadurak bildu, Sopelako alkatearekin batzartu, etab.
Kont...
Gehiago irakurri
Berriako Udako seriea: azken hitzaren jabe (II)
2016-08-30
II. Anjel Lertxundi eta Felix Zubia: Oinazeaz: esan ezin denik gabe
Anjel Lertxundi idazlea gaixotasunez usu aritu izan da bere obretan; 'Zu' liburuan bereziki landu du gaia: emazteari minbizia diagnostikatu osteko prozesuaren berri eman du.
Felix Zubiak, mediku lanean, eri larriak artatzen ditu sarri. Adorea dute biek hitza argi eta garbi ebakitzeko: 'heriotza'.
Zuriz jantzita, Felix Zubia. Agur beroa egin dio Donostia unibertsitate ospitaleko harreran Anjel Lertxundi id...
Gehiago irakurri
Berriako Udako seriea: azken hitzaren jabe (IV)
2016-08-30
IV Felipe Ibañez Garcia: "Gauzak ongi egin behar dira"
Ustez sasoi betean egon arren, badira aurretiazko borondateen agiriak egitea erabakitzen dutenak. Legeek harago egiten utzi ez, eta gutxieneko oinarri batzuk ipini nahi izaten dituzte sarritan, beren irizpideen araberako bukaera izateko asmotan
Felipe Ibañez Garcia (Gasteiz, 1970). «Aspalditik pentsatua nuen, nire kontura. Seme bat dut, 19 urtekoa, eta bikotekidea: haiengan pentsatuz hartu dut, batez ere, ...
Gehiago irakurri
Berriako Udako seriea: azken hitzaren jabe (I)
2016-08-23
I. Iñaki Sarelegi (Berria)
Aurretiazko borondateen agiriaz, gaixoen autonomiaz eta erabakitze mailaz, heriotzaren aurreko une zail horietan medikuaren eta pazientearen arteko komunikazioaz eta abarrez jardun du.
Aurretiazko borondateen agiriak biltzeaz harago, kontsultetan paziente eta osagileen arteko erlazioa joritzea du helburu; horren aldeko egitasmo bat sustatzen ari da, hain justu, Araban.
Osakidetzako medikua da Iñaki Saralegi (1966, Iruñea), zainketa intents...
Gehiago irakurri
Idoia Mendiaren adierazpenei erantzuna
2016-08-05
Berrian Pello Igeregi Santamariak (ELAren ordezkaria Osakidetzan) eta Leire Txakartegi Iramategik (ELAko Batzorde Eragilekoa) PSEko idazkariak euskara, Osakidetza... dela eta egindako adierazpenei erantzuna eman diote:
PSE, Idoia Mendia eta euskara
Idoia Mendiak burututako ezjakintasun, gezur, fede txar edo hiru horien nahasketa ariketak erantzutera bultzatu gaitu. Ez euskaldunon komunitatearen haserrea areagotzeko, baizik eta beste errealitate bat ikusarazteko gure komunitateko kide diren...
Gehiago irakurri
Mediku ona eta euskalduna
2016-07-26
Berria egunkarian zuzendariari idatzitako gutun sailean irakurri ahal izan dugun moduan, bikote bat Donostia Ospitaleko Pediatriako Larrialdietara joan ziren, bere semeak izandako istripu bat dela eta.
Bertan artatu zituen zirujauak ebakuntza txiki bat egin behar izan zion eskuan euren semeari. Idatzitako oharrrean, gurasoak eskertzen dute zirujauaren lasaitasuna, praktika onak eta hizkuntza. Euren esanetan guzti horrek axola duelako, kalitatearen irizpideak dira eta.
Hona hemen gutu...
Gehiago irakurri
Euskararekiko jarrera oztopatzailea Osakidetzan
2016-07-19
Zigor Etxeburua Urbizuren gutuna, gaur Berrian agertutakoa:
Duela sei hilabete, izenburu bereko gutun bat argitaratu zidaten hedabide batzuek. Tamalez, orduan salatutako egoera bertsuan nago. Duela egun batzuk, familia medikuarekin hitzordua izan nuen. Hitzordua eskatzean esan zidaten ordezkoa izango nuela, neurea oporretan zegoela. Ez zidaten esan erdalduna izango zenik.
Kontsultan sartu, agurtu, eta euskaraz esan nion zer nuen. Bada, medikuak (urtarrilean istilua izandako hura bera) arg...
Gehiago irakurri
Euskarari gorazarrea
2016-07-06
Pedro Iturria Sarasibar OEEko kide eta Farmazialari Euskaldunen kideak Euskarari gorazarrea izeneko liburua idatzi du. Liburua hainbat artikuluz osatutako saiakera da.
