Berriak
EHUko ikastaroa: Euskararekiko kontzientziazioa eta gizarte erantzukizuna akademiaren ikuspegitik begiratuz
2016-06-28
Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan, EHUk ondorengo ikastaroa eman du `Euskararekiko kontzientziazioa eta gizarte erantzukizuna akademiaren ikuspegitik begiratuz. ´
a) Laburpena. Osasun arreta ere jorratu den gai bat izan da, hizkuntzak osasun arretan duen garrantziaz. Lehenengo aldiz, Gwerfyl Roberts galestarra, Bangor Unibertsitateko irakaslea eta gai honetan aditua etorri eta ondorengo hitzaldia eman du (Berria)
b) Egitaraua eta bestelako informazioa:
htt...
Gehiago irakurri
OEEren XXVI. Biltzarreko bideoak ikusgai
2016-06-22
Jada ikusgai daude OEEren XXVI. Biltzarreko bideoak. Jarraian lehenengo mahainguruko hiru hizlariei egindako elkarrizketak ikusteko loturak daude. Bertan hizlari bakoitzak aurkeztutako gaiari buruzko ideia garrantzitsuenak laburbildurik aurkituko dituzue. Horrez gain, lehen mahaingurua osorik ikusteko esteka ere badago.
Koldo Calladori elkarrizketa : https://youtu.be/R8SDD6PdMeo
Idoia Larrañagari elkarrizketa: https://youtu.be/kKiA3quPvRo
Santi Mintegiri elkarrizketa: ...
Gehiago irakurri
Euskarak Arabako osasun-zentroetan gero eta presentzia handiagoa du
2016-06-08
Arabako osasun-zentroetan euskararen erabilera bultzatzeko asmoarekin "Egun on, Araba" lehiaketa jarri zen martxan. OEEko kidea ere den Josune Tutor izan da proiektuaren sortzailea eta bere esanetan, osasun-zentroetan zegoen arazo bati erantzuteko sortu zen leihaketa. Izan ere, osasun-zentroetara deitzen zutenean, gehienetan erderaz erantzuten zietela jabetu ziren. Hori dela eta, Youtubeko bideo baten eraginari esker, Kanadako herrixka batean hartutako erabakia hartu eta ...
Gehiago irakurri
Asitentzia sanitarioa eta unibertsitatea testuinguru elebidunean
2016-06-03
Deian Karlos Ibarguren eta Aitor Montesek elkarlanean argitaratu duten artikulu batean aipatu duten moduan, zerbitzu elebidun bat bermantzea alderdi zein aldagai ugari dituen ekintza konplexua da. Eta, zoritxarrez, gaur egun arreta euskaraz ez da ziurtatzen.
Farmaziako teknikarien lan poltsa irekita dago
2016-06-03
Lanpostu batzuetan profesional euskaldun gutxi egotenez denez, honen bidez honen berri eman nahi dizuegu:
Osakidetzako lan poltsetan, ekainaren 1etik aurrera, Fak. Esp. Ospitale FARMAZIAKO TEKNIKARIEN eta Fak. Esp. PSIKOLOGO-KLINIKO teknikarien zerrendak etenik gabe irekita utzi dira.
Horrek esan nahi du nahi duenak eskaera edozein momentutan egin dezakeela. Eskaera bakarrik modu telematikoan egin daiteke Osakidetzako web orrian.
Gehiago irakurri
Inoiz baino kexa gehiago Elebiden
2016-05-30
Berria egunkarian jaso dugun albiste baten esanetan, Eusko Jaurlaritzak hizkuntz eskubideak bermatzeko duen zerbitzuari, Elebideri, aurten kexak bikoiztu egin zaizkio. Kexa igoera horren oinarrian Osakidetzarekin loturik egon diren kexa kopurua izan da.
Hain zuzen ere, iaz Gipuzkoako herri batzuetan egidako kanpaina dela eta; idatzizko harremanei, ordezkapenak egiterakoan mediku faltari eta baita kexa orokorragoei lotuta egon dira kexa horiek, besteak beste: historia klinikoa eta...
Gehiago irakurri
Medikuntza ikasi euskaraz: bi begirada ezberdin
2016-05-23
Berria aldizkarian irakurritako albiste batean argitaratu denaren arabera, EHUko Medikuntza fakultateko ikasleek graduazio amaieran egindako ekitaldian euskaraz ikasi eta lan egitearen aldeko aldarria egin dute. Aldizkarian bi begirada ezberdin plazaratu dituzte: alde batetik euskara arloko errektoreordearena eta bestetik ikasleena.
Euskara arloko errektoreordeak aipatu duen moduan, medikuntza graduko lehenengo hiru urteak osorik euskaraz ikas daitezke eta 2014 urtetik aurr...
Gehiago irakurri
OEE eta osasun biltzarra Elhuyar aldizkarian
2016-05-19
Lourdes Unzueta Zamalloak, OEEko kide eta azken Osasun Biltzarreko antolatzaileetakoak, horrela jaso ditu OEE zer den eta oraintsu egin dugun biltzarraren nondik norakoak Elhuyar aldizkarian:
Elhuyar
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) euskara osasun-arloan sustatu eta bultzatu nahi duen erakundea da, era berean euskara normalizatzen lagunduz. Orain ia hiru hamarkada sortutako erakundea da, kontuan hartuz aurton bere 26. Biltzarra egin duela. Bere helburuak honako hauek dira: e...
Gehiago irakurri
Euskalkien lexikoa ikusgai Bilboko Zabalgunean
2016-05-06
1983ko Herri Hizkeren Atlasa oinarri hartuta, Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak elkarlanean "Euskara ibiltaria" erakusketa martxan jarri dute. Maiatzaren 27ra bitartean ikusgai egongo da, astegunetan, 8:00tik 20:00ra.
Orain arte Herri Hizkeren Atlaseko liburukietan bildutako adibide batzuk aukeratu eta paneletan egokitu dituzte publikoarentzat erakargarriagoak izan daitezen. Bide batez erakusketa aprobetxatu egin zen Atlas hori osatuko duten 12 liburukietatik zaz...
Gehiago irakurri
Euskararen inguruko hausnarketa saioak
2016-05-05
Datorren maiatzaren 6an, 9etatik 13etara, 13an eta 20an 9etatik 12etara
Isill-isilik, bizkor-bizkor
2016-05-02
Berrian argitaratutako albiste baten bitartez, gizarte modernoan goraka doan gaixotasun baten garapenaren berri izan dugu: diabestesarena alegia. OME Osasunaren Mundu Erakundeak berebiziko kezka existitzen dela esan du, gaitza oso arin hedatzen dabiltzalako modu isil batean. 1980an, pertsona helduen %4,7k zuren gaixotasuna; 2014an %8,5ek.
Gaitzari aurre egiteko bide ezbedinak proposatu egiten dira hala nola gaixoak ahalduntzea eta gizentasunari galga ipintzea. Baina, hala ere, garrantzitsuen...
Gehiago irakurri
Hamaika telebistan Zaindu zaitez programa
2016-05-02
Hamaika telebistak osasunari buruzko saio bat dauka, Zaindu zaitez izenekoa. Saio hau asteazkenetan 21:00etan ematen da eta bertan osasunari buruzko gai interesgarriak lantzen dira, adibidez, ................
Webgunean ikusi daitezkeke, Saioen ataletan
Zahartzaroaren tsunamia
2016-04-29
Joan den ostiralean Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako Biltzarrean hiru mahainguruetako batean, Javier Yanguas psikologo doktorea izan genuen hizlari. Bertan zahartzaroak gure gizartera dakartzan erronka berriei buruz mintzatu zen eta Angel Bidaurrazagak (EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea) horren berri eman du, gaur Berria egunkarian argirartu den den iritzi artikulu batean.
Hona hemen bertako pasarte bat:
"Hitz gutxitan esanda, babyboomeko belaunaldia zahartzen (65...
Gehiago irakurri
Gaur amaitu da Bilbon, Mendekotasunak aztergai izan dituen Osasun Biltzarra
2016-04-23
Bi egunez ospatu da OEE erakundeak urtero egiten duen osasun biltzarra, Bilbon.
Aurten menpekotasunak aztertu dira, substantziadunak (alkohola, drogak…), substantziabakoak (teknologiak, jokoa, emozionala) eta soziosanitarioak (adinekoena, gaixoena…).
Gaur egungo egoera ezagutzeko datu eta interpretazio asko eman dira eta, horrez gain, etorkizunerako ildoak nondik joan behar duten ere azaldu dira.
Aurtengo ekitaldian 210 lagunek hartu dute parte.
Aurtengo biltzarra...
Gehiago irakurri
OEEren Facebooken albiste irakurrienak
2016-04-19
2015.ean OEEren Facebooken duen gunean hauek izan dira albiste zabalduenak eta erantzun gehien jaso dutenak
Hauek dira aurreko urtean Facebooken gehien ikusi diren albisteak:
1. Osakidetzako edozein langilek gure fitxa zabaltzerakoan zein hizkuntzatan nahi dugun harremana jakingo du. 2015/06/03. 1.700 pertsona iritsi. 40 klik, 59 erantzun.
2. EHUn Medikuntza euskaraz ikasten duten ikasleek saritu ditu Hau Pittu Hau konpartsak Bilbon. 2015/08/28. 1.054 pertsona iritsi. 33 kl...
Gehiago irakurri
Zubibideak: elkarriketa sozialerako gunea
2016-04-18
Informazio hau jaso dugu:
Gune Irekia
UPV/EHUko Bizkaiko Campusean (Leioa) 2016ko maiatzaren 7an, 09:30.18:00
Gune Ireki bat ari gara antolatzen maiatzaren 7rako, denon arteko elkarrizketa sozial bat burutu dezagun euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta.
Ekimen honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta laguntza eskatu gura dizuegu Zubideiaken berri zuen inguruan zabaltzeko. Izan ere, maiatzaren 7ko gizarte elkarrizketa honet...
Gehiago irakurri
Saio klinikoen bideoak
2016-04-16
Osakidetzan euskaraz egiten diren saio klinikoak grabatzen eta eskegitzen hasi dira.
Hona hemen kontsultatzeko lekua:
https://www.osakidetza.eus/sites/Intranet/eu/profesionales/plan-de-euskaldunizacion/herramientas-euskera/Orriak/SaioKlinikoakeEuskaraz.aspx
Sartzeko Osakidetzako baimena behar da.
Gehiago irakurri
Sendatzeko, sendotu
2016-04-11
Atzo, igandean, Berria egunkarian osasunari buruzko monografiko bat aurkeztu zuten. Bertan, adierazi zen kontsulta xumeetatik hasita, osasun gailurreko zerbitzuetaraino, osasun-sistemaren sendotasuna beharrezkoa dela. Horretarako, albistearen esanetan ezinbestekoa da berau hobetzeko egiten diren proposamenak eta eskaintzak aintzat hartzea.
Diagnosi horren barruan, gaur eguneko euskal osasun-sistemak dituen sei sintoma nagusiak hurrengoak dira: langileen behin-behinekotasuna, itxaron-ze...
Gehiago irakurri
Gizaki ahalduna ala menpekoa
2016-04-08
http://www.berria.eus/paperekoa/1832/018/003/2016-04-08/gizaki_ahalduna_ala_menpekoa.htm
Angel Bidaurrazaga, EHUko medikuntza irakaslea, Berrria egunkarian:
Ahalduntze hitza alor ugarietan erabiltzen den modako hitza da, hau da, politikan, ekonomian, filosofian zein hezkuntzako idatzi kritikoetan; begi bistakoa baita, gure bizitzarako zeregin ugarietan, gizartean nabaria den norbanako edo taldearen boterea galdu izan dugulako irudipena.
Zer jaten dugun, zer nahi dugun, zer erosten dugun...
Gehiago irakurri
Neonatologian ez dago txantxangorririk
2016-04-07
Diario Vascon irakurleen gutun hau agertu da:
Hilabete pasa da gure alaba jaio zenetik. Arazo batzuk tarteko, astebete egin behar izan zuen Donostia ospitaleko haur jaio berrien edo neonatologia alorrean. Bertako zerbitzuaren eta langileen ekin onari esker, egun gutxitan etxeratu ahal izan ginen. Esker hitzak ditugu gure txikia zaindu zuten langile guztientzat.
Baina txanponak bezala, gure istorioak baditu bi alde. Biok gara euskaldunak. Euskaraz lan egiteko zortea dugu eta gure alaba eus...
Gehiago irakurri