Berriak
Euskara lorontzi-apaingarria Osakidetzan?
2015-10-19
LAB sindikatuak bidalitako oharra jaso dugu hemen:
Zer da euskara Osakidetzako buruzagientzat? Lorontzi bat? Erdara hutsez bizi arazten duten erakundea dotoretzeko erabiltzen den apaingarria?
Osakidetzako langileak euren lantokian euskaraz bizi eta lan egiteko eskubideak ukatuak dituzte. Osakidetzako zuzendari eta beraien arduradun politikoen borondate falta berriro ere argiki isladatua geratzen da, euskararen egoera normalizatzeko neurri sendoak hartu beharrean, euskarari presentzia...
Gehiago irakurri
Errigorako produktuekin euskarari puzka
2015-10-14
Azken urteotako joerari jarraipena emanez, Errigorako udalerriek bertako produktuen saskiak prestatuko dituzte, gero lortutako dirusarien zati bat euskararen sustapenean erabiltzeko. Iazko udazkeneko kanpaina Zazpiak bat, Sortzen, AEK, Ikastolen Elkartea eta Errigoraren elkarlanaren emaitza izan zen. Kanpaina erraldoi hau ia 200 herritan burutu zen, saskiak jasotzeko 700 bat gune eskainiz.
Emaitzak izugarriak izan ziren: 12.000 saski baino gehiago banatu eta 160.000€ bidera...
Gehiago irakurri
Unibertsitatearen eta Euskararen arteko erlazioaz
2015-10-02
Urriaren 8an Unibertsitatearen eta Euskararen arteko erlazioaz bilduko dira debate bat burutzeko EHUko Donostiako Santamaria Aretoan. Debate honetan esku hartze zentrala izanen dute 8 gonbidatuk, mahai inguru moduko debatean ariko direnak, baina horrekin batera beste publiko geruza osatu nahi dugu, hauek ere bai esku hartu eta zeregin aktiboa izan dezaten.
Eztabaidarako galderak:
Hiztun aktiboak garatzeko eragile izan behar al du Unibertsitateak?
Zer suposatu du unibertsitate...
Gehiago irakurri
Osakidetzako EPEa eta Euskara
2015-09-25
Gure lankidetako asko urduri izango dira EPEko azterketak prestatzen. Gaur egun euskerak azkeneko notaren %10a baino ez du kontatzen. Kontuan izanik, EPEko azterketak 100 galdera dituela, gehi erreserba galdera batzuk.
Asko izango litzateke hamar galdera, bakarrik %10a, osasun asistentzia euskaraz bultzatzearen ingurukoak izatea? Eztabaida sakonak izan dira eta badaude. Gehiago jakin nahi baduzue irakurri Aitor Montesen artikulu osoa.
Ope-de-osakidetza-y-el-euskara
Gehiago irakurri
Medikuntzako karreran euskarazko apunteak biltzeko plataforma
2015-09-23
Medikuntza Asanbladatik informazio interesgarri hau jaso dugu:
"Jada urtebete da medikuntzako ikasleok EUTSI plana abian jarri genuenetik gradua osorik euskaraz ikasi ahal izateko. Aurretik, bide luzea eta malkartsua geneukala genekien arren, urte honetan urrats garrantzitsuak eman ditugu.
Kurtsoan zehar euskararen normalizazioaren aldeko ekimen ugari egin ditugu:manifestazioak, jardunaldiak, bilerak, hitzaldiak eta baita bi eguneko itxialdia ere. Halere, dudarik gabe, gradu amaierako...
Gehiago irakurri
Izan fenomeno!
2015-09-10
Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzearen sektoreak matrikulazio kanpaina bateratua egin du Kontseiluaren baitan.
Aurten leloa hauxe da: Izan fenomeno!
Eta beraren bidez pertsonek euren burua euskalduntzen egiten duten ahalegina eskertzea izan da abiapuntuko ideia. Kamera ezkutuaren bidez zelan egin duten ikustea nahi baduzue hementxe duzue:
http://
Gehiago irakurri
Joanes Etxeberri Saria: Gipuzkoako zerbitzu-erakundeetan euskararen erabileraren esperientzien aitortza
2015-07-24
Osakidetzaren Gipuzkoako zerbitzu-erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko eta zabaltzeko
esperientzia onenarentzako Joanes Etxeberri Saria deitu da, 8. aldiz.
Sariaren asmoa da, aurkeztutako lanak eta egitasmoak saritzeaz harago, euskararen erabilera eta normalkuntza eguneroko eginkizunetan sustatzen duten langile, zentro edo zerbitzu-erakundeei aintzatespena erakustea, eta banakoei zein talde eta unitate edo zerbitzuei ematen zaie.