Liburuan idazleak euskarari omenaldi bat egiten dio eta horretarako, orain dela hogeita bost urte euskara ikasten hasi zen botikariaren gogoetak biltzen dira. Horrez gain, euskararen biziraupenerako gomendioak zein ideiak proposatzen ditu eta baita zenbait euskaltzalek egindako hainbat ekintza.
Liburua hainbat liburudendatan...
Gehiago irakurri
EHUko ikastaroa: Euskararekiko kontzientziazioa eta gizarte erantzukizuna akademiaren ikuspegitik begiratuz
2016-06-28
Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan, EHUk ondorengo ikastaroa eman du `Euskararekiko kontzientziazioa eta gizarte erantzukizuna akademiaren ikuspegitik begiratuz. ´
a) Laburpena. Osasun arreta ere jorratu den gai bat izan da, hizkuntzak osasun arretan duen garrantziaz. Lehenengo aldiz, Gwerfyl Roberts galestarra, Bangor Unibertsitateko irakaslea eta gai honetan aditua etorri eta ondorengo hitzaldia eman du (Berria)
b) Egitaraua eta bestelako informazioa:
htt...
Gehiago irakurri
OEEren XXVI. Biltzarreko bideoak ikusgai
2016-06-22
Jada ikusgai daude OEEren XXVI. Biltzarreko bideoak. Jarraian lehenengo mahainguruko hiru hizlariei egindako elkarrizketak ikusteko loturak daude. Bertan hizlari bakoitzak aurkeztutako gaiari buruzko ideia garrantzitsuenak laburbildurik aurkituko dituzue. Horrez gain, lehen mahaingurua osorik ikusteko esteka ere badago.
Koldo Calladori elkarrizketa : https://youtu.be/R8SDD6PdMeo
Idoia Larrañagari elkarrizketa: https://youtu.be/kKiA3quPvRo
Santi Mintegiri elkarrizketa: ...
Gehiago irakurri
Euskarak Arabako osasun-zentroetan gero eta presentzia handiagoa du
2016-06-08
Arabako osasun-zentroetan euskararen erabilera bultzatzeko asmoarekin "Egun on, Araba" lehiaketa jarri zen martxan. OEEko kidea ere den Josune Tutor izan da proiektuaren sortzailea eta bere esanetan, osasun-zentroetan zegoen arazo bati erantzuteko sortu zen leihaketa. Izan ere, osasun-zentroetara deitzen zutenean, gehienetan erderaz erantzuten zietela jabetu ziren. Hori dela eta, Youtubeko bideo baten eraginari esker, Kanadako herrixka batean hartutako erabakia hartu eta ...
Gehiago irakurri
Asitentzia sanitarioa eta unibertsitatea testuinguru elebidunean
2016-06-03
Deian Karlos Ibarguren eta Aitor Montesek elkarlanean argitaratu duten artikulu batean aipatu duten moduan, zerbitzu elebidun bat bermantzea alderdi zein aldagai ugari dituen ekintza konplexua da. Eta, zoritxarrez, gaur egun arreta euskaraz ez da ziurtatzen.
Farmaziako teknikarien lan poltsa irekita dago
2016-06-03
Lanpostu batzuetan profesional euskaldun gutxi egotenez denez, honen bidez honen berri eman nahi dizuegu:
Osakidetzako lan poltsetan, ekainaren 1etik aurrera, Fak. Esp. Ospitale FARMAZIAKO TEKNIKARIEN eta Fak. Esp. PSIKOLOGO-KLINIKO teknikarien zerrendak etenik gabe irekita utzi dira.
Horrek esan nahi du nahi duenak eskaera edozein momentutan egin dezakeela. Eskaera bakarrik modu telematikoan egin daiteke Osakidetzako web orrian.
Gehiago irakurri
Inoiz baino kexa gehiago Elebiden
2016-05-30
Berria egunkarian jaso dugun albiste baten esanetan, Eusko Jaurlaritzak hizkuntz eskubideak bermatzeko duen zerbitzuari, Elebideri, aurten kexak bikoiztu egin zaizkio. Kexa igoera horren oinarrian Osakidetzarekin loturik egon diren kexa kopurua izan da.
Hain zuzen ere, iaz Gipuzkoako herri batzuetan egidako kanpaina dela eta; idatzizko harremanei, ordezkapenak egiterakoan mediku faltari eta baita kexa orokorragoei lotuta egon dira kexa horiek, besteak beste: historia klinikoa eta...
Gehiago irakurri