Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Leioako Medikuntza Fakultateko ekitaldia Euskararen Egunean

2015-12-09

Medikuntzako Asanbladak mezu hau bidali digu gai honen inguruan: EUSKARAREN EGUNEAN ANTOLATURIKO EKIMENEN HARIRA Leioan (Medikuntza eta Odontologia Fakultatean) 2015eko abenduaren 3an Heldu da beste behin abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Betiko lez, festagiroan ekimen ugari antolatu dira nonahi, aurten lehenengoz gure fakultatean ere bai. Horrelako iniziatibek euskararen problematika azaleratzen eta jendea kontzientziatzen lagundu dezakete, hots, normalizazioan lagun dezakete. ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea zabalik

2015-12-02

Aurten ere, CAF-Elhuyar sariak  martxan jarri dira. 2015eko edizio honetako  leloa: "Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde" izango da eta aurrekoetan bezala,  gizartean kultura zientifikoa sendotzea da izango da helburu nagusia. Sariketak lau kategoria izango ditu, eta lanak aurkezteko epea 2016ko  otsailaren 11ra arte zabalik egongo da. Kategoriak hurrengo hauek izango dira: - Dibulgazio artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta; alde batetik, dib...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Abenduaren 3an, Tratamenduei buruzko liburu bat aurkeztuko dute Donostiako Ospitalean

2015-11-25

Datorren abenduaren 3an, goizeko 12:00etan Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan liburu aurkezpena izango da. Liburua tratamenduei buruzkoa da: Tratamenduak nola probatzen diren eta honako hauek hartu dute parte proiektuan: - Idoia Gurrutxaga: DUOko zuzendari medikoa - Amanda Burls: Osasun Publikoko medikua, Londresen - Mari Mar Ubeda eta  Eukene Ansuategi (DUOko liburutegia) - Jose Artetxe (EOM, DUO) Liburuan, tratamendu medikoak planteatzeko orduan, gaur egun, me...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEko bi kide Gipuzkoako Bertso Txapelketan

2015-11-19

Jakingo duzuenez datorren abenduaren 6an Gipuzkoako bertso txapelketako finalerdiak izango dira. Eta bertan parte hartuko dutenen artean, OEEko bi kide izango ditugu: Nahikari Gabilondo eta Felix Zubia. Hori dela eta, gure kideak animatzera gonbidatu nahi zaituztegu, euretako bat finalera heltzea oso marka ona izango litzatekeelako. Beraz, kontuan izan eta ez ahaztu, datorren abenduaren 6an danok eibarren hitzordua daukagula  gure kideak animatzeko. 

Iruzkinak(0)

Xiberuko ikastolen aldeko otarrak

2015-11-16

  Xiberuko ikastolek, urtero bezala, gabonetako otarrak eskaintzen dituzte. Dirua Ikastoletarako joango da.                         Eüskararen geroa, haurren ahoetan ! Aurten ere, Xiberoko ikastolak horra gitzaitzüe egüberriko eskaintzarekin.   Eskatzeko epeak: - Otarra erostea: Abenduaren 10a baino lehen bidali mezu bat helbide honet...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Gogoan Izan"

2015-11-13

Behatokiak euskaraz egon zen erreklamazio baten inguruan bideoa egin du: Batzuetan, euskaraz bizitzeko ahaleginak egin arren, arazo dezente izaten ditugu helburu hori lortzeko. Gaurkoan ekarri dugun kasua horren adibide da. Maixux, Donosti aldeko adineko emakumea da, eta alzheimera diagnostikatu ziotenetik, erakunde batek antolatutako tailerretara joaten hastea erabaki zuen. Baina bertan, ikastaroak erderaz egiten ziren eta berak euskaraz bizitzeko zuen eskubidea urratua ikusi zuen. Hori d...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberri aldizkaria

2015-11-06

Osakidetzak plazaratu berri du Osatuberri aldizkariko azken alea, Adar birtual eta teknikoen enborra izenburupean. Bertan, albiste interesgarri ugari aurkituko ditugu. Besteak beste, Osakidetzak sortu berri duen laino birtuala, deigarriak diren hainbat berri edo efemeride, Osakidetzako langileak  mundutik zehar egindako bidaien berri izateko aukera esakiniko da eta ez hori bakarrik,  SMS bidez tabakoa erretzeari uzteko teknika berria ezagutu ahal izango duzue eta baita zelan joka dai...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