VIII. edizioan irabazleak 1.500 euro jasoko ditu et...
Gehiago irakurri
Mitorik ez, errealitatea
2015-07-21
2015-07-16 / Jose Maria Armentia - Osakidetza
Igeregi jauna, Osakidetza zuzentzen duen taldea legegintzaldia hasi zenetik aritu da erakundean euskara erabiltzeko eta normalizatzeko lanean. Ondo dakizunez, 2013ko abenduan, Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2. Plana onartu genuen. Helburu bakarra genuen: pazienteei ematen zaizkien zerbitzu elebidunen eskaintza handitzea, hain zuzen; Osakidetzan beste lan-hizkuntza bat izatea euskara, egunero ematen ditugun zerbitzu...
Gehiago irakurri
Osakidetza euskalduntzeko prest?
2015-07-17
ELA sindikatuko ordezkaria den Juan Antonio Korta, Osakidetzako Giza Baliabideetako Jose Mari Armentia zuzendariari:
...
Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2. Plana onartu zenetik, ELAk bere burua hainbatetan eskaini du zuzendaritzarekin euskarari buruzko akordio bat lortzeko. Guk akordioa hiru elementu nagusiren gainean eraiki nahi izan dugu: formazioa (bereziki, Osakidetzan egunero lanean ari diren 10.000 behin-behineko langileei begira), hizkuntza eskakizunak ezartzeko epe ...
Gehiago irakurri
Osakidetzaren azken ikerketa-inkesta gazteleraz
2015-07-14
Aitor Montes Gara egunkarian: Neurriak hartu hitzak neurtuz
Artikulu honetan, Aitorrek Osakidetzako medikuei banatutako gaztelerazko galdetegiari buruz aritu da. Galdetegi hori ume euskaldunekin egin nahi den obesitateari buruzko ikerketa lan bati dagokio eta hizkuntza askotara itzuli eta egokitu da, hemen Osakidetzak ez du hori egin:
Orain gutxi Osakidetzako Debagoieneko ESIak PENSOI proiektua abiarazi du, inguruko haurren gainpisua eta loditasuna aztertzeko asmoz eta jarrera osasuntsuak ...
Gehiago irakurri
25. Osasun Biltzarreko liburuak eskuragarri!
2015-07-02
25. Osasun Biltzarreko parte hartzaileek jada etxean jaso duzue Biltzarreko hitzaldi eta Komunikazio guztiak biltzen dituen liburua. Hala ere, bertan egon ezin zinetenok ere liburua lortzeko aukera daukazue, bi modu ezberdinetan:
- Eskaera egin eta bidalketa gastuak ordainguz (10€) liburua etxean jaso
- Gazteizen eta Bilbon ezarritako bi puntuetan liburuaren bila joan, inolako gasturik gabe.
Edonola ere, edozein aukera hartzeko jarri gurekin harremanetan:
Osasungoa Euskaldu...
Gehiago irakurri
Osakidetzari eskatu diote medikuen ordezkapenak elebidunekin egiteko
2015-06-23
Iturria: Berria.eus
Mediku euskaldunen ordezkapenak osagile elebidunak beren plazatik kenduta egiten dituztela salatu dute Arrasaten, agerraldi batean
2015-06-18 / Nagore Ares Amaya
Leku batetik mediku euskalduna kendu, beste leku batean jartzeko. Uda heltzear dela hasi dira mediku euskaldunak ordezkatzeko arazoak. Egoera salatzeko agerraldia egin zuten atzo zenbait eragilek Arrasaten (Gipuzkoa). Osakidetzaren «planifikazio arazoez» mintzatu zen Aitor Montes Aramaio...
Gehiago irakurri
Txabi Txakartegik Tesi Doktorala irakurri zuen Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean
2015-06-22
Aurreko astelehenean, ekainak 15, Gurutzetako Dozentzia Unitatean Txabi Txakartegik Tesi Doktorala irakurri zuen, honako izenburupean: Umearen pisu sobera: Esku-hartzea lehen mailako arretako Pediatrian.
Zuzendariak Juan Carlos Vitoria eta Juanjo Aurrekoetxea izan ziren eta tribunala, berriz, honakoek osatu zuten: Jon Irazusta (EHU), Presidentzian, Gema Ariceta (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa), Koldo Cambra (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Esther Gorostiza (Osakid...
