Berriak
Testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSEk
2023-11-15
Aurten ere euskarazko testu laburren lehiaketa antolatu du Farmazialari Euskaldunen Elkarteak (FEUSE). Gauzak horrela, abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Irabazleak 300 euroko saria eta ziurtagiria jasoko ditu. Horretaz gain, "Farmaberri" aldizkari elektronikoan argitaratuko dute testua.
Irakurri lehiaketaren oinarriak:
HELBURUA:
FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da.
SARIAK...
Gehiago irakurri
Jabier Agirrek jaso du aurtengo Celaya Saria
2023-11-06
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko Gobernu Batzordeak aurtengo Celaya Saria Jabier Agirreri eman dio, osasunaren dibulgazioan eta euskararen indartzean egin duen lan zabal eta bikainarengatik. Agirrek urriaren 21ean jaso zuen errekonozimendua, Donostiako Tabakaleran ospatu zen Sendagilearen Egunean. Bertan, elkargoko ordezkariek bere eguneroko lana balioan jarri zuten, batik bat, elkargoarentzat egindakoa, eta sendagile eta dibulgatzaileak utzitako emaitza garrantzitsuak ezagutzera eman zit...
Gehiago irakurri
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
2023-10-30
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren iraila-urriko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sareak (NLPD) Finlandian egindako osasun- eta gizarte-arloko hizkuntza-aniztasunari buruzko jardunaldien berri irakur daiteke bertan. Horietan, Osakidetzako Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariordeak, Josune Retegi Ormazabalek, eta Lehen Arreta Koordinatzeko zuzendariordeak, Susana Martin Ben...
Gehiago irakurri
Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia eteteko ordua da
2023-10-27
Euskararen aurkako oldarraldia salatzeko asmoz azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu dute euskalgintzako erakundeek. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskalduna jauregitik eta Bilboko udaletxean egingo da amaiera-ekitaldia. Leloa “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” izango da. Azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek.
Informazio gehiago hemen.
Gehiago irakurri
Elhuyarrek "Erresistente" dokumentala egin du antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa gizarteratzeko
2023-10-20
Elhuyarrek egin eta ekoitzi duen "Erresistente" dokumentalaren helburua da antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa gizarteratzea. Izan ere, superbakterioek osasun-arazo larri bihurtuko dituzte gaixotasun infekziosoak. OME-Osasunaren Mundu Erakundearen aurreikuspenen arabera, 2050ean, superbakterioak mundu osoan egongo dira, eta minbiziak baino heriotza gehiago eragingo dituzte. Euskara da dokumentalaren jatorrizko hizkuntza.
Honi buruz gehiago irakurri hemen.
Gehiago irakurri
Osakidetzan euskaldunen pribatutasun-eskubideak sistematikoki urratzen direla salatu dute
2023-10-16
Urriaren 12an, "Berria" egunkariak argitaratu zuen iritzi-artikulu baten bitartez, euskaldunen osasun-datuen pribatutasuna (historia klinikoa) sistematikoki urratzen duen jokabide baten berri eman du Roberto Manjón Lozoya Bilbo-Basurtuko ESIko itzultzaileak. Bere hitzetan, "paziente batek medikuaren txostena erdaraz jasota euskaraz nahi duela esaten badu, (Osakidetzan) ulertzen dute itzulpena eskatu duela, nahiz eta berak itzulpenik aipatu ez; ez dute ulertzen pazienteare...
Gehiago irakurri
"Familiari hurbilketa gaixotasunean" izeneko ikastaroa antolatu du COMGIk
2023-10-10
Medikuei, erizainei eta psikologoei zuzendutako euskarazko aurrez aurreko ikastaroa antolatu du Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak. Gauzak horrela, azaroaren 4an, larunbatean egingo dute, COMGIren prestakuntza gelan eta areto nagusian (Frantziako Pasealekua, 12. Donostia), 09:00etatik 14:00etara. Elkargokide izan ala ez, doan izango da ikastaroa. Azaroaren 3ra arte egongo da izena emateko aukera.
Informazio gehiago hemen.