30+10 Mintegiaren 10.edizioa

2015-10-28

2015eko urriaren 7an enpresen hizkuntzen kudeaketaren inguruan hitz egin zen Elgoibarko IMHn. Bertan, gai ugari landu ziren, eta  horien artean: enpresetan euskararen erabileran aurrera egiteko zer egin behar den, euskarak lanbide heziketan duen eragina, hizkuntz portaeretan zelan eragin daitekeen eta beste hainbat gai landu ziren. Bertan egindako bideoak eta hizlarien erreferentziak ikus ditzakezue hurrengo esteka jarraituz: http://www.imh.eus/eu/albisteak/30-10-mintegiaren-10-edizioko...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

2015-10-22

Udaren amaierarekin bat Euskarararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak  bere buletina argitaratu du. Bertan euren lan ildo nagusiak ikus daitezke. Batetik Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barnean burututako ekintzak; eta bestetik, euskalgintza aktibatzeko prozesuaren berri ematen dute. Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barnean, bi ekimen nagusiz aritzen dira. Hilaren 19an egin zen film labur lehiaketaren sari banaketaz eta aurten ere euskaraz bizi nahi dut  lelopean egingo diren he...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskara lorontzi-apaingarria Osakidetzan?

2015-10-19

LAB sindikatuak bidalitako oharra jaso dugu hemen: Zer da euskara Osakidetzako buruzagientzat? Lorontzi bat? Erdara hutsez bizi arazten duten erakundea dotoretzeko erabiltzen den apaingarria? Osakidetzako langileak euren lantokian euskaraz bizi eta lan egiteko eskubideak ukatuak dituzte.  Osakidetzako zuzendari eta beraien arduradun politikoen borondate falta berriro ere argiki isladatua geratzen da, euskararen egoera normalizatzeko neurri sendoak hartu beharrean, euskarari presentzia...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Errigorako produktuekin euskarari puzka

2015-10-14

Azken urteotako joerari jarraipena emanez, Errigorako udalerriek bertako produktuen saskiak prestatuko dituzte, gero lortutako dirusarien zati bat euskararen sustapenean erabiltzeko. Iazko udazkeneko kanpaina Zazpiak bat, Sortzen, AEK, Ikastolen Elkartea eta Errigoraren elkarlanaren  emaitza izan zen. Kanpaina erraldoi hau ia 200 herritan burutu zen, saskiak jasotzeko 700 bat  gune eskainiz. Emaitzak izugarriak izan ziren: 12.000 saski baino gehiago banatu eta 160.000€ bidera...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Unibertsitatearen eta Euskararen arteko erlazioaz

2015-10-02

Urriaren 8an Unibertsitatearen eta Euskararen arteko erlazioaz bilduko dira debate bat burutzeko EHUko Donostiako Santamaria Aretoan. Debate honetan esku hartze zentrala izanen dute 8 gonbidatuk, mahai inguru moduko debatean ariko direnak, baina horrekin batera beste publiko geruza osatu nahi dugu, hauek ere bai esku hartu eta zeregin aktiboa izan dezaten. Eztabaidarako galderak: Hiztun aktiboak garatzeko eragile izan behar al  du Unibertsitateak? Zer suposatu du unibertsitate...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako EPEa eta Euskara

2015-09-25

Gure lankidetako asko urduri izango dira EPEko azterketak prestatzen. Gaur egun euskerak azkeneko notaren %10a baino ez du kontatzen. Kontuan izanik, EPEko azterketak 100 galdera dituela, gehi erreserba galdera batzuk. Asko izango litzateke hamar galdera, bakarrik %10a, osasun asistentzia euskaraz bultzatzearen ingurukoak izatea? Eztabaida sakonak izan dira eta badaude. Gehiago jakin nahi baduzue irakurri Aitor Montesen artikulu osoa. Ope-de-osakidetza-y-el-euskara  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Medikuntzako karreran euskarazko apunteak biltzeko plataforma

2015-09-23

Medikuntza Asanbladatik informazio interesgarri hau jaso dugu: "Jada urtebete da medikuntzako ikasleok EUTSI plana abian jarri genuenetik gradua osorik euskaraz ikasi ahal izateko. Aurretik, bide luzea eta malkartsua geneukala genekien arren, urte honetan urrats garrantzitsuak eman ditugu. Kurtsoan zehar euskararen normalizazioaren aldeko ekimen ugari egin ditugu:manifestazioak, jardunaldiak, bilerak, hitzaldiak eta baita bi eguneko itxialdia ere. Halere, dudarik gabe, gradu amaierako...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(2)

Izan fenomeno!