Gehiago irakurri
Pediatrak falta direla salatu du ELA sindikatuak
2015-06-19
Iturria: berria.eus
Osasun etxeetan pediatra falta «eskandaluzkoa» dela salatu du ELA sindikatuak. Adibide gisara, Bilboko datuak eman ditu: pediatriako 42 kontsultetatik, hamarretan baino gehiagotan ez dute pediatrarik. Beste arlo batzuetako sendagileek ematen dute zerbitzua, beraz. Osakidetzak pediatriarako jarririko ereduak «porrot» egin duela uste du ELAk. Sindikatuekin eta elkarteekin soluzio bat lortzeko eskatu dio Osakidetzari.
Gehiago irakurri
Farmazia-hiztegi berria sarean
2015-06-16
· Farmazialari Euskaldunen Elkartearentzat prestatu du UZEIk.
· 3.600 sarreratik gora biltzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz.
Donostian, 2015eko ekainaren 16an
Farmazialariek beren eguneroko zereginetarako behar duten oinarrizko terminologia biltzen duen hiztegi berria aurkeztu du FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak.
Hau ez da FEUSEk argitaratzen duen lehen hiztegia. Duela ur...
Gehiago irakurri
Odol eta gernu analisien emaitzak ele bitan emango ditu Osakidetzak
2015-06-15
Harremanak zein hizkuntzatan izan nahi dituzten adierazteko aukera eman diete herritarrei; Internetez egin daiteke aukera. Historia klinikoa euskalduntzeko prozesua makalago doa
2015-06-09 / Garikoitz Goikoetxea
Iturria: berria.eus
Urte bukaeratik aurrera, odoleko eta gernuko analisien emaitzak ez ditu gaztelaniaz bakarrik emango Osakidetzak. Euskara ere aintzat hartuko dute. Zerbitzua «pixkana» euskalduntzeko bidean beste urrats bat izango da, Osakidetzako Giza Bal...
Gehiago irakurri
Botikarik onena prebentzioa da osasunean euskara bermatzeko
2015-06-08
2015/06/04
MAIDER IANTZI|DONOSTIA
Osasun alorrean euskaldunon hizkuntza eskubideak etengabe zapaltzen badira, uda sasoian oraindik makurragoa izaten da egoera. Horregatik, Kontseiluko osasungintza lantaldeko kideek, LAB, Medikuntzako Asanblada eta Berdin elkartearekin batera, prebentzio neurriak eskatu dizkiete Osakidetza eta Osasunbideari. Iaz gertatu zen bezalako atzerapausorik ez dutela onartuko adierazi eta ordezko mediku euskaldunak kontratatzeko exijitu diete.
Artikulua os...
Gehiago irakurri
Kexu gehiago, betiko alorretan
2015-06-04
Iturria: berria.eus
Elebidek %15 kexu gehiago jaso ditu hizkuntz eskubideen harira. Sortu zenetik, %67 ugaritu dira
2015-06-04 / Garikoitz Goikoetxea
Gero eta herritar gehiagok jartzen dute kexua hizkuntz eskubideak urratzen dizkietenean. Eusko Jaurlaritzaren Elebide zerbitzuak %15 kexu gehiago jaso zituen iaz, aurreko urtearekin alderatuta. 346 denera. Begirada atzerago jarrita, handiagoa da aldea: 2007an, lehen urtean, 207 kexu jaso zituen —orain %67 gehiago, b...
Gehiago irakurri
2014ko Agote Sariak: Iktusa
2015-06-04
2014ko abenduaren 31n bukatu zen Agote Sarien azken ediziorako lanak aurkezteko epea. Bost lan aurkeztu ziren: Nerbio-sistemaren Patologia Orokorra eta Propedeutika Klinikoa, Estresa eta Antsietateari Aurre Egiteko Teknikak, Iktusa, Gaixotasun Erreumatiko Autoinmune Sistemikoak eta Giza Anatomiaren Nazioarteko Terminologia Orokorra. Bost lan horiek baloratzeko hiru kidez ostutako epaimahaia egon da eta epaimahai horrek Iktusa lanari saria ematea erabaki du, Amaia Muñoz Lopetegi eta Mait...
Gehiago irakurri
Tribuaren Berbak Osasungitzari eskaini dio saioa
2015-06-04
Aurreko asteartean (ekainak 2) Kike Amonarrizek tarte bat eskaini zion osasungintzari Tribuaren Berbak programan. Euskara eta Osasungintza izenburua izan zuen astearteko kapituluak eta, bertan, euskararen egoera aztertu zuen osasungoan, Euskal Herriko hegoalde zein iparraldean eta medikuntza euskaraz ikasteko zailtasunak eman zituen argitara.
Saioa osorik ikusteko: Eitb nahieran
Gehiago irakurri