Gehiago irakurri
OEEren Osasun Biltzarrei buruzko inkesta eta online bilera
2023-10-02
Urtez urte OEEk osasun-biltzarrak antolatzen ditu eta orain bazkideongana jo nahi dugu zuon iritzia jasotzeko, hurrengo bilkurak antolatzeari begira.
Galdetegia hemen aurkituko duzu.
Inkestaz gain, ideiak jasotzeko eta gogoeta egiteko online bilera egingo dugu. Beraz, ekarpen gehiago edo zehatzagoak egiteko prest bazaude, hemen duzu aukera:
- Eguna: 2023ko urriak 5, osteguna
- Ordua: 19:00
- Lotura: https://us02web.zoom.us/j/86596559322
Bileran parte hartzeko asmorik baduzu, mesede...
Gehiago irakurri
Itzulbide itzultzaile sanitarioari buruzko oharra
2023-10-02
Ezagutzen al duzu? IXA taldeak inteligentzia artifiziala erabiliz egokitzen ari den itzultzaile sanitario da. Osakidetzarekin akordioa du hau garatzeko. Helburua nahi dugun orok historia klinikoan euskaraz idazten dugunean, euskara ulertzen ez duten profesionalek idatzitakoa ulertzeko tresna bat edukitzea da. Inteligentzia artifizialaren ezaugarri bat da elikatzen dugun heinean, hobetzen joaten dela. Horretarako, denbora bat daramagu hainbat profesionalek euskaraz idatzi, itzulbiden itzulpena ...
Gehiago irakurri
Irakurgai dago ekainaren 12ko Osasunaldiari buruzko "Osagaiz" aldizkaria
2023-09-25
"Osagaiz" osasun-zientzien aldizkariak zenbaki berri bat argitaratu du http://www.osagaiz.eus/ webgunean. Honekin batera agertzen den Aurkibidea aztertzera eta gure webgunean artikuluak irakurtzera gonbidatzen zaitugu.
Aurkibidea hemen.
Aldizkaria hemen.
Gehiago irakurri
Kalean dira "Osatuberri" aldizkariko iraileko irakurgaiak
2023-09-20
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko albisteak irakurgai daude jada. Batetik, Raúl San Román elkarrizketatu dute. Familiako eta Komunitateko Erizaintzako profesionala izateaz gain, aditua da sexu-aniztasunari buruzko gaietan. Bestalde, denda espezializatuetan nahiz Interneten eskura daitezkeen sexurako jostailu eta tresnetako batzuk zerrendatu ditu Agurtzane Ormatza Imatz sexologoak. Azkenik, Joseba Beramendi Nazabal "Exprai" ikustratzaileak egin ohi duen Zaintza...
Gehiago irakurri
"Lurretik Mahaira". Elikadura estrategia jasangarri eta osasuntsua
2023-09-06
Irailaren 22an "Lurretik Mahaira" proiektua ezagutzeko aukera egongo da Zaldibiako Goizane zentroan, EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) antolatutako jardueren barruan. Ikastaroa irekia eta parte hartzailea izatea bilatzen du aipatutako egitasmoa koordinatzeaz arduratzen den Landaola Federazioa. Horregatik, aurrez aurre egiten dute. Lehenengo zati batean ponentziak eta bigarren batean aldiz mahai-ingurua egiten dute parte-hartzea sustatu eta entzuleen arteko galderak eta aportazioa...
Gehiago irakurri
Hizkuntza garapeneko nahasmendua aztertzeko ikastaroa antolatu du UIKek
2023-09-01
Ikasturte berriaren hasierarekin batera, "Hizkuntza-garapen ez-tipikoa haur elebidunengan: diagnosia eta esku-hartzea" izeneko ikastaroa antolatu du Uda Ikastaroak (UIK) Fundazioak.
- Irailaren 15 (ostiral arratsalde) eta 16an (larunbat goiza) izatekoa da. ·
- Saioak euskaraz edo erderaz izango dira baina aldibereko itzulpena izango da.
- Ikastaroa presentziala (Lesakan) edo online egiteko aukera izango da.
Informazio gehiagorako eta izena emateko hemen.