2015-09-10

Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzearen sektoreak matrikulazio kanpaina bateratua egin du Kontseiluaren baitan. Aurten leloa hauxe da: Izan fenomeno! Eta beraren bidez pertsonek euren burua euskalduntzen egiten duten ahalegina eskertzea izan da abiapuntuko ideia. Kamera ezkutuaren bidez zelan egin duten ikustea nahi baduzue hementxe duzue:   http://  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Joanes Etxeberri Saria: Gipuzkoako zerbitzu-erakundeetan euskararen erabileraren esperientzien aitortza

2015-07-24

Osakidetzaren Gipuzkoako zerbitzu-erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko eta zabaltzeko esperientzia onenarentzako Joanes Etxeberri Saria deitu da, 8. aldiz. Sariaren asmoa da, aurkeztutako lanak eta egitasmoak saritzeaz harago, euskararen erabilera eta normalkuntza eguneroko eginkizunetan sustatzen duten langile, zentro edo zerbitzu-erakundeei aintzatespena erakustea, eta banakoei zein talde eta unitate edo zerbitzuei ematen zaie. VIII. edizioan irabazleak 1.500 euro jasoko ditu et...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Mitorik ez, errealitatea

2015-07-21

2015-07-16 / Jose Maria Armentia - Osakidetza Igeregi jauna, Osakidetza zuzentzen duen taldea legegintzaldia hasi zenetik aritu da erakundean euskara erabiltzeko eta normalizatzeko lanean. Ondo dakizunez, 2013ko abenduan, Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2. Plana onartu genuen. Helburu bakarra genuen: pazienteei ematen zaizkien zerbitzu elebidunen eskaintza handitzea, hain zuzen; Osakidetzan beste lan-hizkuntza bat izatea euskara, egunero ematen ditugun zerbitzu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetza euskalduntzeko prest?

2015-07-17

ELA sindikatuko ordezkaria den Juan Antonio Korta, Osakidetzako Giza Baliabideetako Jose Mari Armentia zuzendariari: ... Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2. Plana onartu zenetik, ELAk bere burua hainbatetan eskaini du zuzendaritzarekin euskarari buruzko akordio bat lortzeko. Guk akordioa hiru elementu nagusiren gainean eraiki nahi izan dugu: formazioa (bereziki, Osakidetzan egunero lanean ari diren 10.000 behin-behineko langileei begira), hizkuntza eskakizunak ezartzeko epe ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzaren azken ikerketa-inkesta gazteleraz

2015-07-14

Aitor Montes Gara egunkarian: Neurriak hartu hitzak neurtuz Artikulu honetan, Aitorrek Osakidetzako medikuei banatutako gaztelerazko galdetegiari buruz aritu da. Galdetegi hori ume euskaldunekin egin nahi den obesitateari buruzko ikerketa lan bati dagokio eta hizkuntza askotara itzuli eta egokitu da, hemen Osakidetzak ez du hori egin: Orain gutxi Osakidetzako Debagoieneko ESIak PENSOI proiektua abiarazi du, inguruko haurren gainpisua eta loditasuna aztertzeko asmoz eta jarrera osasuntsuak ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

25. Osasun Biltzarreko liburuak eskuragarri!

2015-07-02

25. Osasun Biltzarreko parte hartzaileek jada etxean jaso duzue Biltzarreko hitzaldi eta Komunikazio guztiak biltzen dituen liburua. Hala ere, bertan egon ezin zinetenok ere liburua lortzeko aukera daukazue, bi modu ezberdinetan: - Eskaera egin eta bidalketa gastuak ordainguz (10€) liburua etxean jaso - Gazteizen eta Bilbon ezarritako bi puntuetan liburuaren bila joan, inolako gasturik gabe.   Edonola ere, edozein aukera hartzeko jarri gurekin harremanetan: Osasungoa Euskaldu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 28 29 30 31 32 >>  Amaiera

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan