Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

TTIP eta osasunaren pribatizazioa

2016-04-07

Mario Fernadez, Osasun Eskubidearen Aldeko Elkarteko kideak, Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulutik ateratako ideak dira jarraian aurkeztuko direnak. Berak dionez TTIP-a (Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoa) bai osasunerako eta bai gaur egun lortuak ditugun osasun-sistemetarako  mehatxu izan daiteke. Ez bakarrik Espainar estatuan, Europar Batasuneko herrialde guztietan. Espainar estsatuan Madril, Valentzia, Katalunia eta Galiziako autonomia-erkidegotan abian jar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren Biltzarreko Hitzaldiak

2016-04-04

Apirilaren 22an eta 23an egingo den biltzarrean, menpekotasunen alorrean arituko diren hainbat hitzaldi esanguratsu izango ditugu entzungai. Lehenengo hitzaldia Koldo Calladorena izango da eta bertan Droga berriei buruzko azalpenak emango ditu. Berak, hitzaldiari egindako sarreran ondo justifikatzen duen moduan: "Gaur egungo gizartean ia pertsona guztiek kontsumitzen dute drogaren bat, nahiz eta noizbehinka baino ez izan. Hala ere, menpekotasunak, denboran zehar, aldakorrak dira. Substa...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bilbobarri, Bilbo-Basurtu ESIko euskaldunentzako berripapera

2016-03-30

Dagoeneko  euskararen normalizazioaren alde egiten duen Bilbobarri berripaperaren hirugarren alea argitaratu da.  Bertan,  euskara bera eta, bereziki, erabilera normalizatzeko berriak zabaltzen dituzte, ESIn, Osakidetzan eta Administrazioan gertatzen denari lehentasuna emanez, baina ez hori bakarrik beste edozein informazio interesgarri ere zabaldu nahi dute euskaraz bizi nahi dutenen artean. Are gehiago, buletin hau  ESIko euskaldunentzat harreman-gune izatera bideratu n...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Gaixotasuna eta sendagaia enpresa berak sortzen ditu

2016-03-23

Joan Benach Medikuntza lizentziaduna eta Bartzelonako Pompeu Fabra Univertsitateko Zientzia Politiko eta Sozialen saileko langilea, egunotan egon da Bilbon mintzagai. Osasun publikoa eta lan osasuna aztergai eta irakasgai ditu; horrez gain,  GREDS/CONNECT ikerketa taldeko zuzendaria da: osasun baldintzak, lan baldintzak eta desberdintasun sozialak ikertzen dituzte bertan. Ikerlariak, Medicus Mundik Bilbon osasun sistemen pribatizazio prozesuen inguruko jardunaldi hauetan azaldu duenez&n...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bertso-saio klinikoak apirilaren 8an Hernanin

2016-03-15

Bertso saio klinikoak Gipuzkoan, apirilaren 8an Datorren apirilaren 8an, ostirala, arratsaldeko 18:30ean bertso-saio klinikoak egingo dira Hernaniko Goiko Lastola Sargardotegian OEEk, Osakidetzako Donostialdea ESIk, Medikuntza eta Odontologia Fakultateak eta Zaindu erakundeak sustatuta. Izena emateko apirilaren 1 baino lehen egin behar da ondorengo e-postan: osid.zbgizabaliabideak.euskara@osakidetza.eus Ikasleek kreditu bat izango dute. Prezioa 35 euro. Oinarriak.pdf  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Lehenengo saio klinikoak euskaraz Araban

2016-03-10

Gaur, martxoaren 10a, 8:15ean, Txagorritxuko areto nagusian Erradio-diagnostiko zerbitzuaren eskutik lehen   saio-klinikoa eman  da euskaraz. Hizlaria, Jone Sagasta izan da eta eskanerraren inguruan dauden aurrerakuntzei buruz aritu da. Helburua Araba ESIko hizkuntza normalkuntzan aurrera egitea da. Horretarako, Zuzendaritzak eta Saio Kliniko Orokorretako Batzordeak ikasturte honetan izango diren saio orokorren barruan, horietako batzuk euskaraz ematea erabaki egin du.  ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasunerako Elikadura, Jarduera Fisikoa eta Medikuntza Hitzaldiak