Gehiago irakurri
Osakidetzaren ikastaroa EHUren Udako ikastaroetan
2023-08-17
Aurkezpena
"Ekaina eta Iraila artean “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa egingo da UPV/EHUko Uda Ikastaroen XLII. edizioaren barruan.
Osakidetzak diruz lagunduko du ziklo hori, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Gaiak zabalak eta askotarikoak izango dira, profesional sanitarioen prestakuntzari eta eguneratzeari begira, eta 18 ikastaro antolatuko dira.
Izena emateko epea zabalik
Osakidetzako profesionalentzako D...
Gehiago irakurri
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
2023-08-07
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren uztaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, hondartza-sasoia gaudenez, karabela portugesaren ziztaden eragina aletu dute Manolo Cancio eta Arantza Aguillo Donostiako Ospitaleko Larrialdietako sendagileek, argitalpenean. "Osatuberri" aldizkariaren 66. zenbakia (pdf) eskuratu hemen.
Gehiago irakurri
2007ko Osasun Jardunaldien liburua eskuratu nahi duzu?
2023-08-02
2007ko azaroaren 16an eta 17an, Donostiako Miramar Jauregian egin zen Osasun Jardunaldien 17. edizioa, "Mugimenduaren osasuna" izenburupean. Bertan egoterik izan ez bazenuen edota bertan jorratu ziren edukien berri izan nahi baduzu, gure helbide elektronikora (oee@oeegunea.eus) idatzi baino ez duzu egin behar. Osasun Jardunaldien edukiekin osatutako liburua dohainik bidaliko dizugu etxera. Beraz, ez ahaztu mezu elektronikoan zure izen abizenak eta helbidea ipintzea.
Gehiago irakurri
Afasiari buruzko inkesta logopeda-ortofonistentzat
2023-07-17
Amaia Munarriz Ibarrola eta Marie Pourquié Bidegain afasiari buruzko ikerketan dihardute. Hori dela eta, afasia duten pertsona helduak artatzen dituzten logopeda/ortofonista profesionalek betetzeko inkesta egin dute. Galdetegi hau Afasiadun Eleaniztunekiko Praktikak (Multilingual Aphasia Practice) taldekoek bideratu dute, Collaboration of Aphasia Trialists nazioarteko ikerketa-sarearen baitan.
Hainbat hizkuntzatan bete daitekeen inkestarako esteka hemen.
Gehiago irakurri
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
2023-07-10
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren maiatza eta ekaineko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, joan den maiatzaren 31n, Info Donostialdea Donostialdeko ESIaren barne-buletinean Agustin Agirre zuzendari-gerenteari egin zioten erakundearen III. euskara-planari buruzko elkarrizketa jaso dute argitalpenean.
"Osatuberri" aldizkariaren 65. zenbakia (pdf) eskuratu hemen.
Gehiago irakurri
Osasuna eta euskara uztartuko dituzte EHUren Udako Ikastaroetan
2023-07-03
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatzen dituen Udako Ikastaroen (UIK) barruan, euskaraz egingo dituzte osasunarekin lotutako jarduera bi. Hain zuzen ere, horietako batean euskararen erabilera osasunean jorratuko dute.
Baterik, uztailaren 6an eta 7an, Bilbon egingo dute "Osasuna eta hizkuntza VI: hizkuntzaren beharrak arreta soziosanitarioan" izenburuko ikastaroa. Informazio gehiagorako eta izena emateko hemen.
Bestetik, uztailaren 13an eta 14an, Donostian egingo dute &quo...
Gehiago irakurri
Agustin Agirre (Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea): “Euskara-planaren garapena zuzendaritzen bitartez bideratuko da"
2023-06-26
Joan den maiatzaren 31n, Info Donostialdea Donostialdeko ESIaren barne-buletinean erakundearen III. euskara-planari buruzko elkarrizketa egin zioten Agustin Agirre zuzendari-gerenteari. Plan berriaren erronkak eta ESIaren egungo egoera aztertuta, gogotsu azaldu da planaren kudeaketa ondo antolatu eta euskararen normalizazio-prozesuan aurrerapauso irmoak emateko.
Elkarrizketa osorik hemen.
Gehiago irakurri