2016-03-07

Apirilak 15 eta 16 bitartean, Oiartzunen "OSASUNERAKO ELIKADURA, JARDUERA FISIKOA ETA MEDIKUNTZA HITZALDIAK" izango dira. Elikasport zentrua  eta Oiartzungo udala dira da antolatzaileak, eta ElikaEsport Kirol eta Osasun Zentruan emango dira hitzaldiak.  Hortaz, ostiral arratsalde eta  larunbat goiz bitartean, osasunerako elikaduraren, emakumeentzako jarduera fisiko egokituaren eta azterketa medikuen gainean hainbat solasaldi izango dira. Hitzaldiak doa...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Medikuntza ikasleen jaia

2016-03-03

Pasaden otsailaren 25ean, Leioako unibertsitateko frontoietan, Medikuntzako asanbladak antolatutako bazkari bat ospatu zen. Baina ez hori bakarrik, bazkariaz gain, Medikuntza euskalduntzeko adierazpen bat  eta Herri Unibertsitateko ekimenen barruan, datorren astetako egitaraua ere aurkeztu zuten. Ondoren, euskal dantzak eta musika izan ziren nagusi, horren ostean Deustuko gaztetxera abiatu ziren eta azkenik  ostegun gauari amaiera emateko Bilboko Kafe...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun asistentziaren etengabeko aldaketetara moldatu

2016-03-03

Komunikabideetan  Aitor Montesek idatzitako albiste baten berri eman nahi dugu, 766 ikasle eta osasun arloko 200 langileren adostasun eta izenpea lortu duena, hain zuzen ere. Artikuluaren muinean aurkitzen duguna da, paziente bat bere hizkuntzan ez artatzeak hainbat gauza ez ditu betetzen, besteak beste: legea, medikuen eta erizainen kode deontologikoa, medikuen elkarteko kode etikoa eta baita konpetentea den edozein osasun-sistemako kalitate eta segurtasun klinikoko iriz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Prokoloaren proiektuaren aurkezpena

2016-03-01

Kontseiluak jakinarazi digunez, 2016ko abenduan Donostian hizkuntza komunitateen normalizazioan Europan diharduten gizarte eragileen laguntzarekin Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa jorratuko da. Prozesu partehartzailea izango da, eta  hizkuntzen garapenerako tresna eragingarria sortzea da helburua. Protokoloa guztion artean osatuta egongo den heinean, euskalgintzaren eta azken batean denon ekarpenak ere nahitaezkoak izango dira. Kontuan hartu behar da Protokoloaren bali...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren Biltzarrean izena emateko epea zabaldu da

2016-02-22

Jadanik, Bilbon apirilaren 22 eta 23an ospatuko den OEEren Biltzarrean izena emateko epea zabaldu egin da. Biltzarraren helburua,  osasun-langileok  menpekotasun zahar zein berrien aurrean, hartu beharreko jokabideak aztertzea eta horren gaineko gogoeta egitea da. Horretarako, hiru mahai-inguru antolatuko dira: Ohikoa diren substantzia edo drogen menpekotasunari buruzkoa Substantziarik gabeko menpekotasunak, hala nola, teknologiak, ludopatiak… Zahar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Horrela da bizitza botika berria

2016-02-17

Horrela da bizitza Azkenaldi honetan botika gehiegi hartzen ditugula aitortu dute euskal mediku ugarik. Hori dela eta, sentsibilizazio kanpaina bat hasi dute.  Kanpaina horretan defendatzen dute medikuarenera joan behar garela benetan behar dugunean eta baita askotan gehiegizko medikalizazioa jasotzen dugula.. Bizitzan gertaera tragiko eta zailak pairatzen ditugu: bikote harremanetan, familian, etab. Baina medikuek guzti hori bizitzaren parte dela defendatzen dute eta ahalik eta ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren Biltzarreko ahozko aurkezpenak eta posterrak aurkezteko epearen luzapena

2016-02-15

Apirilaren 22-23an Bilbon egingo den OEEren Osasun Biltzarrean ahozko aukezpenak eta posterrak aurkezteko epea luzatu da. Horrela, azken epea otsailaren 22a izango da. Biltzarraren helburua,  osasun-langileok  menpekotasun zahar zein berrien aurrean, hartu beharreko jokabideak aztertzea eta horren gaineko gogoeta egitea da. Bertan, hiru mahai-inguru antolatuko dira: Ohikoa den substantzia edo drogen menpekotasunari buruzkoa Substantziarik gabeko menpekotasunak, hala n...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bezero euskaldun gisa aritu eta ez bezero erdaldun gisa

2016-02-08

Enpresa munduan euskararen egoera ez da oso ona, askok eta askok gaztelera edo frantses hutsezko zerbitzua eskaintzen dutelako, horietako batzuek kalitate ziurtagiriak edukita eta guzti. Egoera hori aldatzeko, Kontseiluak zera proposatu du: norberak erosketak egitean edo bere enpresak edo erakundeak zerbitzu edo produktu bat erosten duenean, hizkuntza ere kontuan hartzea. Hau da, hornitzaileak zerbitzu hori euskaraz eskaintzen dion ala ez begiratzea. Hori dela eta,  azpimarratu egin da&...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Giro aparta Kalderapekon egindako bertso-saio klinikoetan

2016-02-05

Atzo, otsailaren 4an, osteguna, Bizkaiko Bertso Saio Klinikoak egin ziren Bilboko Zazpikaleetako Kalerapeko bilgunean, OEEk eta Bizkaiko Medikuen Elkargoko Euskara Batzordeak antolatuta. Ohi bezala, giro polita egon zen bertsolariekin, oraingo honetan, Jon Maia eta Eneko Abasolo-Abarkasekin. 6 talde aurkeztu ziren lehiaketara: DBH txikia, Kalderagoiko, Scarpa, Frankling, Multipotenteak, Meatzalde, Santageda. Beste urteetan hasieratik kanporaketa sistema erabili izan bada ere, atzokoan bi f...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Mediku euskaldunok beharrezko txostenak euskaraz izatea eskatu behar dugu- Aitor Montesi elkarrizketa

2016-02-03

Naiz webgunean, Aitor Montesi Info7 Irratian egindako elkarrizketaldia entzuteko aukera ematen da, jarraian bertan agertzen den albistearen laburpena eta elkarrizketa entzuteko esteka dituzue: "OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen helburua gizartea euskalduntzen bere ekarpena egitea da, osasun arloari begira. Bertako kide da Aitor Montes familia medikua, eta zehaztu du osasun arloko langileek ez dutela behar besteko kontzientziarik, langileen k soilik hautatu baitu euskara leh...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEE biltzarrerako komunikazioak aurkezteko epea otsailaren 10 arte luzatuta

2016-01-29

OEEren Osasun Biltzarra: Menpekotasunen aurrean… geure buruen jabe Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE), osasun-alorrean euskara sustatzeko helburua duen entitatea, menpekotasunei buruzko biltzarra egingo du apirilaren 22 eta 23an Bilbon. Biltzarrean menpekotasun zahar zein berrien aurrean, osasun-langileok nola jokatu ahal dugun aztertu eta gogoeta egitea da. Hiru mahai-inguru antolatuko dira: Ohikoa den substantzia edo drogen menpekotasunari buruzkoa Substantziarik g...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bertso saio klinikoak

2016-01-27

Bertso-saio klinikoak otsailaren 4an Bilbon  Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak osasun arloan euskara bultzatzeko diharduen elkartea da. Egiten dituen ekimenen artean bertsio-saioak egoten dira baina bereziak izaten dira, osasun-alorreko jendeari zuzenduta daudelako. Aurten ere, bertso-saio klinikoak izango ditugu denontzat gozagarri. Saioak otsailaren 4an, arratsaldeko 7etatik aurrera izango dira, Bilboko Kalderapeko Euskal Gunean. Gogoratu behar da, bertsoak ez ezik afaria ere egon...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskal Herrian ez omen dago pediatra euskaldunik

2016-01-21

Aitor Montesek Berria egunkarian idatzitako artikulu bat oinarri harturik, Euskal Herrian pediatren inguruan arazo larria dagoela dio.  Artikuluan baieztatzen den moduan pediatra euskaldunen gabezia agerikoa da gure lurraldean. Pazientean zentratutako arreta eskaini nahi bada, pedriatak haur euskaldunei egokituriko arreta garatu behar du, euskaraz alegia, eta ez haurrak erdaraz egitera behartu. Nahiz eta teknikoki gero eta zailagoa den pediatra euskaldunak aurkitzea, eskaerak eskaintza ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Debabarreneko Osakidetzan euskara bultzatzeko deia

2016-01-19

Ostegun honetan Debabarrena ESIko Euskara Zerbitzuak eta OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak dei egiten dizue ondorengo bilerara, elkarlanean, euskararen normalizazioa osasun-alorrean bultzatzeko: Deia Nori deitua: Debabarrena ESIn lan egiten duten eta euskararen inguruan kezka dutenei Noiz: 2016ko urtarrilak 21, osteguna Non: Mendaro Ospitaleko Kalamua gelan Ordua: 14:30 -15:30 Gai zerrenda Sarrera: Zergatik bildu gara? ESIn euskarak duen egoeraren diagnosia ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 27 28 29 30 31 >>  Amaiera

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan